Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:35 pm on 2017/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    nahiez 

    iz.  Zerbait nahi ez izatea; gogoko ez den zerbaitek edo norbaitek eragiten duen sentimena. Oheratu zen erregina bihotzeko nahiez handiarekin. Ba al da, ezkontzeko, nahieza baino eragozpen handiagorik? || Lanpostu batean nahiezik dagoena. Nahiezik eta muzinka. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [guraeza]: guraez (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. contrariedad, disgusto
    fr contrariété
    en setback
    port contrariedade, desgosto

    Nahiezak edo atsekabeak dauzkadanean baino ez naiz hona etortzen. (Elhuyar hiztegia)

    nahiez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

     
  • Maite 10:24 pm on 2017/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    mozio 

    iz. Batzorde erabakitzaileetan, kide batek edo gehiagok egiten duten proposamena. Hauteskunde Batzordearen aurkako mozio bat onartu dute legebiltzarkideek. Alderdiak mozio bat aurkeztu du. Zentsura-mozioa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Pol.) (Zuz.) moción
    fr motion
    en motion
    port moção

    Alderdiak mozio bat aurkeztuko du. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mozio (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 10:53 pm on 2017/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldarrikatzaile 

    adj. Zerbait aldarrikatzen duena. Euskal selekzioaren aldeko jai aldarrikatzailea izango da biharkoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. reivindicativo, -a, reivindicatorio, -a
    fr (que reivindica) revendicatif
    en (que reivindica) rescindable adj
    port adj reivindicativo(a)

    Giro aldarrikatzailea nagusitu da gaur kaleetan.

    aldarrikatzaile (Argazkia: Twitter, #maiatzak1)

     
  • Maite 10:58 pm on 2017/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezabagoma 

    iz.  Idatzitakoa-edo ezabatzeko erabiltzen den gomazko atala. (Hiztegi Batuan, “borragoma”). Euskalterm hiztegiak “borragoma” hitza hobesten du.

    Sinonimoak: iz.

        [goma]: goma, borragoma Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es goma de borrar
    fr gomme
    en (UK) rubber, (US) eraser
    port borracha de apagar

    Lantegian, kutxa irekien erdian, hantxe agertu zen Max bere traste guztiekin: Canson papera; ezabagoma, irasagarra bezain lodia; erregela laua; koloretako arkatzak – gorroto zituen errotuladoreak -. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ezabagoma (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 6:59 pm on 2017/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txorroskilo 

    iz. Heg. Lgart. Zorrozkailua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Heg. beh.

        [zorrozkailua]: zorrozkailu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sacapuntas
    fr taille-crayon nm
    en pencil sharpener
    port apontador

    Ikastolako umeek txorroskiloz zorrozten dituzte koloretako arkatzak.

    txorroskilo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:07 pm on 2017/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    txorroskilero 

    iz. Heg. Lgart. Kalez kale ibiltzen den zorrotzailea. Pertz konpontzaileak eta txorroskileroak euria iragartzen digute. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txorroskilero (-killero AN-gip ap. BU Arano; G-azp-bet). Afilador. Cf. Echaide Orio 113: “Chorrosquillero, afilador”. v. txorroskile. Karro batekiñ presentatu zan / txorroxkilleruen gisan. EusJok 145. Banekin xirimiri neketsu ta lelo au egiñarren, gaur larunbatean, Iturengo zorrotzalle edo txorroskillerua iritxiko zala. LMuj BideG 106.

    Sinonimoak: iz. Heg. beh.

        [zorrotzailea]: zorrotzaile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. afilador, -a
    fr iz. rémouleur, rémouleuse
    en iz. knife-grinder, knife-sharpener
    port iz. afiador(a)

    Ordea leihoko arasan lerraturiko Cutty Shark botila haien tutuek irazten zuten doinua, txorroskilero mendekugose batena zen, oinaze zahar batena, negu gorriko hotzak sortzen dituen burruntzi haien tartetik pasatzean haizeak sortzen zuen berbera. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txorroskilero (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:42 pm on 2017/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    barre murritz 

    iz. barre murritz Batez ere Naf. Irribarrea. Amak barre murritz batekin erantzun zion. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [barremurritz] : barreirudi (Zehazki Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es esbozo de una sonrisa; sonrisa
    fr sourire
    en smile
    port sorriso

    Madrilen PPko agintariek justiziaren aurrean dituzten arazoek noiz barremurritxa ostu noiz odola mingostu egiten diguten garaiotan, polizia operazioen izenei erreparatu diet estuen, harridura sortu baitit, nork eta poliziak, sekretua babeste aldera azaldu duen hitzekin jolasean aritzeko joerak. [Ertzak, Andoni Egaña (Berria.eus, 2017-04-23)]

    barre murritz (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel