Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:55 am on 2015/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    txaratila 

    iz. Iruteko ardatza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txaratila] : txirrika, ardatz, tortzel, txabila (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) huso, carrete grande en que se recoge la lana o el hilo.  (2) péndulo de madera al que hacen girar las hilanderas para retorcer el hilo.

    Entzun:

    Hari luzeak ateratzen ditu, eta ondoren hari berriak eransten dizkie txaratilari eraginez. Horrela behin eta berriro, hariari nahi bezalako lodiera eman arte. Normalean 3 m inguruko luzerako soka egiten du. [Albarkagintza, Juan Elgarresta (Euskonews & media, 2003)]

    txaratila (Euskonews & Media)

     
  • Maite 7:55 am on 2015/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    gezurmendi 

    iz. Berriketa-lekua. (Elhuyar Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gezurmendi, guzurmendi. Mentidero. Eta kalera joan zan arratsaldean, erriko guzurmendietan ea ezer albista barririk entzuten ebanentz. Erkiag BatB 99.

    Sinonimoak: iz.
    [gezurmendi] : berriketa-leku, solas-leku (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mentidero
    fr potinière
    en gossip mill, gossip shop (informal)
    port mentideiro

    Entzun:

    Kontua da, gainontzeko sari batzuk aurreikusteko modukoak iruditu zaizkigula, batez ere Truman filmaren ia pisu guztiari eutsi dioten protagonistek ex aequo jaso duten Zilarrezko Maskorra –Ricardo Darin eta Javier Camara–. Baita El rey de La Habanako Yordanka Ariosarena ere, gainantzezpena gorabehera, festibaleko gezurmendietan saria jaso zezaketen aktoreen kinieletan agertzen baitzen.  [Islandiako lezioa, Gorka Bereziartua (Boligrafo gorria, 2015-09-27)] (Argia.eus)

    gezurmendi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:00 am on 2015/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaubeila 

    iz. Beila. Gaubeila hilaren alde otoitz egiteko da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [hildako bat beilatzen ematen den denbora]: beila, gaubela  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vela mortuoria
    fr veillée mortuaire
    en vigil [watching over a sick person]
    port vela mortuária

    Entzun:

    Maitasuna

    gaubeila (Libreta horiko poemak, Pako Aristi)

    Maitasuna
    urteak iraun ditzakeen
    treneko bidaia bat
    da.
    Txartelak ez du markatzen
    jaitsi beharreko geltokia.
    Urteak iraun ditzake
    trenetik salto egin edo ez
    iragandako bidaia honek.
    Egun batean
    maitasunak
    geltoki abandonatuetako
    bakardadearen itxura
    hartzen duen arte.
    Heriotza da. Goibelaldia.
    Denboraren gaubeila.
    Berriro abiatzeko agindua
    emango digun loraldia.

    [Libreta horiko poemak, Pako Aristi (Susa poesia, 2003)]

     
  • Maite 12:55 pm on 2015/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    informatika 

    iz. INFORM. Informazioaren tratamendu automatikoaren zientzia.

    Informazio eta automatika hitzen elkarketatik datorren informatika hitza 1966an sortu zen. Baina informatikaren jaiotza-urtetzat Von Neumann-en ideietan oinarritutako lehen makina sortu zen urtea (1949) hartzen da. Zientzia honen funtsa datuak bildu, sarrera-unitateen bidez ordenadorera sartu, bertako unitate zentralean prozesatu ondoren informazio erabilgarria sortu eta irteera-unitateen bidez ateratzean datza. Prozesu honetan bi kontzeptu nagusi bereiz daitezke: hardwarea, hots, prozesamendu automatikoan erabiltzen diren tresnen multzoa, eta softwarea ordenadoreak funtzionatzeko eta problema konkretuak ebazteko behar diren programen multzoa.
    Informatika bost ataletan sailka daiteke: informatika analitikoa, informazioaren teoriaz eta problemen ebazpenerako dauden algoritmo eta prozedura matematikoen ebaluaketaz arduratzen dena; informatika logiko edo sistematikoa, sistema informatiko bat osatzen duten elementuen arteko erlazioak ezarri eta bakoitzaren funtzioak definitzea duena helburu; informatika fisiko edo teknologikoa, hardwareko osagaien, hots, zirkuitu elektronikoak, erdieroaleak, memoriak, prozesadoreak eta unitate periferikoak aztertzen dituena; informatika metodologikoa, softwarearen arloaz, edo programazio-metodologiaz, programazio-lengoaiez, konpiladore eta itzultzaileez eta sistema informatikoen ustiapenaz arduratzen dena; eta informatika aplikatua, sistema informatikoetan problema konkretuak ebazteko sortzen diren aplikazio praktiko guztiak barne hartzen dituen arloa. Azken urteotan zientzia honen arlo desberdinetan egin diren aurrerapenak direla eta, ordenadoreak gero eta txikiagoak, azkarragoak eta merkeagoak dira. Ondorioz gizartearen eremu guztietara hedatu dira: enpresetara, bankuetara, administraziora, profesionalen arlora, hezkuntzara, etab.etara. 
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo teknika multzoa da.

    Izena

    Informatika hitza Philippe Dreyfusek asmatu zuen 1962an, informazio eta automatiko hitzak bateratuta.

    Euskaraz, termino hau gaztelaniatik edota frantsesetik hartu dugu. Latinoamerikako hainbat herrialdetan eta mundu anglofonoan Computing edo Computación (“Zenbaketa”) hitzak erabiltzen dituzte. Mundu anglofonoan ordenagailuak sortu aurretik, Computer zenbaketa egiten duen pertsonari deitzen zioten.

    Historia

    Lehenengo ordenagailua 1946an jarri zen abian. Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren mendeetako amets bati dagokio, makina pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide horretatik egin ziren lehenengo lanak XVII. mendekoak dira, Wilhelm Schickard, Blaise Pascal eta Gottfried von Leibniz-en garaikoak. Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi iturri ditu: automaten zientzia eta logika.

    (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es informática
    fr informatique
    en computer science; informatics; computing
    port informática

    Entzun:

    Haize bolada indartsuek jotzen zuten tarteka, alboko informatika-dendako oihala bortitz astinduz. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    informatika (FlickrCC, Alex Bertolini)

     
  • Maite 9:21 pm on 2015/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    emendatu 

    du ad. (Ipar.) Gehitu. Berrogeita hamar liberaz emendatu zioten urteko saria. Emenda ezazu ene baitan fedea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    emendatu (Argazkia: eriazo, blogspot.com)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [gehitu]: erantsi, gaineratu, gehiagotu, gehitu, berretu zah.
        [itzali]: Gip. g.e.itzali, amatatu Bizk., itxungi Bizk., itzungi Bizk., iraungi jas., atseden zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (Ipar.) aumentar, añadir (2) da/du ad. (B/G) apagar (3) da/du ad. (G) sosegar, calmar (4) da/du ad. (B) llenar; saciar, satisfacer
    fr (1) da/du ad. (Ipar.) croître, ajouter, augmenter (2) da/du ad. eteindre
    en da/du ad. to increase
    port (1) vtr & vi aumentar (2) apagar (3) sossegar

    Entzun:

    Lau urtean 319tik 479ra emendatu da doktore tesien kopurua EHUn[Uxune Martinez, Twitter

     
  • Maite 10:52 pm on 2015/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    betelan 

    iz. 1. Betegarri egiten den lana. 2. ERAIK. Lubetak egitearen lana eta ondorioa. • BETELANA EGIN. ERAIK. 1. Zulo bat lurrez bete. 2. Lurra metatu lubeta bat egiteko. Etxeak bota, betelana egin, eta gaur lur hauetan Papelera Oarso dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. molde-lan.
    2. betegarri, osagarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Eraik.) [obretan] trabajo de relleno; terraplenado (2) iz. (hed.) trabajo/labor de relleno
    fr travail de remplissage
    en (1) iz. (Eraik.) the job of filling sth (2) iz. (fig) padding; waffle
    port iz. trabalhos de enchimento

    Entzun:

    Herri askotako kultur teknikariak oso larri ibiltzen dira, daukaten aurrekontua amaitu ezinik, zer antolatu ez dakitela; kultura betelan astuna zaie. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    betelan (Irudia: isidrearchs.com)

     
  • Maite 10:32 pm on 2015/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    istripu 

    iz. Ezbeharra, bereziki bat-bateko eta ustekabeko gertaera, ondorio okerrak dituena. Auto-, tren-, hegazkin-, lan-istripua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal Hiztegian

    istripu (G-azp, AN-gip, BN-lab-arb, S), istipu (L-sar), ixtripu (BN-arb; T-L). Ref.: A (istipu); Gte Erd 32, 239.

    Tropiezo; percance, accidente. “Accident; événement fâcheux” T-L. Tr. Al menos hasta mediados del s. XX, es propio de la tradición septentrional. La forma mejor documentada es ixtripu. En DFrec hay 9 ejs. (8 septentrionales) de ixtripu y 29, meridionales, de istripu. Aphez eta miriku athean yarriak, / ixtripu ditezkenen konsolagarriak. Hb Esk 219. Istripuei beira egoteko da bethi. Hb Egia 138. Ixtripuz baizen kintzea ezin trenka. Zby RIEV 1908, 85. Eritasun gehiago, makur, ixtripu, heriotze. JE Bur 94. Zerk joanen gitu eritasunak ala ixtripu batek? Othoizlari 1962, 454. Hau ixtripu izugarri bat zan beretzat. Osk Kurl 176. Alpinista istripu baten il zan. Gerrika 181. Nihaurk motoko istripu bat ukan nuen artean. Larre ArtzainE 235 (ib. 238 ixtripu). Ixtripu ergel batean. MIH 45. v. tbn. Ixtripu: Zub 62. Lf ELit 203. Xa Odol 18. Etchebarne 116. Ostolaiz 18.

    Accidente, circunstancia fortuita. Bere sortzearen ixtripu batek Elizaren gorphutzaz kanpo eman dituelakotz. Lap 356 (V 163).

    Sinonimoak: iz.
    [istripu] : ezbehar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es accidente
    fr accident, malheur
    en accident
    port acidente

    Entzun:

    Auto istripu bat ukan zuela erran zien. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    istripu (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel