Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:27 am on 2015/05/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    minsor 

    iz. Gehienetan barru-barrukoa izaten den min iraunkorra eta ez oso handia.

    Sinonimoak: iz.

    sormin, erresumin (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Word Reference eta Linguee hiztegiak):

    es dolor sordo, dolorcillo
    fr douleur sourde
    en dull ache
    port dor surda

    Bizkarrekoa minsor bihurtu bazaio ere, zango eta besoetan akidura sumatu duen istantean duda egin du indarrik ba ote duen geratzen zaiona eramateko. [Larrepetit, Pello Lizarralde (Erein, 2002, 51 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    minsor (Pedro Ribeiro Simões, FlickrCC)

     
  • Maite 1:26 pm on 2015/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    marisorgin 

    iz. ZOOL. Diktiopteroen ordenako intsektua, 7 cm ingurukoa eta kolore berdea, buru txikia eta oso begi handiak dituena. Lehen hanka-parea oso garatuta dago eta ehizarako erabiltzen du. Kopulazioa gertatu eta gero emeak arra jan ohi du (Mantis religiosa). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. txirrina-pantika (Labayru)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) mantis (religiosa) (Mantis religiosa)
    fr (Zool.) mante [insecte]
    en (Zool.) praying mantis
    port mântis, louva-a-deus

    Aiztoa sabel barrura irristatzen sentitu, eta ez zuen txintik atera, bere halabeharra onartuko balu bezala, marisorginaren jaki gertatzearen halabeharra. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002, 133 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    marisorgin (Barnaby_S, FlickrCC)

     

     
  • Maite 3:19 pm on 2015/05/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    gardi 

    iz. Iritzia, ustea. Ene gardiz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedia)

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [iritzia]: aburu, iritzi, opinio, irizkera g.e., iduri Ipar./Naf. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. parecer, opinión, juicio
    fr opinion, jugement, avis
    en opinion, belief, judgement, view
    port opinião, juízo, parecer, tino

    […] jendeak zuripen guztizko bat behar du, euskarri sendoago bat), aurpegi haren zantzuak ez baziren bozkariozkoak, oinaze gorri gordinaren jostorratzarenak baino, aho hartatik izuzko hitz auskaloko bat irten bazen, urdina eta larria, lanturuzkoa; eta nondik, orduan, juzkuak eta iritziak eta gardiak, beso hura, esku krispatua, zain more izugarriak, gora-nahian bazebiltzan, zeruaren esku salbagarria estutu nahian bezala.  [Glosolaliak, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2004, 88 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gardi (Adam Wyles, FlickrCC)

     
  • Maite 8:42 pm on 2015/05/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    boza eman 

    du ad. (batez ere Ipar.) Botoa eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [botatu]: boto egin, botoa eman, boza eman Ipar., botatu Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es votar
    fr voter
    en to vote
    port votar

    Entzun:

    Parte hartzeak gora egin du, eta kopuru handiak eman du boza.

    boza eman (Argazkia: eitb.eus)

     
  • Maite 1:44 pm on 2015/05/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    hausnartu 

    du ad. 1. Hausnarkariek janaria lehen aldiz irentsi ondoren ahora berriro ekarrita, bertan murtxikatu, bigarrenez irentsi baino lehen. 2. (hed.) Gogoan behin eta berriro, astiro erabili, aztertu. Zer erantzun behar zuen geldirik hausnartuz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rumiar (2) (hed.) reflexionar, meditar, pensar
    fr (1) ruminer (2) réfléchir
    en (1) (masticar varias veces) chew the cud; ruminate (2) (pensar demasiado) ponder, brood; to think about, to reflect on sth
    port (1) ruminar (2) refletir, meditar, reflexionar

    Entzun:

    Hausnarketa eguna gaur, jar dezadan nire burua hausnarrean, behi batek berea bere tresabian bezala.  [Hausnarrean, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-23)] (Berria.eus)

    hausnartu (Brian Hillegas, FlickrCC)

     
  • Maite 10:01 pm on 2015/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldaro 

    iz. 1. Jantziaren beheko ertzean gertatzen diren altuera-desberdintasunak. 2. Zutik ezin egon denak aldamenka egiten dituen pauso eragabeak, balantzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [balantza]: balantza, kulunka, zabu, zealdo, andar Ipar., ukur Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
    es (1) iz. (zah.) calandrajo, pingajo (2) iz. [balantza] vaivén, balanceo
    fr   iz. balancement, oscillation
    en iz. swinging, rocking, swaying, oscillation
    port iz. balanço, oscilação
    Inork aurreikusi gabeko arrakalaren batek pitza gaitzake erdi-erditik, inork imajinatzen ez zuen auskalozuloren batetik ager daiteke gure hondamendirako aldaroa. [Giza faktoreak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-04-11 )

    aldaro (Colin Harris  ADE, FlickrCC)

     
  • Maite 5:46 pm on 2015/05/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    trebe 

    izond. 1. Zerbait erraz eta ongi egiten duena. Zurgintzan trebe nintzen lehen. 2. (Ipar.) Norbaitekin etxekotasun handia duena, mina. Adiskide trebea. • (NORBAITEKIN) TREBE IZAN. (Ipar.) Pertsona batekin familiakoa balitz bezala jokatu. Ene aita trebe da zurearekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [iaioa]: artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, agudo Ipar., antzetsu Ipar., artez Ipar., fetxo Ipar., jeinutsu Ipar., leber Bizk., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e., errime Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):


    Darwinek espezie dioen lekuan jarriko bagenu hizkuntza, horra zer ateratzen zaigun: «Irauten duena ez da hizkuntza fuerteena, […] aldaketari trebeen erantzuten diona baizik». [Baldin Geroa (I), Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-21)]

    trebe (S C Hargis, FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel