trebe

izond. 1. Zerbait erraz eta ongi egiten duena. Zurgintzan trebe nintzen lehen. 2. (Ipar.) Norbaitekin etxekotasun handia duena, mina. Adiskide trebea. • (NORBAITEKIN) TREBE IZAN. (Ipar.) Pertsona batekin familiakoa balitz bezala jokatu. Ene aita trebe da zurearekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[iaioa]: artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, agudo Ipar., antzetsu Ipar., artez Ipar., fetxo Ipar., jeinutsu Ipar., leber Bizk., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e., errime Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):


Darwinek espezie dioen lekuan jarriko bagenu hizkuntza, horra zer ateratzen zaigun: «Irauten duena ez da hizkuntza fuerteena, […] aldaketari trebeen erantzuten diona baizik». [Baldin Geroa (I), Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-21)]

trebe (S C Hargis, FlickrCC)