mailatu

ad. 1. du ad. Zerbaiti, kolpeka, sakongunea edo sakongune-modukoak egin. Ontzi guztia mailatu zuen dinbi eta danba. 2. da ad. Zerbaitek edo norbaitek kolpea hartu. Biltzean sagarrak maila ez daitezen. Mailatu arren gorputza, hezurrik ez zuen hautsi.

iz. Mailatzearen ondorioa. Han hartu zituen zauri eta mailatu handiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

 [kolpeka sakonuneak egin]: malaskatu, mazatu, uspeldu, makatu Ipar., konkatu g.e., maspildu g.e., maztaildu g.e.
mailatu iz.
 [mailatunea]: akats, irtengune, koska, markets, maspil, uspel, hozka Ipar., maka Ipar., makadura Ipar., mailatune Bizk., goragune g.e., kamer g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. abollar, hundir, magullar (2) da ad. magullar, marcar; golpear || (1) iz. abolladura; contusión; magulladura
fr (1) du ad. bosseler (2) da ad. meurtrir, abîmer || (1) iz. meurtrissure, bosselure, bosse
en (1) du ad. to dent; to bruise (2) da ad. to get dented; to get bruised || (1) iz. dent; [zauria] bruise

Entzun:

San Telmo aldeko burdinazko atea itxita zegoen, ilunabarrerako sarrera guztiak ixten dituztelako, eta gainetik salto egin behar izan nuen; ez, ordea, belaunak mailatu eta eskuak urratu gabe. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ikuskizunari itzuri eginik, bazter bide bat aukeratu, auto mailatu batean sartu eta motelera itzuli zen. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

mailatu (FlickrCC, Nick)