Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:34 pm on 2015/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    mailatu 

    ad. 1. du ad. Zerbaiti, kolpeka, sakongunea edo sakongune-modukoak egin. Ontzi guztia mailatu zuen dinbi eta danba. 2. da ad. Zerbaitek edo norbaitek kolpea hartu. Biltzean sagarrak maila ez daitezen. Mailatu arren gorputza, hezurrik ez zuen hautsi.

    iz. Mailatzearen ondorioa. Han hartu zituen zauri eta mailatu handiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

     [kolpeka sakonuneak egin]: malaskatu, mazatu, uspeldu, makatu Ipar., konkatu g.e., maspildu g.e., maztaildu g.e.
    mailatu iz.
     [mailatunea]: akats, irtengune, koska, markets, maspil, uspel, hozka Ipar., maka Ipar., makadura Ipar., mailatune Bizk., goragune g.e., kamer g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. abollar, hundir, magullar (2) da ad. magullar, marcar; golpear || (1) iz. abolladura; contusión; magulladura
    fr (1) du ad. bosseler (2) da ad. meurtrir, abîmer || (1) iz. meurtrissure, bosselure, bosse
    en (1) du ad. to dent; to bruise (2) da ad. to get dented; to get bruised || (1) iz. dent; [zauria] bruise

    Entzun:

    San Telmo aldeko burdinazko atea itxita zegoen, ilunabarrerako sarrera guztiak ixten dituztelako, eta gainetik salto egin behar izan nuen; ez, ordea, belaunak mailatu eta eskuak urratu gabe. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ikuskizunari itzuri eginik, bazter bide bat aukeratu, auto mailatu batean sartu eta motelera itzuli zen. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mailatu (FlickrCC, Nick)

     
  • Maite 7:09 am on 2015/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    ubeldura 

    iz. Larruazalean kolpe baten, hotz handiaren, etab.en ondorioz sortzen den kolore iluneko gunea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ubel’)

    Sinonimoak: iz.

    [odolbildua]: odolbildu, ubel, ubeldu, ubelune, ubeluri Ipar., uspel Ipar., uspeldura Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cardenal, moradura
    fr bleu [ecchymose]
    en bruise, welt
    port (mancha) mancha-roxa

    Entzun:

    Gorputza ubeldurez josia zuten gazteek.

    ubeldura (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:47 pm on 2015/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    hatz-mami 

    iz. Azkazalaren kontrako aldean dagoen hatz-puntako zati haragitsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    HATZ-MAMI (Aq 1290 -> A, Hb ap. Lh; atzamami Lar; azmami Bera). “Pulpejo, yema del dedo” Lar.

    Sinonimoak: iz.

        [eri-mamia]: eri-mami Ipar., erkain Ipar. zah., ermami, mami (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es yema [del dedo]
    fr (de dedo) bout
    en (de dedo) fingertip
    port (de los dedos) polpa

    hatz-mami (Wikimedia Commons)

    Entzun:

    DISTANTZIA

    Zer den zeru goitik begiratzea
    itxurak desitxuratuz,
    etxe ondoko dorre erraldoi hura
    nimiñotuz.
    Zure begi ninien tamainako
    hainbat laku, izkutuak,
    itxaso txiki horietan itotzea
    ezinezkoa.
    Esku azpian hartu dezaket
    gure herria,
    hatz mamiekin
    fereka egin.
    Lasai, estaltzen zaituzten hodeiak
    ez dira mugagabeak.
    Orban grisak desagertzera doaz
    berehala.
    Esku azpian hartu dezaket
    gure herria,
    hatz mamiekin
    balakatu, fereka egin.

    Musu bat eta itzuli arte,
    airean noa.

    [Distantzia, Rafa Rueda (â„— 2012 GOR Discos S.A.L.]

     
  • Maite 6:23 pm on 2015/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    gezur 

    iz. Egia ez dela jakinda edo uste izanda eta besteak egia dela sinets dezaten esandakoa; egia ez dena. Ea noiz den zilegi gezurra esatea. • GEZUR(RA) EGIN. Huts egin, emandako hitza bete ez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [egia ez dena]: egiez g.e., enbusteria Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mentira; embuste, falsedad; trola, bola
    fr mensonge ; tromperie, duperie
    en lie; falsehood
    port mentira, embuste

     

    GEZURRA ESAN NIZUN

    Gezurra esan nizun

    oihartzunak egia

    itzuliko zizulakoan.

    [Katamalo, Gotzon Barandiaran (Susa poesia, 2007)]

     

     

     
  • Maite 9:30 pm on 2015/05/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    mashup 

    iz. Eduki berri bat sortzeko beste web aplikazio batzuetako edukia erabiltzen duen webgune edo web aplikazioa da “mashup” edo web aplikazio hibridoa (“mashup” edo nahasketa). Horretarako, zuzenean kontsumitzen dira zerbitzuak, beti http protokoloen bidez. (Open Data Euskadi, ohiko galderak)

    Mashups: mashup hitzak nahasketa esan nahi du; beraz, mashup aplikazioa edo web-aplikazio hibridoa da eduki integrala erdiesteko beste web-aplikazioetako edukiak uztartzen dituen aplikazioa. Aurrera! aldizkaria

    Mashup Wikipedian (gaztelaniaz)
    Sinonimoak: iz.
    [mashup] : nahasketa (Open Data Euskadi, ohiko galderak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mashup
    fr mashup
    en mashup
    port mashup

    Entzun:

    Informatikariek mashup bat egin zuten, erabiltzen zituzten beste web-aplikazioetako edukiak uztartuz.

    mashup (Irudia: WikiCrimes)

     
  • Maite 1:25 pm on 2015/05/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    erremige 

    iz. ZOOL. Hegoetako luma handietako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [erremige] : arraunlari  (Elhuyar Zientzia Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) rémige, (pluma) remera
    fr rameur, plume rémige
    en remex

    Entzun:

    Erremige ederrak zituen zooan ikusitako paumak.

    erremige (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 1:05 pm on 2015/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    beztitu 

    1. da/du ad. (Ipar.) Jantzi (nor osagaia jantzirik gertatzen dena, inoiz ez janzteko erabiltzen dena). Zure arropez beztitu naiz. Zure arropez beztitu dut. 2. du ad. Hildakoa beztiduraz jantzi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [jantzi]: Ipar./Naf.jantzi, jauntzi Ipar.
        [hilak jantzi]: meztitu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (GN/Ipar.) vestir(se), cubrir(se)
    fr da/du ad. (GN/Ipar.) (s’)habiller
    en da/du ad. to dress; to put on
    port vestir-se

    Entzun:

    Eta, dei hark eta arestian bururatu arrazoin haiek guztiek esportzatzen eta aitzinatzen nindutela, baita bihotz emaiten ere, ez nuen zalantzarik izan: hartu nituen osabaren poltsatik bi erreal zilarrezko, beztitu nituen beztimenda erantzi berriak, eta jaitsi nintzen beheiti, ostatuko jangelarat. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Italiera futurismoz beztitu zen: autista (auto gidari), aviere (hegazkinlari), incrementare, maximizare, decenal, confindustria…  [Hitzak eta giltzak, Iñigo Aranbarri (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beztitu (FlickrCC, Francisco Osorio)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel