Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:10 pm on 2015/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    berunkara 

    izond. Berunaren kolorekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berunkara. De color plomizo. Erriko uso zuri ta berunkarak, lagunpillo ikaragarria ikusirik, ara onaka asi ziran inguru osoan egadaka. Erkiag Arran 169.

    Sinonimoak: iz.
    [berunkara] : berun-kolore (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es de color plomizo
    fr couleur plombée
    en lead-colored
    port colorido chumbo

    Entzun:


    Soilik zeru berunkara, grisa, artean eguzkiaren dirdaiak argitu gabea. [Pedro Páramo, Juan Rulfo / Juan Garzia (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    berunkara (FlickrCC, Jimmy Baikovicius)

     

     
  • Maite 12:09 pm on 2015/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    txibia 

    iz. ZOOL. Dekapodoen ordenako molusku zefalopodoa. Barne-maskorra, 10 garro eta 2 hegats dituen gorputz luzexka du. Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da eta arriskuan dagoenean tinta botatzen du. Oso preziatua da sukaldaritzan (Loligo vulgaris). • txibia erraldoi. Architeuthis generokoa da eta 15 m-rainokoa izatera heltzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    txibia (V-ger-gip; FauMar 124), txibi (V-m, AN-gip; Lar, Añ, Izt C 205, Dv (<ch->, que cita el CancB), H (<ch->), Zam Voc), tsibi, xibi, xiri (Lh). Ref.: A (txibi, txibia); AEF 1960, 21; Etxba Eib (txibixia). Etim. Préstamo románico; cf. cast. ant. xibia.

    Jibia; calamar. “Xibia, pescado” Lar y Añ. “Seiche, poisson céphalopode, calmar, encornet” H. “Jibia, pez marino parecido al calamar. Algunos (V-m) llaman así al mismo calamar” A. “Xibi, seiche” Lf GAlm1957, 31. Tanto esta última var. como xiri podrían deberse a una interpretación errónea de la grafía <ch->. Arrantzallea ta txibi bakarra. Zav Fab RIEV 1909, 34. Onetako bota dot saria? / Txibija batgaitik gaba galdu / Eta pozez ez ezer nik apaldu? Mg in Ur PoBasc 65 (v. tbn. txibia en el mismo ej. en Zav Fab RIEV 1909, 34). Tsibiari laster jaten emongo leuskioe orreik. Ag Kr 80. Txibitarako bear dan berun da orratz okertuakaz egiñiko tresnatxu polita. Ib. 103n. Txalupa geldian / txibi-arraintza. Ldi UO 32. Ni, txibia bere xaltxan baiño gozoago ibiltzen naiz orrelako gertaera artean. NEtx LBB 110.

    txibi (Lar > H (<ch->)). “Xibia, xibión, de que usan los plateros es el hueso de la jibia, txibia” Lar. “Os de la seiche” H.

    Sinonimoak: iz.

    [txipiroia]: txipiroi  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) calamar (Loligo vulgaris)
    fr (Zool.) calmar
    en squid
    port lula, calamar

    Entzun:

    BASAPIKONDO
    KRESALTSUAK

    Inoiz fruitu ondurik ematen ez duten
    itsasertzeko basapikondo kresaltsuetan
    ez dago kasik urtarorik, ezta ere ia-ia sasoirik.
    Neguan hostoak galdurik ere eder
    labarretako eremu ezinezkoetan beti
    eurei esker dira haitzik gaitzenak
    berdez janzten, eurok iluntzen dute
    arrantzaleak zelatzen duen bazterra
    txibien sasoia itzultzen den aldiro.

     [Haragizko amoreak, Omar Nabarro (Susa Poesia, 2001)]

    txibia (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:42 am on 2015/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    internauta 

    INFORM. internet sarearen erabiltzailea.  (Euskalterm)

    Wikipedian

    Internauta edo zibernauta Internet maiz erabiltzen duen pertsona da. Telebistako ikusleak eta irratiko entzuleak ez bezala, internautek rol aktiboagoa dute, bereziki gizarte-sare zerbitzuen eta haien inguruan Interneteko kultura izenekoa garatu da.

    Sinonimoak: ad.  (Euskalterm)

    [internauta]: zibernauta

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Inform.) internauta; cibernauta
    fr cybernaute, internaute
    en internaut, cybernaut
    port internauta

    Entzun:

    Internauta mordo bat bildu zen azken encounterren.

     

    internauta (Argazkia: dotdotcomdotcomcom.com)

     
  • Maite 3:14 pm on 2015/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    bezatu 

    du ad. 1. Ohitu. Ni baino bezatuagoa. 2. Bihurria edo basatia hezi, etxekotu. Zaldia bezatu. Urteak joan eta pixka bat bezatu zuten mutikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [animaliak hezi]: hezi, zebatu Ipar., domatu Heg. beh.
    [ohitu]: Bizk. g.e.jarri, ohitu, laketu Ipar., ekandu Bizk., usatu zah., kostumatu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) acostumbrarse (2) domesticar, domar (sentido real y figurado)
    fr dresser, dompter, domestiquer
    en to tame, to domesticate; to train
    port (1) acostumar-se (2) domesticar

    Entzun:

    Hor dator semea, gazte lerden egina zaldi bezatu harro baten gainean. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bezatu (freepikCC, stockvault)

     
  • Maite 9:55 am on 2015/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    nagusikeria 

    iz. 1. Nagusitasun gaitzesgarria; jauntxokeria. 2. Gizonedo emakume-itxurak egin nahi dituen haurraren ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

    [jauntxokeria]: jauntxokeria (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) autoritarismo, tiranía, despotismo, cacicada (2) acción propia de personas adultas cometida por un niño
    fr autoritarisme, tyrannie
    en authoritarianism, tyranny
    port autoritarismo, tirania

    Entzun:

    Nagusikeriaz” jokatzea egotzi dio Europako Batzordeak Googleri [“Nagusikeriaz” jokatzea egotzi dio Europako Batzordeak Googleri , Teknologia (Berria.eus, 2015-04-15 )]

    nagusikeria (Argazkia: berria.eus, moldatua]

     
  • Maite 8:20 am on 2015/04/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    hankalatraba 

    adb. Zaldian edo jarleku batean, hankak alde banatara jarriz, eseri edo jartzeko modua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. g.e.

    [zangalatrau]: istapeka, zangalatrau (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es a horcajadas
    fr à califourchon
    en (mounted) astride, straddling
    port a cavalo

    Entzun:

    Galtzaile ikusi duzu zeure burua hamaika garagardo latak inguraturik, besaulki batean hankalatraba, dantzan ibili direnei begira. [Paperezko hegazkinak, Lutxo Egia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hiru bat metro koadroko jacuzzian, bizkarrez, emakumea gizonaren gainean hankalatraba bistatu zuen Brunok.[Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hankalatraba (FlickrCC, Mike Baird)

     
  • Maite 8:15 am on 2015/04/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    jardule 

    iz. HIZKL. 1. Kontaketaren egiturazko analisian, ekintzaren protagonista (hau da, aditz aktiboaren subjektua eta aditz pasiboaren agentea). 2. Izakiak edo gauzak adierazten dituen unitatea, aditzak adierazten duen prozesuan era batera nahiz bestera parte hartzen duena. (adib., Peruk gozokia eman dio semeari perpausean, gozokia eta semea jarduleak dira, ekintza egiten duena irudikatzen ez badute ere). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian:

    jardule, jardunle.

    1. Hablador, charlatán; murmurador. Nik esan nai nebana da iardulea dala gure etxeko andratxoa. Ag AL 57. Beti [oi da] jardunleren bat ondamuaren kolkotik ertetzen dioten itzak lagun artean ereiñ oi dituana. Ag G 218.

    2. (El) que se ejercita, practica (en) algo.  Ai euzkel-elerti barrutian onen antzeko jardule bat bagenu! Irakurlearen agoa gozatzeko. TAg GaGo 52. Akademiak izan bear du, noski, euskal-ekintzaren ardatz eta buru; baiñan euskeraren egille, jardule, biziragille, gu guztiok. Egan 1956 (3-4), 68.

    3. Actor. Au ez da irakurri bakarrik, entzun bakarrik egitten, baita ikusi ere yardule edo begitantzale nabarben oriik begitandu oi dutena. Or LEItz 40s. Iarduleak negar zeragidaraño. “Histrionis […] qua mihi lacrimae excutiebantur”. Or Aitork 56. [Eszenario tipi-medarrean] jarduleak, zirkin ta errankizun apartekoz, egoki agertarazi zuten. A. Irigoyen Egan 1956 (3-4), 70.

    4. Interlocutor. Eztabai zorrotza sortu zan arrantzale gazte biren artean. […] –Zertarako naizan? […] –erantzun zion jarduleetan gazteenak. TAg Uzt 45.

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [aritzaile] : aritzaile, ekintzaile.
    [jokatzaile] : jokatzaile

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) el/la que actúa (2) agente
    fr (1) (personne) qui agit (2) agent
    en (1) the one who acts (2) agent
    port (1) (pessoa) que age (2) agente

    Entzun:

    Zehatz hitz eginda, beraz, irudiari dagokion guztia eslei dakioke irudien historia sozialean jardule direnetakoren bati edo besteri. [Irudia, Jacques Aumont / Josu Zabaleta (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jardule (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel