Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:50 am on 2015/04/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    albaindu 

    du ad. Albainuz josi, behin-behineko joskura egin. Lehenik albaindu eta gero josi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    1 albaindu (V-ple-arr-och-m-gip). Ref. A; Iz UrrAnz (albaindduta). “Rendirse de cansancio” A. “Albaindduta dao; albaintzen duatze, se van calentando (las ovejas) (V-gip)” Iz UrrAnz. v. abaildu, hebaindu.

    2 albaindu. v. albainutu.  albainutu (Aq 1198), albañatu, albiñotu (V, G ap. A; Lar, Añ, Lcq 44, Zam Voc), albiñutu (Añ, s.v. hebra).

    1. Enhebrar. “Enhebrado, albainutu” Aq 1198. Mataza nastu ta biurritu baño len, aria ondo arildu ta albañatzea dagokio edeslari ikasiari. Beraz, artu ari-muturra ta, ekin dezaiogun arilkaiari. TAg Uzt 16.

    2. albaindu (V, G ap. A), albandu (V-gip ap. A). “Hilvanar“, “dar puntadas largas” A. v. ilbandu. Cf. 2 algaindu. Gixonezkuak samaragiñoko gorantzak erabiltten ei zittubezen orduban, eta joskiñak, Bertoldineri be olako bat egin gurarik, miesa ebagi, albainddu, ta soñian aztertu edo estu-zabalian neurrijak artu guraz […]. Otx 124.

    Sinonimoak: ad.

    [albainua jostorratzaren begian sartu]: albainutu, bastatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es hilvanar
    fr faufiler
    en to tack, to baste
    port alinhavar

    Entzun:

    Izarak eta estalkia albaindu nituenean konturatu nintzen josteko makina ganbaran neukala. [Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    albaindu (Irudia: tecnicasbasicasdecostura.blogspot.com)

     
  • Maite 10:30 am on 2015/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizitu 

    1. da/du ad. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Lehenengo sua biztu, gero bizitu. 2. da ad. Edari bat mindu, garraztu. 3. Ik. bizi izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [biziago bihurtu]: biziagotu, biziberritu
    [mindu]: garraztu, mikaztu, mindu, mingartu, mingostu, ozpindu, samindu, karmindu Ipar., behazundu g.e., lapastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. avivar(se), hacer(se) más vivo (2) da ad. [ardoa…] agriarse
    fr  da/du ad.  aviver, raviver, ranimer
    en da ad. to revive, to arouse; du ad.  to intensify, to enliven; [sua] to stoke; [kolorea] to brighten
    port (1) ad. avivar (2) ad. azedar

    Entzun:

    INURRIA (1)

    Bilbo-Donostia noranzkoan,
    autobidean eskuinetara: ospitalea,
    hamar solairu, anagrama urdina saihetsean.
    Hortxe itxaron diot heriotzari.

    Hosto bat jausi da.
    Inurriak ez du paisaia aldatua ulertzen.
    Konbultsioz higitzen da
    giltzaz bizituriko jostailuak bezala.

    [Bitsa eskuetan, Miren Agur Meabe (Susa poesia, 2010)]

     
  • Maite 11:00 pm on 2015/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideoblog 

    bideoak erabiliz egiten den blog edo bitakora da vloga. Ingelesezko videoblog, vblog edo vlog hitzetatik datorren berba da, hau da, bideobloga. Blog mota honetan ikusentzunezko ekaiak dira nagusi. Bideoak kronologikoki antolatuta agertzen dira artxiboa dagoelarik kontsultatu ahal izateko. Vlogak pertsonalak edo elkarlanaren bidez egindakoak izan ahal dira, tratatzen diren gaiak edonolakoak izan daitezkeela. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [bideoblog] : vblog

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es videoblog, vblog
    fr blogue vidéo, blog vidéo, vidéoblogue, abrégé en vlog ou vlogue
    en video blog, vblog, video log, vlog
    port videoblogue, videoblog, videolog ou vlog

    Entzun:

    Elkartekoek bideoblog bat sortzea erabaki zuten, euren lana zabaltzeko.

    bideoblog (Irudia: gooyaabitemplates.com)

     
  • Maite 8:30 am on 2015/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    laztantasun 

    iz. Maitasuna, xera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    laztantasun (V ap. A; H), lastantasun (Dv (V)). Ternura, amor, cariño. “Tendresse” Dv. “Attachement vif, amour” H. Zelan erantzun deutset alango laztantasun eta on-eretxi gozoai? Añ EL2 161. Kontu zorrotza eskatuko deust, eni eustan lastantasun ta askogurearena. Ib. 48. Guganako on-eretxi eta laztantasun gozoa. Zav Serm I 55. Ematen zioen eskua estu estu ta laztantasunez baserritarrai. VMg III. Amarik errukior eta samurrenaren laztantasun gozo-gozoagaz maitatu ginduzan. Eguzk LorIl110 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.

    (1) samurtasun, biguntasun. (2) maitasun, txera. (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz.  ternura, cariño (2)  iz.  amor
    fr (1) iz.  tendresse, colère (2) iz. amour, affection
    en (1)  iz.  tenderness, gentleness (2) iz. love
    port (1) iz. ternura, suavidade (2) iz. amor

    Entzun:

    Nola erantzungo diet halako laztantasun eta oniritzi gozoei?

    laztantasun (Rita M, FlickrCC)

     

     
  • Maite 10:00 am on 2015/04/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    adabatu 

    du ad. 1. Saretua, zulatua edo urratua dagoenari adabakia ezarri. 2. Behin-behineko konponketa egin. Bere galeoi adabatuari aingurak altxaturik. 3. Konpondu, zuzendu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    adabakia ipini, konpondu, petatxatu (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad.  remendar;  poner petachos (2) ad. (hed.) remendar, arreglar, reparar (3) ad. (hed.) remediar, corregir
    fr ad.  raccommoder, rapiécer, arranger
    en ad.  to patch, to mend
    port remendar, consertar

    Entzun:

    Ile zurituak bizkorregi zahartu den itxura ematen dio, aurpegiko zimur ugariek bezalaxe; janzten dituen praka beltz zaharkituek eta jaka gris adabatuak, egun batzuetako bizarraz gain, ez diote laguntzen irudia argitzen; eta halako tristura kutsua nabaritzen zaio begitartean. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003), Orr.: 135] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    adabatu (Ard Hesselink, FlickrCC)

     
  • Maite 10:00 am on 2015/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    kondar 

    iz. (G) Hondarra, hondoan gelditzen dena. Bere afari-kondarrak eman zizkion. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [hondarra]: apurkin, hondakin, hondar, hondarkin, kondo, kondotx, mutxikin, uzkin, errauskin Ipar., geldikin Ipar., goiti Ipar., soberakin Ipar., errondo Bizk., zuztrapilo Bizk., haborokin Zub., hondar-mondarjas.pl., apakin g.e., gaindikin g.e., abarreria Ipar. g.e., saskara Bizk. g.e., arrasta Zub. g.e., goitikin Ipar.zah., soberania Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (G) (batez ere pl.) residuo, resto, sobra;  poso
    fr  iz.  résidu, reste, surplus
    en  iz. (batez ere pluralean) waste, waste materials, leftovers
    port sobra, resto

    Entzun:

    Tarteka, bat edo beste mahaian pausatzen zen, bainillazko izozkiaren kondar bila, eta Adrianek garagardoarentzako edalontzi zabalekin harrapatu eta preso edukitzen zuen harik eta azken unean, itotzear zegoenean, askatzen zuen arte. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003), Orr.: 301] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kondar (Jenny Downing, FlickrCC)

     
  • Maite 8:39 am on 2015/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    etzangia 

    iz. 1. Etzalekua, bereziki abereena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘etzauntza’)

    Sinonimoak: iz.
    [etzaleku] : etzaleku, etzauntza (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) habitación, dormitorio; sitio para tumbarse (2) iz. (Ipar.) cama del ganado
    fr (1) iz. alcôve, chambre à coucher, couche (2) iz. litière du bétail
    en (1) iz. bedroom (2) iz. (animals) bedding
    port (1) iz. dormitório, habitação

    Entzun:

    Belhar bustiak hantzen dütian bezala, etzangia bustiak eritzen dütü. [Iturriagaren Elhestaldiak, Emanuel Intxauspe (1857, 2004)] (Klasikoen gordailua)

    etzangia (Irudia: camerontransportcambridge.co.nz)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel