Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:03 pm on 2015/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    zelatari 

    Lurker hitza ingelesetik mailegaturiko hitza da, zelatari edo kuxkuxero euskaratu daiteke. Interneteko munduan lurker esaten zaio gizarte-sarean edo beste online komunitate batean begira-begira dagoen pertsonari eta parte hartze aktiborik erakusten ez duenari. Besteen mezuak irakurri eta mezurik igortzen ez duen pertsonari esaten zaio lurker. (Wikipedia)

    Sinonimoak:

    lurker, kuxkuxero, ikusmiratzaile (Informatika hiztegia EN-EU, Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es luker, acechador
    fr lurker, consommateur passif
    en lurker
    port lurker

    Lurker kontzeptuak lurcher ingeles hitzean du jatorria, zeinak erromanierazko lur duen oinarri eta, azken honek, lapur esan nahi duen. Euskaraz, zelatari ere erabiltzen da.

    zelatari (Mark Robinson, FlickrCC)

     

    Eguneratzea:

    Iñaki Murua aritu da gaiaren inguruan eta ondorengo esteka interesgarriak bidali dizkigu. Mila esker!

    • Partaidetza pasiboa Interneten sortutako talde eta komunitateetan: kezkak eta oztopoak, Iñaki Murua. [Slidesharen eta PDFn]
    • Haren gunean badago ekoiztutako gehienari errepasoa emateko modua.

     
  • Maite 10:14 am on 2015/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    genozidio 

    iz. Arrazoi politiko, etniko edo erlijiosoengatik giza talde jakin bat sistematikoki suntsitzea. Nazioarteko Zuzenbidean krimena da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es genocidio
    fr génocide
    en genocide
    port genocídio

    Entzun:

    Ildo horri jarraikiz, Parlamentua premiatzen zen adieraztea “babestu eta bat egiten duela frankismoan eginiko giza eskubideen urraketen arduradunen aurka genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik Argentinar Errepublikako Buenos Aires hiriko 1. epaitegian aurkeztutako 4591-10 kereilarekin, zeinen ikerketa María Servini de Cubría epaileak baitarama”.  [Parlamentua 1936an errepublikaren aurka egindako altxamendua salatzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute, 2013-12-19 ] (www.parlamento-navarra.es)

    genozidio (De Rerum natura, @zaldieroa), berria.eus

     
  • Maite 9:35 am on 2015/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirkin 

    iz. Zerbaitek nahiz norbaitek egoera geldia, finkoa, utzirik egiten duen higidura txikia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [higidura txikia] : mugimendutxo, mugidatxo, higiduratxo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere B) movimiento leve, gesto
    fr mouvement léger, geste
    en slight movement, gesture
    port movimento leve, gesto

    Entzun:

    Edalontzia ezpainetatik gertu gelditu zen, zirkin egin gabe gelditu ere, bat-batean bururaturikoa hausnartzen.[Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Irribarre sotila saiatu zuen, baina ez zitzaion zirkin neketsu bat besterik atera. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zirkin (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:50 pm on 2015/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    krapaut 

    izond. Lotsarik ez duena; lotsarik agertzen ez duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.

    [lotsagabea]: bargasta, lotsagabe, lotsagabeko, ahalkegabe Ipar., lotsabako Bizk., lotsagaldu jas., lotsagalduko jas., ozar Ipar. jas., aujame Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sinvergüenza; desvergonzado, -a; insolente; descarado, -a
    fr dévergondé, -ée ; insolent, -e ; osé, -ée
    en insolent; rude; bad-mannered; disrespectful; cheeky (inf)
    port sem-vergonha, desvergonhado(a)

    Entzun:

    Krapaut halakoa!

     

     
  • Maite 2:01 pm on 2015/03/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    mist 

    iz. Hitz egiteari dagokiola, ezer (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Ondoan ‘ere’ har dezake.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘txint’ [moldatua])

    Orotariko euskal Hiztegian

    mist (V-ger-arr-oroz-m ap. A; H (V, G)), mizti (Izt 105v). “No ha chistado, resollado, miztik ere egin ez dau” Izt 105v. “Mú, ni palabra” A. Entzuten zenduala bake bakean eta mistik bere egin bagarik nik bear neukean eriotzako sentenzia. Añ EL2 115s. Zer da gaur berak arturik daukan ixilltasuna? / Zergatik ez dau mizti bat bere bada egiten? AB AmaE 173. Itxi egik abo ori eta ezegik mistik be atera geiago. Otx 129.

    Sinonimoak: iz.
    [txintik] : tutik, tuntik Ipar., murtik Bizk., txintik (UZEIren Sinonimoen Hiztegian ‘txintik’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ni mú, ni palabra
    fr ne pas piper, ne pas ouvrir la bouche
    en not a word, not make a peep, keep mum
    port nem pio, nem uma palavra

    Entzun:

    Dakiena mintza bedi, baina ni nago batuaren noranahikoa ukatzen duenak ez duela tutik, izpirik, mistik, fitsik ulertu zer den batua. Ez du zipitzik aditu, piperrik konprenitu, koskorrik jaso, zakilik usaindu zer den estandarra. Gaixo koittaduak ez ditu euskararen bazter eta zokondoak miatu, bihotzaren txoko gozoenak eta gorrotoaren zulo beltzenak hizketan jarri, isiltasuna ozendu eta burrundara itzali, ez da saiatu esan ezin omen zena esaten…  [Malguak gu, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-03-15)] (Berria.eus)

    mist (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:00 am on 2015/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    min 

    1. iz. Gorputzeko leku batean nabaritzen den sentsazio ezatsegina, kolpe, ebaki, zauri, etab.en edo organismoaren funtzionamenduan oreka galtzearen edo bestelako arazo baten ondorio izaten dena. 2. iz. Atsekabe handia, samintasun-sentimendua. Min duzu halakorik entzuteaz. 3. iz. Maite den zerbaitek, hartatik urrun egotean, eragiten duen goibeltasunezko egoera. Herri-mina. 4. iz. Nahi bizia. Zu zeruetan ikusteko minez dago. 5. izond. Janariez eta edariez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun-sentsazioa sortzen duena. Piper minak. Sagar gezak eta minak. 6. izond. Oinazea eta atsekabea eragiten edo adierazten duena. Oinaze min bat duzuenean. Halako batean txistu min batek iratzartu du goizeko isila. 7. izond. Adiskideez, etab.ez mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa. Elkarren adiskide minak bilakatu ziren. 8. izond. (batez ere Ipar.) Bizia, indar edo intentsitate handikoa. Gose mina. Oihu mina. 9. izond. (Ipar.) Denborabitarte (urtaro, hil, etab.) bati buruz, haren erdian, une bizi eta gorenean. Luzaidetik ere negu minean igortzen dituzte ardiak. • MIN EMAN. Min-sentsazioa sortarazi. Oinetako estuegiak min ematen digu. || MIN HARTU. Zerbaiten ondorioz mindurik gertatu. Lurrera erori eta min hartu zuen belaunean. || MINEZ EGON. Min izan; gaixo egon. || (-en) MINIK EZ IZAN. (Ipar.) -en mailakoa edo hura baino hobea izan. Ene zaldiak ez du zurearen minik. min 2  Minutuaren ikurra. min 3 Ik. mihi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    min izond.
    [nostalgia]: nostalgia, oroimin
    [oinazea]: oinaze, ala Bizk., eskarnio Zub., pupu haur.
    [mihia]: Bizk.mihi, mingain

    min izond.
    [mingarra]: kirats, mikatz, mingots, minkor, mingar Zub., mingatz Zub., samin g.e.
    [otura estuko adiskidea]: mami

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. dolor, daño, dolencia, molestia, mal, achaque, indisposición 2 iz. dolor, sufrimiento, pesar 3 iz. nostalgia, añoranza 4 iz. deseo, anhelo, ansia 5 izond. picante, amargo, -a, agrio, -a 6 izond. doloroso, -a, intenso, -a, amargo, -a 7 izond. íntimo, -a, entrañable; encarnizado, -a 8 izond. (batez ere Ipar.) vivo, -a, intenso, -a, fuerte; [ahotsa, soinua] penetrante, agudo 9 izond. (Ipar.) momento crítico, intenso, -a, pleno, -a
    fr 1 iz. douleur, mal 2 iz. [atsekabea] douleur, souffrance, peine 3 iz. regret, nostalgie 4 iz. passion, désir 5 izond. piquant, -e ; aigre 6 izond. intime, proche 7 izond. pénétrant, -e, aigu, -ë 8 izond. (Ipar.) en plein, au milieu
    en 1 iz. pain; ache, ailment 2 iz. grief, sorrow 3 iz. nostalgia 4 iz. wish, longing, yearning 5 izond. hot; bitter; sour 6 izond. painful, bitter; sharp, intense 7 izond. intimate, close 8 izond. intense 9 izond. middle, height
    port 1 iz. dor 2 iz. sofrimento, pesar 3 iz. nostalgia, saudade 4 iz. desejo, anseio, ânsia, anelo 5 izond. picante, amargo, -a 6 izond. doloroso, -a 7 izond. íntimo, -a 8 izond. (batez ere Ipar.) vivo, -a, intenso, -a; [ahotsa, soinua] penetrante, agudo

    Entzun:

    MINAK

    Badira minak eta minak
    publikoak eta intimoak
    paparrean erakustekoak eta
    ahazteraino ezkutatzekoak;
    aurrez begiratu ezin direnak
    inoratu ezinezkoak eta
    kontuz zapaldu beharrekoak;
    denborak baretzen dituenak
    eta denborak sortutakoak;
    pertsonak osatzen dituztenak
    pertsonak erditzen dituztenak;
    psikikoak eta larruzkoak
    fisikoak eta ingeniari diseinuzkoak,
    badira minak eta minak;
    baina minetan minenak;
    zugan lehertu eta
    zangorik gabe uzten nautenak.

    [Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz  (Susa poesia, 2012)]

     
  • Maite 11:29 pm on 2015/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    argi-txakur 

    iz. (pl.) Usteltzen ari diren izaki bizidunen gaietatik sorturiko zenbait substantziaren su-hartzea. Airean, lurretik hurbil, dabiltzan su txiki batzuk izaten dira, bereziki leku zingiratsuetan eta hilerrietan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    ARGI-TXAKUR (V-gip ap. A, que cita a FSeg), A.-XAKUR (T-L). Fuego fatuo. “Feux follets” T-L. Atzo zonbaitek zin egin lezakete argi-xakurrak ikusten dituztela dantzatzen. Barb GH 1926, 107. Gau askotan argi batzuk urteten omen zuten Jaunmendi aldean eta Azkontei aldean. Esaten zuten argi-txakurrak zirala. Gizon batzuk joaten omen ziran ikustera eta etzuten ezer topatzen. Aiek joate orduko aldatu egiten zirala beste leku batera eta etzuten sekula txakurrik arrapatzen. Aotik sua botatzen zuten txakurrak omen ziran. And AUzta 56s. Analisi otz batean argi-txakurtzat jotzen duzun ori, ori da ain zuzen, amodioaren muin bakarra. Vill Jaink 131. Egiazko argiak, eta ez argitxakurrak, izan behar du ekintzaren gidari. Vill Aranzazu 1986 (septiembre), 5. Zonbaitek deitzen dituzte oraino ere argi-xakurrak; milafrangar xahar batek argiak deitzen zituen motz-motza. Lf Herr 11-1-1962 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.pl.

    [arima-argiak]: arima-argi, larre-su (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (pl.) fuego fatuo
    fr feu follet
    en (folklore) will-o’-the-wisp, ignis fatuus; (UK: rural) jack o’ lantern, (US: rural) spook lights npl
    port fogo-fátuo

    Entzun:

    Hara eta hona zebilen, isilik, uhinak bezala, argi-txakurrak bezain zehaztugabe. [Ararat mendiaren sumina, Yasar Kemal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gau askotan argi batzuk urteten omen zuten Jaunmendi aldean eta Azkontei aldean. Esaten zuten argi-txakurrak zirala.  [And AUzta 56s.  (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    argi-txakur (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel