Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:17 pm on 2015/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    aztarren 

    iz. (batez ere B) Aztarna, arrastoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aztarna] :aierupen, arrasto, aztarna, hatz, lorratz, seinale, zantzu, herexa Ipar., aztar jas., kuntze g.e., antz zah., aieru Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es huella, señal, indicio; vestigio; pista
    fr trace, vestige ; empreinte ; piste
    en trace, vestige; tracks; clue
    port traço, vestígio; pista


    ALDAMENEAN

    Bihar ere nahi nuke

    aztarrenak atera eta

    gaur bezalako hautabidea izan

    noizbehinka patuari izkin egiteko azken kale ertzetik

    ahanzturak harrapa ez nazan zutaz gogoratzean

    irriari ezpainak doan emateko

    Bihar ere nahi nuke

    atzo adina kemen bildu

    joaten naizen lekura joanda ere

    giza-leizea habita dezadan

    neguminaren ostean

    zure ondoan ez bada

    zure ametsen ondoan

    berriro esna nadin

    [Joan da negua, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 2011)]

     

     
  • Maite 6:30 pm on 2015/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    komando 

    iz. 1. INFORM. Aurrez egituratutako eragiketa edo ekintza bati hasiera ematen dion agindu edo informazio berezia. 2. MIL. Kide gutxiko unitate militarra,misio berezi eta arriskutsuak burutzeko prestatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es comando
    fr commande
    en command
    port comando

    Linuxen, rm komandoa erabiltzen da artxibo edo fitxategi bat ezabatzeko.

    Komando (Billie Ward, FlickrCC)

     
  • Maite 11:29 pm on 2015/03/26 Permalink | Reply  

    jaka 

    iz. Besoak eta enborra aldaketaraino estaltzen dituen jantzia eta alkandoraren edo barnekoaren gainean jartzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [txaketa]: amilla, txamarra, barneko Ipar., txaketa Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [jantzia] chaqueta, americana; [etiketazkoa] chaqué (2) Mil.) guerrera
    fr veste, casaque
    en jacket
    port paletó, blêiser

    Entzun:

    Roberto jaka erantzi eta alkandorako mahukak goratzen hasi zen. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jaka (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:51 pm on 2015/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    burusi 

    iz. Ohe-estalkia, tapakia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [ohe-estalkia]: tapaki, manta Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es manta, centón; paño tosco
    fr couverture
    en blanket
    port cobertor

    Entzun:

    Argitsu eta atsegin agertu zen gela; ohe nahasiak eta burusi lurrera eroriak soilik salatzen zuten halako izu oraindik guztiz iraungi gabe bat. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    burusi (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 1:27 pm on 2015/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    oilarkeria 

    iz. Oilartzen denak egiten duen ekintza gaitzesgarria, harrokeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [harrokeria]: arrandia, burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harropuzkeria, harrotasun, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., urguilu Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah., soberbia Heg. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vanidad, orgullo, altivez, altanería
    fr vanité, orgueil, arrogance
    en vanity, arrogance
    port vaidade, orgulho, altivez

    Entzun:

    Espainiako gobernua ez dago inoren oilarkeriak jasateko ordea, garbi gera bedi, horretan ere, monopolioa nork duen.  [Duintasuna, Iñigo Aranbarri (Larrepetit,2015-03-15 )] (Berria.eus)

    oilarkeria (Irudia: devocionalescristianos.org)

     
  • Maite 8:02 am on 2015/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskumen 

    iz. 1. Eskukada. Eskumen bat lasto. 2. Eskuaren irispidea. Ilargia ez dela inoiz zure eskumenean jarriko. 3. ZUZ. Estatuak justizia administratzeko duen ahalmena, horretarako eratutako organoen bitartez gauzatzen dena; ahalmen hori gauzatzen den lurraldea edo tokia. 4. ZUZ. Beste zerbaitekiko boterea, ahalmena. • ESKUMENKA. Eskukadaka. Aleka ereiten zuten eta eskumenka biltzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [eskukada]: esku bete, eskukada, eskutada, ahurtara Ipar., ahurreta Zub., harmen g.e., eskutara Ipar. zah.
    [eskuera]: eskuera, harmen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) puñado; manojo (2) (leku-denborazko kasu-atzizkiez) alcance (de la mano) (3) poder, autoridad; competencia (4) (Zuz.) [aginpidea eta lurraldea] jurisdicción
    fr (1) poignée (2) (leku-denborazko kasu-atzizkiez) sous la main, à la portée de la main (3) pouvoir, autorité, faculté (4) (Zuz.) juridiction
    en (1) [eskutada] handful (2) (leku-denborazko kasu-atzizkiez) within (easy) reach, (close) at hand (3) [aginpidea eta lurraldea] jurisdiction
    port (1) punhado (2) alcance (3) poder, autoridade (4)] jurisdição

    Entzun:

    Departamenduak desagertuko direla diote batean, gero ezetz, baina eskumen batzuk galduko dituztela, zein eskumenekin geldituko diren erabat zehaztu gabe. [Nora ezaren hauteskundeak, Eneko Bidegain (Arkupean, 2015-03-12 )] (Berria.eus)

    eskumen (Wikimedia Commons)

    eskumen (Irudia: greenbiz.com)

     
  • Maite 8:59 pm on 2015/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    euskahaldun 

    Korrika 19ren lelo eta mezu nagusia.

    EUSKAHALDUNDU!

    euskahaldun (Korrika.eus)

    “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen” zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran, Baionan. “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu”, berretsiko genuke orain: euskahaldundu gaitezen.

    Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean. Egin dezagun eta eragin. Eta egin eragin.

    Euskaldun eta euskaltzale guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu -Korrika bera, esaterako- eta iraganean bezala gaur egun ere eskuzabala eta ahaltsua dela frogatuko du. Hori da Korrikaren eta AEKren nahia.

    Eta nahia ahala da. Ahalmen pertsonala eta kolektiboa: norbanakook auzolanean zein erakundeekin eta instituzioekin batera elkarlanean. Dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahala; ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko ahala; euskaltegiak ikaslez betetzeko ahala; euskal kultura hedatzeko eta euskal hedabideak aupatzeko ahala; euskara taldeak laguntzeko eta euskalgintza babesteko ahala…

    Korrika 19k ahalmen metaketa izan nahi du, eduki ahal du. Bide berrien abiapuntu. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea. (Euskahaldundu, Korrika.eus)

    Entzun:

    Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta martxoaren 29an Bilbon (Bizkaia) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldun! da. (Korrika 19ren aurkezpena, korrika.eus)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel