Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:53 am on 2015/03/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    goldatu 

    du ad. Lurra goldez landu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [lurra goldeaz landu]: ildaskatu, ildautsi Ipar., ildokatu Ipar., ildotu g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arar, surcar, labrar
    fr labourer
    en to plough (Br); to plow (Am)
    port arar, sulcar, lavrar

    Entzun:

    Erokeria hutsa omen zen, seme-alabak porrotaren bidean jartzea, itsasoa goldatzen hastea baino are antzuagoa, baina orduko guraso, irakasle, herritar bakar batek ere amesten ez zuen parentesi arteko jardun isil hark (Aizak… aizan…) ekarri du han-hemengo ikastola askok aurten ospatuko duen miraria, eskolaren sistema osoa goldatu eta iraultzerainokoa euskararentzat guztiz zakar gaiztoa zen itsasoan. [Aizak… Aizan…, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-03-01 )] (Berria.eus)

    goldatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:22 pm on 2015/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    entzungailu 

    iz. Entzuteko tresna. Ikusgailu eta entzungailuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aurikularra] : belarriko, aurikular (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es auricular [receptor]
    fr auriculaire, appareil auditif
    en headphone(s), earphone(s)
    port fone de ouvido

    Entzun:

    EMAKUME BAT MAITATZEA

    Sinplistak, Hedoi Etxarte

    Arabako Arte Ederretako Museora doala
    Imanol Leozek bere buruari esan dio:
    «Erridikulua da emakume bat maitatzea».

    Arabako Arte Ederretako Museoko metalezko ateek
    burutxoak dituzte, irtetean begiratzen zaituzte
    eta horrek Imanol Leozen pentsamendua garatu du:
    «Emakume bat maitatzea da ohartzea, oinez zoazela,
    albotik igaro zaizula txirrindulaz, aurreratu egin zaituela
    ziztuan. Ipurmasail lirain horiek ikusi dituzu aulkian.
    Ezti koloreko lepoaldea du, nabarmenegia. Abian doa
    tixert gorri askea. Badakizu ez duzula sekula berriz
    ikusiko txirrindulari emakumezkoa, eta orduan
    zure eta bere arteko distantzia handitzen den heinean
    handitu egingo da zure maitasuna. Erremediorik gabe.
    Haren atzetik korrika joatea da maitasuna, izerdi
    patsetan, tempoak larri zauritutako atleta baten moduan.
    Ez gehiago berotzearren oinez jarraitzea erabaki duzu
    baina horrela, bistan da, ez zara inora iritsiko».

    Arabako Arte Ederretako Museo aurreko belardian
    Imanol Leozek ahots gora esan du:
    «Ridikulua da emakume bat maitatzea».
    Baina Baskonia saskibaloi taldearen aldageletan
    gertatzen ari denaren zuzeneko emanaldia
    entzuten ari da sarrerako morroia.

    Imanol Leozek ez du Arabako Arte Ederretako Museoan
    lan egiten, baina hangoek hala balitz bezala jokatzen dute.
    Entzungailuak kendu ditu sarrerako morroiak eta
    Imanol Leozek azaldu dio: «Emakume bat maitatzea da
    ikustea nola zu oinez zoazen eta bera txirrinduan, eta zu
    izerdi patsetan, tempoak larri zauritutako atleta
    baten moduan, eta kito!, hurrengora arte!».
    Orduan sarrerako morroiak Imanol Leozi esan dio:
    «Naiara Zubeldiaren senarra naiz».

    Arabako Arte Ederretako Museoa
    historiako lehenengo museo interaktiboa da:
    ibili ahala lurrak karrak egiten du lehenengo solairuan.
    Naiara Zubeldiaren senarra jakitun da, eta sarri
    horregatik dute gehiagotasun ukitua bere hitzek.

    [Emakume bat maitatzea, Sinplistak, Hedoi Etxarte (Susa poesia, 2012)]

     
  • Maite 11:02 am on 2015/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    blogari 

    iz. Blog batean idazten duen pertsona.

    Sinonimoak: iz.
    [blogari] : blogger

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bloguero, -a
    fr blogueur
    en blogger
    port (author of a weblog) blogueiro

    Entzun:

    Euskal blogosferan blogari ekimentsu ugari dago.

    hainbat euskal blogari (Eibar.org)

     
  • Maite 7:50 am on 2015/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalte-ordain 

    iz. Pertsona fisiko edo juridiko bati gertatutako edo eragindako kalte-galerak kitatzeko ematen den ordaina, oro har dirukopuru bat izaten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [indemnizazioa]: kalte-ordainketa, indemnizazio g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es indemnización, compensación, desagravio
    fr indemnisation
    en compensation, indemnity
    port indenização, compensação, desagravo

    Entzun:

    Korapilo asko eta estuen auzia da, baina inbasio naziaren garaian greziera debekatuta egon zela ere baliatuz —beste zor bat, dirutan neurtzen zaila—, horra kalte-ordainen ertz bat aipatzen ez dena: nola berdintzen da hizkuntza baten debekuak eragindako kaltea? Deskalabroak badu erreparaziorik?  [Kalte-ordainak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-02-25 )] (Berria.eus)

    kalte-ordain (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:02 am on 2015/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezinbestean 

    adb. Besterik ezinean, nahitaez. Ezinbestean atzerriratuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.

    [nahitaez]: erremediorik gabe, ezinbestez, nahitaez, noraezean, baitezpada Ipar., derrigor Heg., derrigorrean Heg., gura eta gura ez Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es necesariamente, sin remedio, por necesidad; obligatoriamente
    fr nécessairement, obligatoirement
    en compulsorily; necessarily; inevitably
    port sem remédio, por necessidade

    Entzun:

    Gure belaunaldiak onenak emanda dauzkan honetan, «honaino iritsi gara» esateko moduan gaude 70eko hamarkadan gazte ginen emakumeok. Etorri dira atzetik, ziztu bizian, jo eta pasa egiten ari zaizkigunak. Bitartean, adinak ematen duen eskarmentuarekin, konplexu batzuk gainditu eta zinean —eta errealitatean— malkoei suelto jaregiteko gaitasuna berreskuratu dugu. Ezinbestean. [Malkoak berreskuratuta, Elixabete Garmendia (Arkupean, 2015-02-25)] (Berria.eus)

    ezinbestean (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:28 pm on 2015/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    pats 

    iz. Sagar, mahats eta antzeko fruituetatik, sakatu ondoren gelditzen den hondarra edo hondakina. Sagardoa atereaz gainera gelditzen zaie patsa, abereak neguan bazkatzeko. • IZERDI PATSETAN. Ik. izerdi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Patsa edo lapa fruituak zanpatu eta zukua atera ondoren geratzen den hondarra da, fruituen azal eta haziek osaturikoa, bereziki mahats, sagar eta olibaren kasuan. Hainbat erabilpen izan ditzake, hala nola destilatuz pattarak eta bioerregaiak ekoizteko.

    Sinonimoak: iz.

    [batsa]: lapa Ipar., graspa g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es orujo, casca [especialmente el de la manzana]
    fr marc [de raisin, de fruits]
    en marc
    port bagaço

    Entzun:

    Baina ez da arraroa: indarkeriazko zenbait ekintzarekin akritiko izan gara, izan da jende asko, eta patsa hor da. [Soinketa etengabea, Mikel Elorza (Arkupean, 2015-01-10)] (Berria.eus)

    mahats-patsa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:17 am on 2015/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    sakote 

    iz. Luzaro jaso eta hotzean jan daitekeen haragikia (adib., urdaiazpikoa, hestebeteak eta helburu horrekin prestatutako jakiak).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sakote (G-bet, AN-gip ap. A), zakote (AN-gip ap. BU Arano).

    1.Fiambre, repuesto de comida que llevan los pastores al campo y los pescadores a la mar” A. “Porción de comestible que se lleva al monte” BU Arano.  Lege berriak ere badakarzkite berekin, biderako sakotearekin batean, bai ebakera eta bai joskera ere aldatuko dituztenak. MEIG VII 184 (podría corresponder a la 2.ª acepción).

    2. Zurrón. Sakote zarra / zintzilik artu, / eskuan berriz makilla, / ta ibartik zear, / mendian gora / ekin otsoaren billa. Jaukol Biozk 25.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia, 5000 Adorez, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) comida que llevan los pastores al campo y los pescadores a la mar (Labayru); fiambre (repuesto de comida que se lleva al campo, a la mar, etc.) (5000) (2) macuto
    fr provisions
    en cold meat
    port frios

    Entzun:

    Sakote zaharra zintzilik hartu, eta mendian gora joan zen mendizalea.

    sakote (Irudia: todocolección.net)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel