Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:16 am on 2015/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    karel 

    iz. 1. Itsasontzietan, albo bakoitzaren goialdea edo goiko ertza. Arraunari eusteko karelean jartzen den toleta. 2. Erortzeko arriskua dagoen lekuetan (zubi, terraza, balkoi, etab.etan) jartzen den petril– edo baranda-moduko babesgarria. 3. Ertza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [ertza]: bazter, ertz, hegi, muga, izkina Ipar., kantail Ipar., kantoi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Itsas.) borda, carel; regala (2) (Eraik.) parapeto, antepecho, pretil, baranda (de seguridad) (3) orilla, borde, esquina; pozal, brocal [del pozo]
    fr (Itsas.) bord
    en (Itsas.) gunwale
    port (1) Mar borda Æ’, amurada Æ’. (2) mureta, parapeito, peitoril

    Entzun:

    GAUZA ARINEN ALDE

    Geriza
    haizetan,
    zer beste
    behar da, ba bizitzeko?
    Aulki bat,
    ohe bat, izarak,
    bi esku, neureez aparte…

    Nork ez du zurekin
    ezin zenba
    gau oso nahi?
    Xerlo hori hau
    kiribilduz lokartzea?
    Gerizaren
    gerizan,
    itzal bat
    itzal bati so.
    Luma baten pisua
    ezpainez ezpain.

    Ontzi bat
    lakuan,
    zer beste
    behar da, ba bizitzeko?
    Arraun bat
    edo bi aukeran…
    gozoki, hondoratzeko.

    Ametsak
    ezin zenba ahala:
    laurogei, ehun edo mila;
    zaharrak
    usteldu orduko
    berriak rekamaran prest.

    Beude gure zain
    Paris, Roma, eta Amsterdam.
    Egin zuk arraun,
    nekatuta naukazu gaur.
    Kareletik zama bota;
    nire kontu
    kantu leun hau
    etorkizun urrunaren
    zamarik gabe.

     [Gauza arinen alde, Harkaitz Cano (letra) / Iker Lauroba (abestia)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karel (snipview.com)

     
  • Maite 10:34 pm on 2015/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarpail 

    1. izond. Era zakarrez, lan gutxiz eta leundu gabe egina dagoena. Artzainek, beraiek eginiko pitxer zarpaila zeukaten. 2. izond. Gaizki edo baldreski jantzita, arropa zikin eta apurtuez ibili ohi dena. 3. iz. Zatar edo oihalzati hondatua. Han zihoan mutil gazte lerdena, adabakiz eta zarpailaz betea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ehun-zati edo zatar hondatua]: zarpa, perreka Ipar., pilda Ipar., piltzar Ipar., piztin g.e., trakets g.e., zirtzil g.e., altsi zah.
    zarpail izond.
    [zarpaila]: zurtzuil BN-Z, trauskil Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. basto, -a, ordinario, -a, rústico, -a; zafio, -a, grosero, -a (2) izond. andrajoso, -a, harapiento, -a (3) iz. harapo, andrajo
    fr (1) izond. ordinaire, grossier, -ère (2) izond. déguenillé, -e ; loqueteux, -euse (3) iz. haillon, guenille
    en (1) izond. [pertsona] rude, coarse, rough (2) izond. [arropa] ragged, tattered
    port (1) grosseiro(a), grosseiro(a) (2) adj andrajoso(a), esfarrapado(a), maltrapilho(a) (3) farrapo,

    Entzun:

    Nahita dira zarpail baldarrak, apropos manipulatzen dute justizia, kontzientzia osoz egiten diote iseka ordenamendu juridikoari. [Kromoak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-01-22)] (Berria.eus)

    zarpail (FlickrCC, John Hamilton Mortimerren Erichtho)

     
  • Maite 8:15 am on 2015/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    danbor 

    iz. 1. MUS. Zilindro baten gaineko eta azpiko aldeetan teinkatzen diren bi larru edo mintz sintetikoz osatutako musika-instrumentua, bi zotzez jotzen dena. 2. TEKNOL. Tresna eta gailu batzuen zilindro-formako osagaia. Balazta-danborra. • kupuladanbor. ARKIT. Kupula baten oinarri jartzen den horma zilindriko edo poligonala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [atabala]: atabal, atanbora g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) tambor (2) tambor, tamborilero, -a; tamborrero, -a (3) (Arkit.) [kupularena] tambor (4) (Teknol.) tambor (5) (lgart.) tripa, panza
    fr (1) [instrumentua] tambour (2) (Teknol.) tambour
    en drum
    port (1) (instrumento) tambor (2) (de envase) tambor, bombona (3) Cost (de bordado) bastidor (4) Anat tímpano

    Entzun:

    Gauerditik aurrera 15.000 heldu eta 5.500 haur baino gehiago aterako dira San Sebastian egunean danborradan. Kalean, baina, atzo entzun ziren lehen danbor hotsak. [20.000 lagun baino gehiago aterako dira Donostiako danborradan, Berria.eus (2015-01-20)]

    danbor (FlickrCC, Mario Antonio Pena Zapatería)

     
  • Maite 7:50 am on 2015/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    gixot 

    iz. (Z) Gizonen era gutxiesgarria edo iraingarria. Gixot horrek egin duen azken txarkeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    gixot (S). Ref.: A; Lrq. Dim. despectivo de gizon. “1.º hombrecillo. 2.º poco franco, de poco espíritu” A. “Homme mesquin, peu généreux” Lrq (s.v. gizon). Ohart hiz arauz zuñen gozoki gixot hartaz trüfatzen hintzan. Eskual 3-1-1908 (ap. DRA). Gixot horrek (Lonbet jaunak) egin zütian azken tzarkerietarik bat. Eskual 17-1-1913 (ap. DRA). Gizun bati, edo hobeki erraitera gixot bati. Eskual 11-4-1913 (ap. DRA). v. tbn. GH 1932, 509.

    Sinonimoak: iz.
    [Gizonen era gutxiesgarria edo iraingarria] : gixon, gizontxo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pobre hombre, infeliz (2) hombrecillo (3) homúnculo, tipejo, tiparraco
    fr pauvre homme
    en poor guy, poor fellow
    port coitado

    Entzun:

    Inozo honek zain segitzen du, ea bateon batek noiz salatuko Rafael Vera terrorismoaren apologia egiteagatik. «Uste dut GALek izan zuela baliagarritasunik, Segurtasun Indarren morala suspertu baitzuen eta agintari frantsesen kezka areagotu», esan zuen gixotak.  [Gixotarena, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-01-18)] (Berria.eus)

    gixot (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:22 am on 2015/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    argi(-)txinta 

    iz. argi txinta, argi-txinta. Argi izpia. Argi-txinta sumatuz, jaikitzen naiz goizero belaunak arin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [argi(-)txinta] : argi-izpi (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rayo de luz; amanecer, aurora
    fr rayon de lumière; lever du jour, aurore
    en ray/beam of light; dawn, daybreak, sunrise, break of day
    port raio luminoso; amanhecer, alvorecer, aurora

    Entzun:

    ARGITXINTA PORTUAN

    argi(-)txinta (Wikimedia Commons)

    Egunsentiaren ilinti gorian
    artean ura itsasoarena ez denean
    badago orduak inauguratzen dituen eremu bat,
    pinu-orratzak oboe izateko ametsetan
    firurikatzen dituen kristalezko haizean.

    Ez da ezer entzuten
    dena geure baitan datzalako,
    ez da ezer ikusten
    guregan ikusten ez dugunik existitzen ez delako.

    Hala ere urdinaren apar ilunak
    errezelak irekiko ditu
    argiari amodioa eskainiz bezala
    mendeetan harkaitzen bolumenak
    gorpuztu dituen kresalaren erresuman.

    Ez da ezer ikusten
    dena geure baitan datzalako,
    ez da ezer entzuten
    guregan ez dagoen kanturik existitzen ez delako.

    Urratuko dute zeru saretu bat
    itsasontzien damorria kantatzen duten tutuek,
    eta bakardadea zer den esango digute:
    suak itzaltzea lortu ez zuen uhinen lantua,
    gure baitako isiltasun erraldoia oboe-soinuz
    eta amodioaren argirudiz betetzera datorrena.

    [Argitxinta portuan, Pako Aristi (Urari ostutako poemak, 2014)] (Susa Poesia)

     
  • Maite 10:24 am on 2015/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    troiar 

    iz. INFORM. Itxuraz inolako kalterik egiten ez duen programa baten barnean ezkutatutako programa kaltegarria. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Troiako zaldi edo troiako konputagailu-sareen arloan bi txandatako erasoaren egitura duen malwarea da. Izena Homeroren olerkiaren arabera eman zitzaion, Troiako gerran eginiko erasoa gogoratuz.

    1. Lehenengoan, Troiako zaldiak, hau da “etsaiaren” programak, sareko defentsak gainditzen ditu.
    1. Bigarrenean, programa gaitzen da eta bere traidore lana egiten hasten da. Lan hau edozer izan daiteke: segurtasun perimetrotik at datuak bidali, informazioa deuseztatu, sistemaren funtzionamendua ez-egonkortu,…

    Babes neurriak hartzea oso zaila da sarbide bezala erabiltzen dena sarea bera edo euskarri ez kontrolatuen (disketeak, segurtasun perimetroaren barnean konektatzen diren eramangarriak…) bitartez baita. Defentsarik onena (sarearen bitartez datozen aplikazioen iragazi hertsi batez gain), erabiltzaileak informatzean datza.

    Sinonimoak: iz.
    [troiar] : Troiako zaldi, troiako (Euskalterm, Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es caballo de Troya
    fr cheval de Troie
    en trojan, Trojan horse

    Entzun:

    Horregatik, litekeena da programa horretan troiar bat sartu izana, eta erabiltzaileak argazkian klik egitean troiar hori telefonoan sartu izana.  [Nola iritsi ahal izan ziren Deustuko ikasleen telefonoetara? (eitb.eus, 2012/11/29)]

    troiar (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2015/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ihartu 

    da/du ad. Hezetasuna kendu edo galdu, ihar bihurtu; bizitasuna galdu edo kendu. Errorik egiten ez duen landarea fite ihartzen da. Inoiz ihartuko ez den Lizardiren poesia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad.  [lehortu]: agortu, elkortu, lehortu, idortu Ipar., sikatu Bizk., kabartu g.e.
    izond. [lehortua]: lehortu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad. [landarea] secar(se), desecar(se); marchitar(se) (2) da/du ad. (hed.) secar(se), marchitar(se) || (1) izond. seco, -a; marchito, -a (2) izond. (Hizkl.) fósil
    fr ad. (se) sécher, (se) dessécher, (se) faner, (se) flétrir || izond. fané(e)
    en ad. to shrivel (up); to wither || izond. withered, shriveled adj
    port ad. murchar-se || izond.  murcho(a)

    Entzun:

    Gehiegizko ureztatzearen ondorioz ihartu da Gernikako arbola. 2005eko otsailean jarri zuten —egun 28 urte ditu—, baina ez da Bizkaiko juntetxearen lurrean behar bezala itsatsi. [Gernikako arbola ihartu egin da, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ihartu (Alfredo Aldai / Efe. Berria.eus-etik hartua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel