Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:56 pm on 2014/12/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    kolorge 

    izond. Koloregabea, margula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

    [koloregabea]: koloregabe (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es incoloro, -a
    fr incolore
    en (UK) colourless, (US) colorless
    port incolor

    Entzun:

    Gaixo egon ondoren, kolorge gelditu da. (5000 Adorez hiztegia)

    Handik hurbil, gizon begi kolorge bat zebilen, koadrodun jaka jantzita. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kolorge (Pixabay, CC0 Public Domain, David Karich)

     
  • Maite 8:06 am on 2014/12/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    bort 

    izond. 1. Sasikoa, sasikumea. 2. Faltsua. Negar bortak eta alferrikakoak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    bort (V, G, AN, L, BN; Lcc, Mic, SP, Lar (L), Dv), borde (SP > Dv), bord(a) (O Not > SP  > Dv), bortt (Sal, R). Ref.: A (bort); Inza RIEV 1928, 152.

    1. Bastardo, ilegítimo. “Bordea, borda (O), bortha [sic] (Ax), bâtard” SP (la supuesta var. bord aparece en Oihenart (Not 49) como origen de cast. borde). “Espurio” Lar y Añ. “Borde, hijo fuera del matrimonio legítimo” Lar. “Borta, natural; seme-borta, hijo natural” Inza RIEV 1928, 152. En AxN se explica bastarta (351) por borta…

    “Bort […] hijo a quien apenas aman los padres, casi desechado” A.

    (Aq (AN)). Falso. “Ajenjo, azintzua (AN), asensiourdina (G). Otra especie, borta (AN) [probablemente por azintzu borta]” Aq 252 ( A: “Bort (AN, Aq) especie de ajenjo”).  Kristio borta da nai duena segitu Kristo gloriara pasatu gabe gurutzetik (253). LE-Ir. Perla-borta (179). ‘perla falsa’. LE-Ir. Baldin urriki eta negar oiek badire kaltea gatik, eta ez beste gatik, dirade urriki eta negar bortak, banoak, alferrikakoak. LE Urt 140s.

    “Zurgin-borta, carpintero vulgar; argin-borta, cantero vulgar (AN-ulz)” Inza RIEV 1928, 152.

    2. “Bort (V-ger), huraño, arisco; (del esp. arc. borte?)” A.

    Sinonimoak: iz./izond.

    [ezkontzaz at sortua]: izun, sasiko, sasikume, bastart Ipar./Naf., aizun neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [garratza]: garratz, muzin, zakar, zaputz (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. [sasikoa] ilegítimo, -a, bastardo, -a (2) izond. falso, -a, artificial (3) izond. [arrunta] vulgar (4) izond. huraño -ña, arisco -ca
    fr (1) adj illégitime (2)  adj faux(fausse) (3) vulgaire (4) adj farouche
    en (1) illegitimate, bastard (2) izond. false (3) izond. [arrunta] common, ordinary (4) izond. retiring, hermit-like
    port (1) adj ilegítimo(a) (2) falso(a) (3) vulgar (4) adj esquivo(a), intratável

    Entzun:

    Zuzenik gabea iruditzen zitzaidan “hamabi orduko” ipuin bort harekin egiten zuen konparazioa. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina gorrotoak, adiskideak, gazte harenganako gorrotoak, bastart harenganako gorrotoak, nire aita odolezko, erregezkoaren seme bort harenganako gorrotoak arrazoiaren tokia usurpatzen zidan, askotan izaten den bezala, eta gorroto nuelako uste nuen ulertu ere egiten nuela. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hori baino andra garratz eta bortagorik!  (Labayru Ikastegia)

    bort (Irudia: grotesqueandarabesque.blogspot.com)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    jopu 

    iz. eta izond. 1. Morroia, zerbitzaria, bereziki gizarte feudalean. 2. Askea ez den, jabearen menpekotasun osoan dagoen pertsona, esklaboa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [morroia]: azpiko, esaneko, eskuko, eskupeko, etxeko, etxetiar, hankapeko, mendeko, mirabe, morroi, mutil, zerbitzari, manuko Ipar., manupeko Ipar., peko Ipar., petzero Ipar., sehi Ipar., agindupeko Bizk., ogipeko Bizk., otsein Bizk., nerabe Naf., mainata Zub., mixkandi Zub., mutilko zah., ogituko Bizk. g.e., sujet Ipar. zah.
    [esklaboa]: esklabo, loteki neol.


    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. siervo, -a, criado, -a, súbdito, -a (2) iz./izond. esclavo, -a
    fr (1) iz./izond. servant, -e ; domestique, sujet (2) iz./izond. esclave
    en iz./ izond. serf; slave
    port (1) iz./ izond. servo, -a, criado, -a (2) escravo, -a

    Entzun:

    Gasteizko patata tortillarenak bipolaritatera eraman nau: batetik, barrez lehertu naiz, jopuei jauntxoak ipurdi bistan ikusteak sorrarazten dien mendeku sentipen askatzaile beraz. Bestetik, sumindu egin naiz, herritar arduratsuen gisan, eta aldarrikatu dut nola litekeen halako eskasak izatea gure agintariak, munduko patata tortilla erraldoiaren Guinness marka lortzeko ezgauza. [Tortillarenak, Idurre Eskisabel (Bira, 2014-12-05)] (Berria.eus)

    jopu (wattpad.com)

    jopu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:28 am on 2014/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    loka 

    izond. Oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, arrautzen gainean jarririk txitatzen ari dena. Oilo loka baten txitak. Oiloa loka egon, loka jarri.

    adb. 1. (batez ere B) Koloka, ongi finkatu gabe. 2. TEKNOL. Eragingailu batek, baita biraka dabilela ere, eragin beharreko piezei eragiten ez dien egoeran. Ibilgailuaren abiadurakaxa loka dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [koloka]: koloka, kolokan, kordokan, kordoka Ipar.

    izond. [txitatzen ari den hegaztia]: koloka Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 izond. clueco, -a; llueca 2 adb. clueca; llueca || 1 adb. (batez ere B) tambaleándose, balanceándose; suelto, -a; rijoso, -a 2 adb. (Autom.) en punto muerto 3 iz. (Autom.) punto muerto [de la caja de cambios] || adb. (zahar.) sexualmente inquieta, que mantiene relaciones sexuales esporádicas. (Genero femeninoari dagokio)
    fr adj [gallina+ qui couve || (desatado, no sujeto) détaché(e)
    en adj [gallina] broody || loose
    port adj [gallina] choco(a) || solto(a)

    Entzun:

    oiloa loka jarri da: la gallina se ha puesto clueca (5000 adorez hiztegia)

    hondar gorrian ur lokak: las aguas oscilantes sobre la arena roja (5000 adorez hiztegia)

    goiko hortz loka noiz jausiko dago: el diente flojo de arriba está a punto de caer (5000 adorez hiztegia)

    goiko hortz bat loka daukat: un diente de los de arriba lo tengo medio suelto (5000 adorez hiztegia)

    Ez dizuet esan: besoa loka duenak musua estaltzen dion zapia darama. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pistola gerrian gorde nuen, bulto handiegia egin eta loka geratzen zen arren. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Andy Caulfield/Photographer’s Choice/Getty Images

     
  • Maite 9:20 am on 2014/12/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    saldo 

    iz. 1. Izaki bizidunez osatutako talde handia. Jende-saldo ederra bildu zen. 2. KONT. Kontu batean, zorraren eta hartzekoaren arteko diferentzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

    [taldea]: alde, meta, mordo, multzo, pelotoi, pila, sail, talde, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., ate Zub., montoi beh., sarda g.e., tropel zah., murru Ipar. g.e., saihera Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., tegi Bizk. g.e., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (GN/Ipar.) multitud, grupo de personas; grupo de animales, rebaño, manada, piara; [arrainak] banco (2) iz. (Z) (izen-sintagmaren aurrean) montón, cantidad grande; abundancia (3) iz. (Kont.) saldo
    fr troupe, foule (2) (Kont.) solde
    en [jendea] throng, crowd, multitude, pack; [animaliak] flock, herd, pack (2) (Kont.) balance
    port (1) multidão; rebanho, manada (2) monte, montão (3) (Kont.) saldo

    Entzun:

    Aingeru saldo handi bat Jaungoikoaren kontra matxinatu zenean, errebeldeak hitzen esanahiak aldatzen hasi ziren etsaia nahasteko, eta, borrokaren unerik latzenean, bi hizkera-modu entzuten zituzten zeruko mendi-ibarretan, ez zekitelarik beltza zioenak zuri ote zioen, behatza esaten zuenak bihotza adierazten zuen. [Matxinada, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-11-29)] (Berria.eus)

    saldo (FlickrCC, Guzmán Lozano)

    saldo (ERP manager)

     

     
  • Maite 7:57 am on 2014/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostatatze 

    iz. INFORM. Webgune bateko edo gehiagotako fitxategiak eduki, Interneten eskaini eta mantentzea. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ostatatze] : ostatu-emate (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm):

    es hospedaje
    fr hébergement
    en hosting

    Entzun:

    Gaur, Borobila abian jarri dugu. borobilan web ostatatze eta domeinuen erregistro zerbitzuak eskeintzen ditugu, hau da, zure web gune propio bat sortu eta domeinu izen bat edukitzeko behar duzun zerbitzua eskeintzen dizugu. [Borobila abian da: web ostatatze zerbitzuak, Aitor Ortuondo (Sustatu, 2006-12-12)]

    ostatatze (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    zeia 

    iz. (B) (zah.) Plaza; feria, azoka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batuan:

    zeia iz. g.g.er. ‘merkatua’

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [merkatua]: azoka, feria, merkatu, baku Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (zah.) (B) plaza; feria
    fr (mercado) marché, foire
    en market, marketplace
    port praça, feira

    Entzun:

    Herriko zeian salgai zegoen.

    Bilbaoko zeian edo merkatuan guztiak euzkeraz itz-egiten eben aldian. Kk Ab II 117. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    zeia (durangokoazoka.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel