Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:32 am on 2014/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    ontsala 

    adb. (Ipar.) Gauzak ongi egiteko. Hortarik behar genuen ere ontsala hasi gure solasa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ontsala (H; untsala H), ontsara (Dv, s.v. ontsa), untsalat.

    “Ontsara, zubi hau goraxago behar zen, pour que la chose fût bien, […]” Dv (s.v. ontsa). “Ontsala behar zinuke bera mintzatu, pour bien faire vous devriez l’entretenir lui-même” H (s.v. ontsa). Untsala behar ginikezie / un mandat d’arrettez / amens arrastatzera / jin eztakigun ihur ere. AstLas 27. Ontsala, behar nintuzke aiphatu mundu guziko yuduak. Elsb Fram 166. Konparantza hortan behar litezke ontsala suge baten orde, bi suge. Ib. 178. Ez ginuen ontsala, behar-bada, solas huntarik hasi behar, Diharassarry apez on, argitu eta kartsu zenaz hemen mintzatzean? HU Aurp 102. Nahiz herriko eskolaz herria behar litaken ontsala nausi. HU Zez 111. Ezkontzak / egiten dituzte bethi […] / aratzak / diren neskekin, ontsala. Mde Po 34.

    Haurren behar bezalako idekiteko errejentian lagün hun bat bazien etxekoek. Jakin beharrenik dien gaizen erakasle. Izpiritiaren argitzeko bezala, untsalatko plegiaren emaiteko lagün balius bat. Eskual 18-3-1910, 3.

    Sinonimoak: iz.
    [ontsala] : e. ontsalaz, onenean ere, onenera jota (ere), kasurik onenean ere.  (5000 Adorez Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (Ipar.) para hacerlo bien (2) adb. (Ipar.) en el mejor de los casos
    fr (1) adb. (Ipar.) pour bien faire (2) (Ipar.) dans le meilleur des cas
    en (1) to do it well  (2) in the best-case scenario
    port (2) no melhor dos casos, na melhor das hipóteses

    Entzun:

    Hortarik behar genuen ere ontsala hasi gure solasa: debíamos de haber empezado nuestra charla a partir de ese punto.

    ontsala (Gaurko hitza, CC)

     

     
  • Maite 7:47 am on 2014/12/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    engaiamendu 

    iz. 1. Alde edo leku garaia. 2. ERAIK. Azotea, zabaltza. Etxe guztian ibili ondoren gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    engaiamendu (Urt II 146). Compromiso. Hartu ditugun engaiamendu sakratuetarik heldu zaukun obligazione hertsia. MarIl 117. Munduko engaiamenduetan. Jaur 403.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [konpromisoa]: konpromiso Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es compromiso
    fr (Ipar.) engagement
    en commitment, pledge; compromise
    port compromisso

    Entzun:

    Orain euskararen aldeko engaiamendu konkretuak hartzeko tenorea da.  [“BAI EUSKARARI” akordioa, sinadurarik gabe, (2001-01-25, 1. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    engaiamendu (Pixabay, sheriyates, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:21 am on 2014/12/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    oñoña 

    iz. Ipar. ‘gozokia’.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [gozokia]: gozo, gozoki, karamelu, orazukre, gormandiza Ipar., goxo adkor., goxoki adkor., bonboi Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) caramelo, golosina, dulce
    fr friandise, bonbon
    en sweet (Br); candy (Am)
    port bala, guloseima

    Entzun:

    Bestalde, eguberrikari, San Josepe eskolako burasoek oñoña xokolatezkoak salduko dituzte ostirale aratsaldean eskoletxean eta ere aratsean Eliza atean mezatik landa. [IZTURITZE, SINADURARIK GABE, “HERRIETAKO KRONIKAK: BAXENABARRE” (2004-12-23, 5. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oñoña (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/12/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkai 

    iz. BOT. Labiatuen familiako zuhaixka txikia, aurkako hosto lantza-formako eta iletsuak, eta lore txiki zurixka edo arrosak dituena. Eskualde mediterranearreko leku harritsuetan hazten da. Usain onekoa da (Thymus vulgaris). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [erle-belarra]: elar, erle-belar, xarbot Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) tomillo (Thymus sp.)
    fr thym
    en thyme
    port tomilho

    Entzun:

    Ezkai landareek bi ertz gris margotzen zituzten bidexkaren bi aldeetan. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Izarren hautsa futbol zelaietako soropiletan eta jatetxe txit glamurosoen baratzeetan —izpilikua eta ezkaiaren artean— loriagai bihurtzen den herri honetan. [Izarren hautsa, Mikel elorza (Arkupean, 2014-11-29)] (Berria.eus)

    ezkai (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:51 am on 2014/11/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    izpiliku 

    iz. BOT. Labiatuen familiako eta Lavandula generoko zenbait landareren izen arrunta. Mulu-formakoak dira eta eskualde mediterranearrean hazten dira. • izpiliku fin. Zurtoin zutikorrak, hosto aurkako eta lantza-formakoak eta lore urdinak dituena. Lurringintzan erabiltzen da (L. angustifolia). || izpiliku min. Hosto aurkako eta lerro-formakoak eta infloreszentziatan bilduta dauden lore moreak dituena (L. stoechas). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [landare ezpainduna]: belatxet, belar-xut Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) espliego; lavanda; cantueso
    fr (Bot.) lavande
    en (Bot.) lavender
    port (arbusto) alfazema, lavanda

    Entzun:

    Izarren hautsa futbol zelaietako soropiletan eta jatetxe txit glamurosoen baratzeetan —izpilikua eta ezkaiaren artean— loriagai bihurtzen den herri honetan. [Izarren hautsa, Mikel elorza (Arkupean, 2014-11-29)] (Berria.eus)

    izpiliku (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:14 am on 2014/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    kurtsore 

    iz. INFORM. Pantailan agertzen den marka higikorra, ondoren idatzi edo ezabatuko denaren posizioa adierazten duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste esanahi batzuk:

    iz. 1. Zenbait aparatu, neurketatresna, etab.etan, beste handiago batean zehar higitzen den pieza higigarria, zerbait adierazteko funtzioa duena. 2. ASTRON. Mikrometro bateko hari higikorra. Hari honek beste hari finko batekiko duen desplazamenduak astro baten itxurazko diametroa neurtzea ahalbidetzen du. 3. FIS. Erreostatoetako borne higigarria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cursor
    fr curseur
    en cursor
    port cursor

    Entzun:

    Kurtsorea mugitu edo testua toki jakin batean txerta dezakezu, kurtsorearen kontrolak ongi erabiliz. Zer aldatu da Blackberry 10en?

    kurtsore (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:44 am on 2014/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    erantatu 

    du ad. (B) Jaso; altxarazi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    erantatu, erantadu (V-oroz-arr ap. A; Añ, H), erantau (V-arr ap. A; Dv).

    1. “Alzar”, “levantar” Añ. Begiak zerura yaso ta erantadu. Añ EL2 84 (EL1 74 jaso).

    Hacer levantarse (de la cama). “Gazteak bart zarataka ibilli dira, auzoak erantetan (V-arr)” DRA.  Arren ez dagizuela erantau, ez iratzartu eragin bere laztana. “Ne suscitetis”. CantTP (V) 2, 7 (en la versión en dialecto de Marquina, irakori; Ur (G) eraiki, Echn yeiki).

    2. “Levantar algún testimonio” Añ.

    Sinonimoak: ad. Bizk. g.e.

    [altxatu]: altxatu (bat.), altzau (bizk.), jaso (Labayru Ikastegia)
    [altxarazi]: altxarazi, goitiarazi, haikarazi neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [bizkortu]: bizkortu, ernatu, korridu (bizk.), korritu (bat.), maneau//maneatu, mobidu (bizk.), mugitu (bat.) (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (B) levantar, alzar; hacer levantar
    fr lever,
    en lift, raise
    port alçar, levantar; fazer levantar

    Entzun:

    Begiak zerura erantau eta otoitz egiten eban. (bizk).  (Labayru Ikastegia)

    Ixi!, holako zaratakaz auzoko guztiak erantauko dozuz eta. (bizk.)  (Labayru Ikastegia)

    Ordua da laster eta erantau zaitez. (Labayru Ikastegia)

    erantatu (Photobucket, BenLahnger)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel