Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:45 am on 2014/11/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    baliogabetu 

    da/du ad. Balioa galdu edo kendu, baliogabe bihurtu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    baliogabetu (PMuj), baliobagetu (Lar). “Invalidar” Lar. “Depreciarse” PMuj. En DFrec hay 3 ejs. de baliogabetu.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [deuseztatu] : deuseztatu, indargabetu, balio gabe utzi.

    Antonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [balioztatu] balioztatu, balio eman.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es invalidar, anular, revocar
    fr invalider, annuler, révoquer
    en (1) to invalidate, to nullify, to cancel, to annul, to disallow; to rescind, to revoke (2) to become invalid; to be made null and void
    port invalidar, anular, anelar, revogar

    Entzun:

    Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du, behin-behinean, igandeko kontsultarako deia.  [Konstituzionalak debekatu arren, Generalitateak eutsi egingo dio galdeketari, Berria.eus (2014-11-04)]

    baliogabetu (Pixabay, Nemo) [CC0 Public Domain]

     
  • Maite 5:18 pm on 2014/11/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    buruiritzi 

    1. iz. Hantustea. 2. izond. Bere buruaz iritzi onegia duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. eta izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hantustea] iz. : harrokeria 
    [harroa] izond. : harro, harroputz, hanpurutsu, fanfarroi, buruharro

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. vanidoso, -a, presuntuoso, -a, presumido, -a; inmodesto, -a (2) iz. vanidad, presunción
    fr (1) izond. vaniteux, -euse ; présomptueux, -euse (2) iz. vanité, orgueil
    en (1) izond. vain, conceited (2) iz. vanity
    port (1) izond. vaidoso, -a (2) iz. vaidade

    Entzun:

    Ez da emakume eder buruiritzi eta urrun horietakoa.  [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Harroputz eta buruiritzi galantak dira gero! [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    buruiritzi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:33 am on 2014/11/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    promenatu 

    da ad. (Heg.) Leku batean astiro ibili, ia beti oinez, haizea hartzeko, jostatzeko edo ariketa fisikoa egiteko asmoz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘paseatu’)

    Sinonimoak: iz.
    [paseatu]: paseatu, ostera egin, txango egin, ibili  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pasear
    fr (se) promener
    en (1) to go for a walk, to take a walk (2) to take for a walk, to walk
    port passear

    Entzun:

    Berak zehazten badu gauza bat dela pilariketako hego haizearekin jertsea erantzi behar izatea, eta beste bat, aurten bezala, oporretako pasealekutan promenatzeko jantzi arin eta poz kutsukoak gainetik kendu ezinik ibiltzea, orduan eta gehiago okertzen diote begirada. [Hotza, Idurre Eskisabel (Bira, 2014-10-21 )] (Berria.eus)

    promenatu (PixabayCC, ferobanjo, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 12:29 pm on 2014/11/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    sagu-azpikoa 

    iz. INFORM. Ordenagailuko saguaren azpian ipintzen den tapiza, haren mugimendua areagotzen laguntzen duena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es alfombrilla del ratón, alfombrilla posa ratón, posa mouse, almohadilla de ratón, tapete para ratón, tapete para mouse
    fr tapis de souris
    en mousepad
    port mousepad, tapete ou esteira do mouse ou rato

    Entzun:

    Ez dut gustuko sagu-azpikorik gabe ibiltzea; askoz ere erosoago egiten zait saguaren mugimendua sagu-azpikoa erabiltzen dudanean.

    sagu-azpikoa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/10/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    muker 

    1. izond. Zakarra, muzin egiten duena. Laudatzen badute, harro; mesprezatzen badute, muker. 2. izond. Tematsua. 3. iz. Mukerkeria. Mukerrak hartu. Muzinka ibili, mukerrak erakusten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [mukerki]: mukerki
    iz. g.e. [mukerkeria]: gozakaizkeria, mukerkeria, trauskiltasun, zakarkeria, mokorkeria Ipar., trauskilkeria Bizk., lazkeria g.e., mokorreria Ipar. g.e.
    izond. [zakarra]: aketo, arlote, desatsegin, ezatsegin, marroiz, zakar, piltzar Ipar., atsekaitz g.e., basatxori g.e., ezkibel g.e., tratagaitz g.e., basto Heg. beh., saskar Bizk. g.e.
    izond. [tematsua]: burugogor, buruhandi, egoskor, kaskagogor, lepagogor, setati, setatsu, hisiati Ipar., hisikor Ipar., koska Ipar., tematsu Ipar., temati Bizk., temoso beh., burugaizto g.e., burukoi g.e., setoso Gip. beh., buruzkin Ipar. g.e., butoi Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. [zakarra] arisco, -a, huraño, -a, esquivo, -a (2) izond. [tematsua] tenaz, perseverante; obstinado, -a (3) iz. [seta] obstinación
    fr (1) izond. [zakarra] revêche, farouche, têtu, -e (2) izond. [tematsua] obstiné, -ée ; persévérant, -e
    en (1) izond. [zakarra] surly, unfriendly; aloof (2) izond. [tematsua] persevering, persistent; stubborn
    port (1) izond. [zakarra] arisco, -a, esquivo,-a, intratável (2) izond. [tematsua] tenaz, perseverante; obstinado,-a, teimoso,-a

    Entzun:

    Muker itxurako gazteak salatzen zituzten hainbat graffitik janzten zuten iruindarraren pisuko egurrezko ate erdi puskatua. [Paperezko hegazkinak, Lutxo Egia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Amaren izeba zen, baina amama esan geniezaion tematu zitzaigun beti, uste baitzuen izeba zahar deiturak adintsu eta muker bilakarazten zuela; izan, mukerrontzia zen, ordea.  [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    muker (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 12:27 pm on 2014/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    askespen 

    iz. (neol.) Askestea, bereziki epaileak epai batean edo apaizak aitortzan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. neol.

    [askestea]: absoluzio, barkamen, barkamendu Ipar., barkazio beh., barkapen g.e., absolbizio zah., induljentzia zah., barku Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es perdón; absolución
    fr pardon; Der acquittement, Rel absolution
    en forgiveness; (relig) pardon, absolution; (judge) pardon
    port perdão, desculpa; absolvição

    Entzun:

    Damututa lapurtutako guztiagatik, bere kideentzako askespena eskatu zuen. 

    askespen (Wikimedia Commons, Исповедь берн соборCC BY-SA 3.0)

     
  • Maite 8:01 am on 2014/10/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    kabila 

    iz. 1 Larakoa, bi pieza elkarrekin lotzeko ziria. 2. (Ipar.) Hezurgiltzadura. 3. (Ipar.) Orkatila. • orga-kabila. Uztarria eta orgaren endaitza lotzen dituena. | kabila 2: (arab.zko hitza) iz. Berbere edo beduinoen tribua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    [larakoa]: ziri, larako Bizk., ardatz, zotz
    [artikulazio]: artikulazio, giltza, juntura
    [orkatila]: Ipar.orkatila, aztal-belarri Ipar., axiroin Ipar. g.e. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. perno; clavija, clavito, cuña; cabilla (2) iz. (Ipar.) galga, freno de palo (3) iz. [hezurretakoa] (Ipar.) articulación (4) iz. (Ipar.) tobillo
    fr (1) iz. (Teknol.) cheville, goujon, goupille (2) iz. [hezurretakoa] articulation (3) iz. (Ipar.) Anat cheville
    en (1) pin, peg (2) iz. [hezurretakoa] joint, (formal) articulation (3) iz. (Ipar.) ankle
    port (1) cravelha (2) iz. [hezurretakoa] articulação (3) iz. (Ipar.) tornozelo

    Entzun:

    Kate bakoitzaren botoiak gordetzen zituen estalkia altxatu eta teklaren alboko zirrikituan kabila sartu behar genuen. [Telebista askatu, Leire Palacios (Ekografiak, 2014-10-28)] (Berria.eus)

    kabila (Wikimedia Commons)

    kabila (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel