Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:39 am on 2014/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    pasteka 

    iz. BOT. Angurria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    pasteka, pazteka (T-L). Sandía. Xehatzen tuzu pastekak puxka tikitan eta emaiten ur hotzian. ECocin 50.

    Sinonimoak: iz.
    [angurria] : angurri, sandia (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sandía
    fr pastèque
    en watermelon
    port melancia

    Entzun:

    Mahai gainean dauden pasteka puska gorri biziak jan ditu.

    pasteka (Pixabay, PDPics, CC0 Public Domain )

     
  • Maite 10:03 pm on 2014/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    zopizartu 

    du ad. (G) Lurra azaletik jorratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zopizartu.

    “(G), quitar las hierbas de los tepes” A.

    (V-gip, G-goi; -aar- V-gip), sapisaartu (V-gip). Ref.: Iz ArOñ (zopizaartu), UrrAnz; Vill Egan 1968 (1-6), 92; JMB At; Elexp Berg. “Cortar con azada las hierbas de la superficie del suelo” Iz ArOñ. “Descortezar la tierra con la azada” Iz UrrAnz. “Remover con azada la superficie de tierra que se va a arar” JMB At. “Zopizartu ba azalatxurratu moduan izangok. Buelta emon, zera, azaleko bedarra” Elexp Berg (s.v. azalatxurratu).

    (Fig.).  Oraindaño, naiz euskal-bizikera, naiz aberriaren oroia zopizartzen eta azterkatzen jardun degu. JMB ELG 9.

    Sinonimoak: iz.
    [Lurra jorratu] : jorratu, saratu, txaplatu, ixarratu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Collins eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (G) escardar
    fr Agr sarcler, échardonner.
    en VT to weed, weed out
    port vtr Agr escardear

    Entzun:

    Resurreccion Maria Azkuek, Sabino Aranak eta Miguel Unamunok hartu zuten parte lehia akademikoan eta, kontu jakina da, Azkuek irabazi. Urte batzuk geroago, 1901ean, Unamunok euskararen bazterrak zopizartu zituen eta eskandalu sekulako baten hautsak harrotu Lore Jokoena bezalako plaza sinboliko batean esandakoekin:

    “Euskarak ezin du bizitza modernora egokitu (…) Bilbo euskaraz mintzatzen (ikustea) kontraesan bat da (…) Euskara bukatzen ari da (…)Lurpera dezagun modu santuan (…)”. [Unamuno eta euskararen tema, Anjel Lertxundi (Hamabostero, Urgainen. 2014-10-26)] (deia.com)

    zopizartu (Irudia: hogar.mapfre.es)

     
  • Maite 8:38 am on 2014/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    saio-bukaera 

    iz. INFORM.  Informatika zerbitzu bateko sarbide pertsonala itxi, zeina aldez aurretik, saio-hasiera bidez baimendua izan den.

    Sinonimoak: iz.
    [saio-bukaera] : log out (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Wikipedia eta Word Reference hiztegiak):

    es salida del sistema
    fr fermeture d’une session
    en log out, log off
    port logout, logoff

    Entzun:

    Cookie iraunkorrak: erabiltzailearen gailuan gordetzen diren cookie-ak dira. Cookie-mota honen bidez, nabigazio-informazioa berreskura daiteke hurrengo bisitan. Iraungitze-epe jakin bat izan ohi dute, saio-bukaera baino luzeagoa. Aukera ematen digute, adibidez, zure hobespenak (esaterako, herrialdea eta hizkuntza) kontuan hartuta zure bisitak pertsonalizatzeko. [Mondragon Corporationen cookiei buruzko politika, Mondragon Corporation)

    saio-bukaera (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:55 am on 2014/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    entrama 

    iz. 1. TEKNOL. Zerra baten hortzek irekitzen duten artekak zerra-orriaren gorputzak baino zabalera handiagoa izan dezan eta horrela artekaren hormek orriaren higidura eragotz ez dezaten, hortz horiek txandaka aldebanatzea. 2. (hed.) Jateko eta edateko normala baino handiagoa den apetitua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    entrama (V-arr ap. Totor).

    1. Filo; dientes de la sierra.Entrama gitxikoa da serrea” Totor Arr. Sega entrama bat. HerVal 227. Entrama bat berria. Ib. 249. Harriarekin entramak / galduko ditu zerrak. Arti MaldanB 203.

    2. (V-arr-m-gip, G-azp, AN). Ref.: Totor Arr; Etxba Eib; Gketx Loiola; Etxabu Ond (entrami); Asp Gehi. Apetito; voracidad. “Apetito, saque” Gketx Loiola. “Entrama onekoa da gixon ori” Totor Arr. “Gargantuak besteko entramia gure senidiak” Etxba Eib.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Teknol.) triscado (2) (hed.) apetito voraz, buen saque
    fr (1) (Teknol.) mise en voie, avoyage (2) appétit canin; faim canine o dévorante; chipoter [tener h. de tres semanas]
    en (1) (Teknol.) setting (2) voracious appetite
    port apetite voraz; fome voraz

    Entzun:

    Zerra onek dutena falta omen zaie albiste onei: gora eta behera egiten duen entrama eta zorroztasuna. [Entrama, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-10-21 )] (Berria.eus)

    entrama (Pixabay, CC0 Public Domain)

    entrama (Irudia: entornointeligente.com)

     
  • Maite 3:22 pm on 2014/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    agudo 

    1. izond. Trebea, azkarra, argia, prestua. Edozein soinu jotzeko nauk agudo. 2. adb. Laster, arin. Goazen etxera eta agudo. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. eta adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [laster]: aitaren batean, arin, arin-arinka, arinka, arinki, azkar, bizkor, bizkorki, bizkorrik, laster, lehiatsuki, lehiaz, presaka, aire berean Ipar., frixtan Ipar., haia-haia Ipar., lehiaka Ipar., fite Ipar./Naf., airean beh., lasterki g.e., iraduz Heg. beh., lehiatuki Ipar. jas., erresaka Ipar. g.e., erresakan Ipar. g.e., iradu Heg. g.e.
    agudo izond. Ipar.
    [trebea]: artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, trebe, antzetsu Ipar., artez Ipar., fetxo Ipar., jeinutsu Ipar., leber Bizk., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e., errime Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Ipar.) hábil, diligente, presto, -a; inteligente (2) izond. (Heg.) rápido, -a (3) adb. (Heg.) rápidamente, velozmente
    fr (1) habile, appliqué(e) (2) rapide (3) vite
    en (1) hard-working, diligent (2) fast, quick (3) rapidly, quickly, fast, swiftly
    port (1) hábil, diligente (2) rápido(a) (3) rápidamente

    Entzun:

    Tximista bezain agudo zetorkien haize erauntsia.[Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    agudo (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:46 am on 2014/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    irismen 

    iz. Helmena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [irismen] : helmen

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) alcance (2) (Aeron.) radio de acción
    fr portée, atteinte
    en range
    port alcance

    Entzun:

    Esaterako, azken deialdian irismena kontzeptuak hartu du protagonismo nabarmena; izan ere, irizpide horrek finkatu du diru laguntza osoaren %70. Irismena era honetan ulertu da: «Hedabide bakoitza irits litekeen herritarren artean zenbatengana iristen den». [Irismena eta sinesmena, Txema Ramirez de la Piscina (Berria.eus, 2014-10-22)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    irismen (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:11 pm on 2014/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    oinatz 

    iz. 1. Oinak lurrean uzten duen aztarna edo seinalea. Gizakien eta abereen oinatzak ugari ageri ziren. 2. (hed.) Aztarna, seinalea, marka. Hizkuntzaren oinatz zaharrenak ezagutarazteko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

    [oin-arrastoa]: oin-arrasto (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) huella, rastro, pisada, holladura (2) (hed.) huella, vestigio, indicio, rastro, pista
    fr (1) cime, sommet (2) (hed.) vestige, indice, signe, piste, marque
    en (1) footprint, footstep; track (2) (hed.) trace, vestige
    port (1) pegada, pisada (2) vestígio, rastro, indício

    Entzun:

    Zenbat oin, zenbat oinatz, zenbat oinaze, utzi ote dute grabatua bide zahartuotan? [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oinatz (Argazkia: Karobi Photography, Ander Morea)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel