Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:41 am on 2014/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    geurtz 

    adb. Datorren urtean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    geurtz (SP -> A; -rz A, Dv, H).  Etim. Sobre la posibilidad de que urtez, instr. de urte, forme parte de la palabra, v. FHV 413.

    1. El año que viene. “Geurtzko ogia, le blé de l’année qui vient” SP. “Iragan urthea deitzen da iaz, oraingoa aurthen, eta heldu dena geurz” EZ Eliç XXV. Aurtendanik geurz-dara anhitz eki eta euri. O Pr 56. Aurten haurrak haz, geurz ileak ilaz. Ib. 57. Xazkoaren adin, geurzkoaren bardin. “De la taille de celui qui naîtra d’ici à un an”. Ib. 480. Geurtz (datorren-urtean) an bien izena bai âl du bordatzen. Or Eus 102. Sarak geurtz seme egingo dizu urtaro ontan. Ol Gen 17, 21 (Dv bertze urthean, Ker datorren urtean, BiblE urtebete barru).

    2. (Sust.). “Geurtza, l’année qui vient” SP.

    Sinonimoak: iz.
    [datorren urtean] : hurrengo urtean, datorren urtean (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (zah.) el año que viene, el próximo año
    fr l’an prochain, l’année prochaine
    en next year
    port o ano que vem

    Entzun:

    Geurtz etortzekoa da.  (Elhuyar Hiztegia)

    Ez dakit zer gertatuko den geurtz, eta bi urte barru. [Minimoen azpitik, Joxe Agustin Arrieta (Berria 2014-09-18)]

    Aurten haurrak haz, geurz ileak ilaz. Ib. 57. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    geurtz (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:32 pm on 2014/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    erriatu 

    ad. (ITSAS.)  jaitsi, eraitsi; askatu, laxatu.

    Orotariko Euskal Hizkuntza

    erriatu (V, G; O-SP 223, SP (sin trad.), Dv, H), irriatu (G ap. A; Lar -> H; Dv (G), que cita a Bil). Ref.: A y Zubk Ond (erria).

    Arriar, bajar; soltar, aflojar. “C’est un mot de Marine qui signifie détacher une corde de navire” O-SP. “Amainar. Lat. Vela contrahere” Lar. v. arriatu. Batela itsasorat erriaturik. He Act 27, 30 (TB, Dv jautsi, Ol eraitsi, Ker jaurti). Irriatu zituzten belak. TB Act 27, 17 (Lç erautsi, He beheratu, Dv jautsi, Ol eratxi, Ker eratsi). Bridak irriyatu. Bil 163 (CancB 2, 1, 106 traduce “suelta las bridas”). Uberara arrairik etortzen baldin bazan, sare mallakoa erriatzen zuten. Elizdo EEs 1925, 215.

    (Fig.). “Amaine usted esa cólera, irria sukar hori” Lar.

    Sinonimoak: iz.

    [jaitsi] : eraitsi, jaitsarazi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [askatu] : askatu, laxatu, lokabetu, soltatu… (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Itsas.) arriar (2) (Itsas.) soltar, aflojar, largar (3) (hed.) pagar; soltar, apoquinar (4) (hed.) amainar, calmar
    fr (1) (Itsas.) [belak] amener, abaisser, affaler (2) (Itsas.) [soka] lâcher, mollir
    en (1) (Itsas.) to lower
    port (1) (Itsas.) arriar (2) (Itsas.) soltar

    Entzun:

    Gero bela erriatu zuen, baina haizeak kontrako ertzerantz eraman zuen. [Peter Pan, James Matthew Barrie / Julen Gabiria (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Uberara arrairik etortzen baldin bazan, sare mallakoa erriatzen zuten. Elizdo EEs 1925, 215. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    erriatu (KMK 14)

    erriatu (Wikimedia Commons, moldatua)

     
  • Maite 12:45 pm on 2014/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    web orri 

    World Wide Webeko dokumentu bat da, normalean HTML edo XHTML estandarrak erabiliz kodetzen dena. Web orrialde batek testua, irudiak eta beste orrialde batzuetarako loturak izan ohi ditu, baina animazioak, soinuak, Java aplikazioak eta beste dokumentu mota ugari izan ditzake. Hasiera batean web orrialdeak irakurtzera baino ez zeuden zuzenduta, baina gaur egun gero eta gehiagotan ikus ditzakegu bisitarien partehartzea sustatzen duten webguneak. (Wikipedia)

    Sinonimoak

    [web orri]:  web orrialde (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Wikipedia):

    es página web
    fr page web
    en web page
    port página web

    Entzun:

    Mundu osoko 1.700.000 ekintzailek kolaboratzen dute web orri honetan. [Ikus gaitzazuen, Txema Ramirez de la Piscina (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    web orri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirikolatz 

    iz. ZOOL. Erinazeidoen familiako ugaztun intsektiboroa. Gorputzak forma biribil samarra du. Hanka laburrak eta 2-3 cm bitarteko arantzez estalitako bizkarra du. Gautarra da eta negua hibernatzen igarotzen du. Intsektuz eta zizarez elikatzen da batez ere (Erinaceus europaeus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘triku’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kirikolatz. v. kirikiolatz.

    kirikiolatz (Añ (V)), kirikiñolatz (Izt, Garate 6.a Cont BAP 1949, 360), kirikolatz (V-ger ap. A), kirikolotz (V-ger ap. Holmer ApuntV).

    Erizo (animal). Kirikolatz batek, urteko 60 pesetaren galtzea galeraziten deutso (baserritarrari). EgutAr 4-6-1957 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.
    [triku] : kirikino, triku, sagarroi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es erizo
    fr hérisson
    en hedgehog
    port porco-espinho, porco-espim

    Entzun:

    Kirikolatz baten moduan bildu naiz nire baitan.

    kirikolatz (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:36 am on 2014/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    eurrez 

    adb. Erruz, ugari. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Bizk.

    [ugari]: ausarki, ausarkian, bar-bar, bolo-bolo, erruz, franko, gizenki, gogotik, jori, lodi, naro, naroki, naroro, oparo, plei-plei, ugari, frankoki Ipar., goriki Ipar., ihaurri Ipar., nasaiki Ipar., tole Ipar., bizkorki Naf., abasto beh., barra-barra beh., ertohil g.e., joriki g.e., ugariki g.e., ugariro g.e., abondo zah., aseki zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) abundantemente, profusamente
    fr en abondance
    en in abundance, in large quantities
    port em abundância

    Entzun:

    Han ere baziren ipuin kontalariak, eurrez. [Joseba Sarrionandiaren itzulera, Bernardo Kapanaga (Txistu y Tamboliñ, 2014-09-30)]

    Neguan, ur beroa eurrez behar izaten denez, maiz betetzen eta husten dute, eta su bizi baten gainean irakiten egon ohi da. [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eurrez (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:03 pm on 2014/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    altsuma 

    iz. Zuhaitzak, bereziki lepatu edo inausi eta gero, botatzen dituen kimu berrietako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [kimua]: adaka, aldaka, erne, kimu, muskil, pinporta, aldaxka Ipar., puja Gip., gando g.e., bote Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es brote, vástago, renuevo, retoño [de una planta]
    fr bourgeon, rejet, rejeton
    en shoot [of a plant]
    port (de planta) broto, grelo, renovo

    Entzun:

    Amodioa uberarik gabeko
    jario bat dela
    ulertu nuen arte,
    biltzen gaituen hozkirri askea,
    ez eman eta ez hartu daitekeena,
    gure kalkuluekin
    inoiz ezer jakin
    nahi izan ez duen altsuma.

    [Urari ostutako poemak, Pako Aristi (Susa)]

    altsuma (sa_ku_ra Flickr CC BY 2.0)

     
  • Maite 1:55 pm on 2014/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    helegite 

    iz. ZUZ. Agintari baten erabakiak berrazter daitezen prozesuko alderdiek irekitzen duten prozesua. • helegite kontentzioso-administratibo. Administrazioan bideak agortutakoan, justizi auzitegiaren aitzinean eskuarki, aurkezten dena. || birjarpeneko helegite. Epaile edo auzitegi batek ebatzitakoak ustez akatsen bat duelako edo prozesu-arauren bat hautsi duelako, berori aldatu edo indarrik gabe utz dezan haren aurrean aurkezten dena.|| gorako helegite. Goragoko hurrengo mailaren aitzinean aurkezten dena. || kasazioko helegite. Gorengo mailaren aitzinean (Auzitegi Gorenean) aurkezten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [helegite] : apelazio, gora jotze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es recurso
    fr recours, pourvoi
    en appeal
    port (contencioso administrativo) processo administrativo; (r. de apelación) apelação

    Entzun:

    Tramiterako onartu du Espainiako Gobernuak jarritako helegitea, eta horrek automatikoki utzi ditu indargabe Kataluniako Parlamentuak onartutako Kontsulten Legea eta Masek sinatutako dekretua. [Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du, behin-behinean, Kataluniako galdeketa, Samara Velte (berria.eus, 2014-09-29)]

    helegite (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel