Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:50 am on 2014/10/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    desneke 

    iz. Atsedena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    desneke (Lar).

    Descanso. Gordeko dezu laurenbata edo zazpigarren eguneko atsedetea, desnekea edo deskansua. Ub 26. Zeruko desneke betikuak aztu azi dizkigula lurreko neke laburrak. Bv AsL 67. Arrizko burko bat zeinaren arrimuan desneke ariñ bat artu izaten zuan. Ib. 105. Betiko desneke ta atsedena emon egiozu, Iauna. Ag AL 101.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [atsedena]: atseden, deskantsu, hats-hartze, errepausu Ipar., pausu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es descanso, reposo, pausa
    fr repos, pause
    en rest, break, pause; respite; breather (inf)
    port descanso, repouso

    Entzun:

    Bide-ertzean desneke arin bat hartu zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Betiko desneke ta atsedena emon egiozu, Iauna. Ag AL 101. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Nik emango dizutet arnasa ta desneke ona. [Auñamendiko lorea, Txomin Agirre (1898)] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    desneke (Wikimedia Commos)
    Noon – Rest from Work (after Millet), Vincent Willem van Gogh

     
  • Maite 9:48 am on 2014/10/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    onkai 

    iz. Norbait edo zerbait estimazioa, saria, onespena jasotzeko duin egiten duen nolakotasun edo ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘meritu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    onkai (Lar -> H, Bera), ongai (Bera).

    Mérito, merecimiento. “Preconización, el proponer los méritos de algún nombrado para Prelado, norbaiten onkaiak otsandetzea, […] onkaien otsandea” Lar. v. ongaitasun. Jargoitu izan diran / Errege guztiak, / argitara dituzte / aitormen egiak: / Donostiaren onkai / otsare aundiak. Echag 214. Erderazko itz-neurtuari etzioten arkitu meritu edo onkairik aski saritzeko. Otag EE 1883b, 238. Kantariak dabiltz / erleak lorak lez batzen, / nobiak eukazan onkaiak / eurakaz alabau daien. AB AmaE 146. Amando iauna onkaiz bete-beterik, Riktrudis baiño iru urte lenago il da ioan zan Iaungoikoagana. Ag AL 169.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [merezimendua]: merezi, merezimendu, meritu beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mérito, merecimiento
    fr mérite
    en merit; credit
    port mérito, merecimento

    Entzun:

    Erderazko itz-neurtuari etzioten arkitu meritu edo onkairik aski saritzeko. Otag EE 1883b, 238.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    onkai (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:24 am on 2014/10/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    webgune 

    Elkarrekin erlazionatutako web fitxategien multzoa, etxeko orria esaten zaion sarrerako orri nagusi baten inguruan antolatua, enpresa edo pertsona bati buruzko informazioa eskaintzen duena. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Webgune bat (website ingelesez) Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrialde bilduma bat da. Orrialde sorta honek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orrialdearen inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.

    Publikoki sarbidedun diren webgune guztiek “World Wide Web” izugarrizko informazio bat sortzen dute.

    Webgune bateko orrialdeetan portada izeneko URL baten bidez egiten da sarbidea, normalean zerbitzari fisiko berdinean kokatuta dagoena. URLak orrialde guztiak hierarkizaturik. Hala ere, beraien arteko hiperloturek estruktura orokorra nola hautematen eta web-trafikoak gune bakoitzaren artean nola mugitzen diren kontrolatzen dute.

    Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.

    (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Word Reference eta Euskalterm hiztegiak):

    es (Inform.) sitio web
    fr (Inform.) site (web)
    en (Inform.) website, web site
    port (Inform.) site

    Entzun:

    Euskaljakintza webgunean, euskara lantzeko eduki ezberdinei eskainitako web orri ugari topa litezke: EGA, ariketak, kontsultategia, baliabideak

    webgune vs web orri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:37 pm on 2014/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    errefus 

    iz. 1. (Ipar.) Errefusatzea, ukatzea. Lehenbiziko ezean eta errefusean. 2. MED. Txertaketa ostean, antigorputzak sortuz gorputzak izaten duen defentsa-erreakzioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ukatzea]: ez, ezetz, ezezko, ukamen, ukapen, ukatze, ukazio, uko, ukaera g.e., arnegu Ipar. g.e., arnegamendu Ipar. zah.
    errefus izond. Ipar.
    [erreusa]: urduri, kexu Ipar., ekurugaitz Zub., erreus Zub., kiriotsu jas., nerbioso Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz.(Ipar.) rechazo, negativa (2) iz. (Ipar.) sobrante, que se rechaza (3) iz. (Med.) rechazo (4) izond. (Ipar.) inservible, estropeado, -a; desechado, -a; defectuoso, -a
    fr (1) iz. (Ipar.) refus, rejet (2) iz. (Med.) rejet
    en (1) rejection, refusal (2) (Med.) rejection
    port (1) (de propuesta, de pedido) recusa, repúdio (2) (Med.) rejeição

    Entzun:

    Horrela, eta eskubide multzoa handitzera joz gero mugimenduaren eraginkortasuna, oro har, ahulduko ote zen beldurrez, halako errefus moduko bat ikusten da ingurumena giza eskubidetzat hartzeko unean, nahiz itun biek berariaz aipatzen duten natur ingurunea. [Garapen iraunkorra, Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Nahi du […] lehenbiziko ezean eta errefusean eztezagun etsi. Ax 460 (V 299).

    errefus (FlickrCC, Christophe Sertelet)

     
  • Maite 8:15 am on 2014/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    komenentzia 

    iz. (Heg.) (herr.) Aukera; onura. Jose Joakinek han bizitzeko omen du komenentzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [aukera] : aukera, parada, egokiera.
    [probetxu] : probetxu, onura, etekin, irabazi, interesa.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (G) (herr.) oportunidad, posibilidad (2) (G) (herr.) conveniencia; provecho; ventaja
    fr (G) (herr.) convenance, profit, avantage
    en suitability, convenience; interest
    port (1) oportunidade, possibilidade (2) conveniência; proveito; vantagem

    Entzun:

    Degrela koronelak auzune berriko etxeak eta kirol zelaia batera bukatzearen komenentzia aipatu zuen, eta Berlinok zein Angelek baiezkoa eman zioten adorez. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Haren komenentzia nora, haraxe gertu enea, une honetan zein noiznahi, orain nagoen bezain gai naizen ber. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    komenentzia (Gauko hitza, CC)

     
  • Maite 8:00 am on 2014/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    txotxolokeria 

    iz. Txotxoloari dagokion ekintza edo esana.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: Bizk.

    [ergelkeria]: ergelkeria, inozokeria, kaikukeria, kirtenkeria, lelotasun, sanokeria, tontakeria, tontotasun, tutulukeria, txatxukeria, txotxolotasun, zozokeria, zozotasun, menskeria Ipar., pellokeria Ipar., pernandokeria Ipar., lerdokeria Heg., gangarkeria Bizk., kokolokeria Bizk., lelokeria Bizk., tentelkeria Bizk., tetelekeria Ipar./Naf., alukeria beh., inuzentekeria beh., memelokeria beh., ergeltasun g.e., mozolokeria Bizk. g.e., txotxakeria Bizk. g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es estupidez, tontería, simpleza, necedad, frivolidad
    fr sottise, bêtise
    en stupidity, foolishness, dumbness
    port estupidez, burrice, bobeira, simplicidade

    Entzun:

    Esan nien garbi (eta esaten dizun zuri ere), nahiko nukeela laurogeitara ailegatu, eta kale nagusian iluntzearen babesean mingain musuak eman gizon bati. Emakumeek, ordea, ez zuten ulertzen. «Mesedez, Goizalde, laurogeitan horrelako txotxolokerietan hasi!?». Neure belaunaldiko adiskide bati jazoera esan eta eman zidan erantzunak utzi ninduen aztoratuago: jabetu zara gizartea laukia dela eta gu borobilak garela? [Laukiak eta borobilak, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2014-10-07 )] (Berria.eus)

    txotxolokeria (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    kutsatu 

    1. da/du ad. Garbia ez den edo ez-garbitzat hartzen den zerbaitek satsutu edo satsutua gertatu. Erdalkeriak bera gutxiago kutsatu duela Axular edo Agirre Asteasukoa baino. 2. da/du ad. Izaki bizidunak edo elikagaiak osasunarentzat kaltegarriak diren germen edo substantziez kontaminatu. 3. du ad. Estreinatu, zerbait lehen aldiz erabili. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [zerbaitek satsutu]: erantsi, pegatu Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. contaminar (2) da/du ad. (Med.) contagiar, contaminar; transmitir, trasmitir (3) da/du ad. (Ekol.) contaminar
    fr (1) da/du ad. [gaixotasuna] transmettre, contaminer (2) da/du ad. (Ekol.) polluer
    en (1) da/du ad. [gaixotasuna] to infect, to transmit, to pass on, to catch (2) da/du ad. [ingurumena] to pollute; [erradioaktibitatea] to contaminate
    port (1)contaminar (2) contagiar, pegar

    Entzun:

    Madrilgo Carlos III ospitaleko erizain bat ebolaz kutsatu da. [Erizain bat kutsatu da ebolaz Madrilen, Afrikatik kanpoko lehen kasuan (Berria.eus, 2014-10-06)]

    ebola (Fuse/Thinkstockphotos, RTTV.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel