Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:01 am on 2014/08/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizikidetza 

    Sozialki harmonian bizitzea, batez ere, pertsonen eta taldeen arteko tolerantzia eta elkartrukeak errazten eta bultzatzen direlako.  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [harmonian bizitzea] : elkarbizitza, bizikidetasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es convivencia, cohabitación
    fr vie en commun, cohabitation
    en living together
    port convivência, coabitação

    Entzun:

    Komunitate hegemonikoak sinesten du hizkuntzen bizikidetzan. Bere estatusa bermatzen diolako, eta hor eroso bizi delako. Hizkuntz bizikidetza eskuratu beharko genuke hizkuntz gatazka balego, eta nabarmena balitz. Bretainian edo Okzitanian edo Galizian ba al dago hizkuntz gatazkarik? Bizikidetzaz hitz egingo dugu bi komunitateen arteko tentsioa nabarmena bada eta gatazka bat pizten bada. Baina gure artean estatu etnozidak asimilazio prozesu bat burutua badu, hizkuntz bizikidetza zertan da? Nazio eta hizkuntza bat erabat gainjarri dira. [Dinamika makrorik ez dago, Joxe Manuel Odriozola (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-05 )

    bizikidetza (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:06 am on 2014/08/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    elebitasun 

    iz. Elebiduna denaren nolakotasuna; bi hizkuntza hitz egiten diren egoera. Elebitasunari buruzko mintegia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    elebitasun (PMuj).

    Bilingüismo. v. elebitza. Bertan behera utzita [euskara] gal zitekeen bakarrik (horretarako elebitasunezko denboraldia behar, luzeagoa nahiz laburragoa). In MEIG VI 30. En DFrec hay 13 ejs.

    elebitza

    Bilingüismo. v. elebitasun. Elebitzaren (bilingüismo) etsaia da. Lab Y 1933, 256. Auxe litzakela elebitza edo “bilingüismo” zuzena ta bidezkoa, guzientzat berdiña. Ldi IL 138. Gaur den egunean, elebitzarik, bilinguismurik, ez da Gales-herri osoan. MIH 183. En DFrec hay 4 ejs.

    Sinonimoak: iz.
    [elebiduna denaren nolakotasuna] : elebitza (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bilingüismo
    fr bilinguisme
    en bilingualism
    port bilingüismo

    Entzun:

    Kontrajartzen badituzu euskara eta ingelesa, esaten baduzu elebitasuna egingo duzula batetik gaztelania jarriz eta bestetik euskara edo ingelesa, hor euskarak galtzeko guztiak ditu. Hori oso kaltegarria da euskararentzat. Kontua ez da kontrajartzea. Nafarroako Gobernua oso argia izan da bere politikan. Ez da euskara ala ingelesa. Kontua da euskara ikastea, gaztelania ere ikasiko dute, eta ingelesa ere bai. Guk diseinatu behar dugu plana, noiz ikasi behar duten bakoitza. Helburua izan behar da hiru hizkuntzak ikastea, baina ez maila berean, funtzio guztietarako eta denak batera.  [Euskara beti erabili beharko dugu beste hizkuntza batzuekin, Esti Amorrortu (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-03 )

    elebitasun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:47 am on 2014/08/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    arnasgune 

    iz. Arnasa hartzeko gunea.

    Azalpena:

    Arnasa eta gune hitzez osatutako hitz elkartua

    arnasa iz. [arnas forman erabiltzen da hitz-elkarketako lehen osagai denean: ik. arnas aparatu] . (Elhuyar Hiztegia)

    gune iz. 1. Lekua, puntua. Bidea adarkatzen den gunean. Gune minberak. 2. Zerbaiten barru-barruko aldea, funtsezkoena, garrantzizkoena, trinkoena dena. Enborraren gunea. 3. Ik. nukleo.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Ez dago hiztegietan dokumentatua. Antza, Mikel Zalbide euskaltzainak asmatutako hitza da eta, euskararen egoerari ekarria -euskararen arnasguneak-, euskaraz normaltasunez, erosotasunez eta ondo bizi daitekeen egoera eta tokiari egiten dio erreferentzia.

    Ondorengo definizioa topatu dugu Txerra Rodriguezen Garagoikoan:

    Zer dira arnasguneak?

    Lagun batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu arruntean).  [Zer dira arnasguneak?, Txerra Rodriguez (Garagoikoa, 2010-11-05)

    Beste hizkuntza batzuetan (Garagoikoa eta Word Reference hiztegia):

    es espacio vital
    fr place pour respirer
    en breathing space
    port espaço para respirar

    Entzun:

    Bide horretan, arnasguneen garrantzia asko nabarmendu dute. Zuk zeuk asmatua da kontzeptua. Hor ikusten duzu gakoa? XXI. mende honetan lehentasun osoa du: eguneroko bizimodu arruntaren adierazpide eta bilgune euskara duten gizataldeak, harreman sareak eta jarduera esparruak babestu, segurtatu eta zabaltzea hil ala bizikoa da, gure ilobek euskal bizibidea izango badute. Itzali aurreko txondarretik mila bider errazagoa da sua piztea, aspaldi itzalitako enborrondotik baino. Hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipena berez bere, aparteko interbentzio planifikaturik gabe, segurtaturik duten arnasguneak lehentasun osoko interbentzio gune ditugu, euskara indarberritzea baldin bada helburu. Kontzentrazio demolinguistiko aktiboari aparteko atentzioa jarri behar diogu: askok askotan euskaraz egitea, ez euskaraz zerbait jakitea, ezinbesteko ikergune izan behar du arnasguneak arnasgune izaten jarraituko badu. Baita arnasguneetan erdarak/erdarek izan beharreko lekua argitzea eta mugatzea ere. [“Formulazio berria posible eta egoki da“, Mikel Zalbide (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-02 )

    arnasgune (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:41 am on 2014/08/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    motelaldi 

    iz. Moteltasunezko egoera igarokorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [moteltasunezko egoera igarokorra] : ahulaldi, makalaldi (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es decaimiento, cansancio, indisposición pasajera
    fr décadente, (desaliento) abattement, (debilidad) affaiblissement, fatigue
    en enervation, lack of energy; exhaustion, fatigue
    port decaimento, cansaço

    Entzun:

    Ahozko jardun informalean nabari da, batez ere, motelaldia. [Euskara informala eskuratzeko beste zerbait behar dugu, Olatz altuna (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-01 )

    motelaldi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:17 am on 2014/08/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    erdigune 

    iz. Zerbaiten erdiko gunea. Gure galaxiaren erdigunea. Futbol-zelaiaren erdigunea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [erdialdea]: erdialde (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es centro, punto central
    fr centre, milieu
    en centre (Br); center (Am); middle; mid-point
    port centro

    Entzun:

    Umea erdigune duten jarduerak badaude —aisian falta da oraindik—, baina gurasoak erdigune dituzten espazioak beharrezkoak dira. Etxeko hizkuntz sozializazioa gurasoek ezartzen dute; haiek jartzen dute norabidea. Haurrak jasoko du gurasoen eragin hori. Beraz, gurasoak aktibatu behar dira, haur horiek euskara etxean ere normaltasunez jasotzeko, ez eskolan bakarrik. [Eremu naturalak aktibatu behar dira”, Pello Jauregi (Euskararen hauspo berria III, 2014-07-31)] (Berria.eus)

    erdigune (OpenClipartCC, 10binary)

     
  • Maite 8:53 am on 2014/08/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    babeskopia 

    Fitxategi automatizatu bateko datuen kopia, datuak berreskuratzeko aukera ematen duen euskarri batean egina, aldiro-aldiro eguneratzen dena.  (Euskalterm)

    Gehiago jakiteko (Wikipedia)

    Segurtasun kopia edo babes kopia egitea sistema baten informazioa baliabide erauzkor batean gordetzeari (toki seguru batean gorde ahal izateko) deritzo. Kopiak zerbitzari nahiz ordenagailu pertsonaletan egin daitezke. Baliabide-mota desberdinak existitzen dira: kanpoko disko gogorra, CD-ROM grabagarria, zinta magnetikoa (DAT), disko ZIP, JAZ edo magnetiko optikoak. Segurtasun-kopia hainbat modutan egin daiteke: bakarrik datu-basearena, posta eletronikoa, zerbitzari edo sistema eragileko fitxategiak. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [babeskopia] : segurtasun-kopia (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es copia de respaldo, copia de seguridad, salvaguarda, salvaguardia
    fr copie de sauvegarde, copie de sécurité
    en backup, backup copy
    port cópia de segurança, (estrangeirismo) backup

    Entzun:

    Jakina da informazioa ez galtzeko, gure datuen babeskopiak egitea komeni dela. [Fitxategia nola berreskuratu eta ezabatu, Ander Goñi Beltza (EIBZko liburutegia, 2012-05-24)]

    babeskopia (NextGen Digital Home)

     
  • Maite 8:15 am on 2014/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    mendre 

    izond. (Ipar.) 1. Txikia, baztergarria. Zerbitzaria mendreago da nagusia baino. 2. Ahula. Gutxien uste dugunean hauts daitekeen ontzi mendre batean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.

    [txikia]: txiki, baztergarri, mirrin, ahul, argal (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [ahula]: ahul, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, mengel, enul Ipar., erkin Ipar., erpil Ipar., flako Ipar., malet Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., herbal Ipar./Naf., aloxo g.e., gelbera g.e., magalo g.e., debil Heg. beh., enkel Ipar. g.e., entoil Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., hozkil Bizk. g.e., makar Bizk. g.e., txakil Bizk. g.e., gelge Gip. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (batez ere Ipar.) pequeño, -a, menor; despreciable (2) (batez ere Ipar.) débil, delicado, -a
    fr (1) (batez ere Ipar.) petit, -e ; moindre (2) (batez ere Ipar.) débile, délicat, -e ; faible
    en (1) little, small, slight (2) weak, feeble
    port (1) pequeno(a), menor (2) fraco(a), delicado(a)

    Entzun:

    Eta izugarria da galdegiten zaiena: gai guziak euskaraz eta frantsesez landuak izan daitezen, irakurketatik hasiz. Sekulako desafioa da. Bestetik, ikasleak hasten direnean kolegioan, bigarren hezkuntzan, ez da parekotasunik: hizkuntza maila oso mendrea dute. Atzerritarrak bezala gabiltza gure herrian, Aines Dufau (Euskararen hauspo berria II), Garikoitz Goikoetxea) [Berria.eus, 2014-07-30]

    Euskalgintza gauza mendrea da datu horien aitzinean. Atzerritarrak bezala gabiltza gure herrian, Aines Dufau (Euskararen hauspo berria II), Garikoitz Goikoetxea) [Berria.eus, 2014-07-30]

    mendre (celesteh.com, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel