Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:27 am on 2014/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    hauspo 

    iz. 1. Haize emateko tresna, larruzati edo ehun tolesgarri batek elkartzen dituen zurezko edo beste material bateko bi pieza lauz osatua. Piezok urruntzen direnean airea hartu eta hurbiltzen direnean jaurtitzen du. 2. (hed.) Birikak. Hauspoak lasaitu. Hauspoa behartu dut. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [haize emateko tresna]: hausko Ipar., buhader Zub. g.e.
    [birikak]: pl.biri, birika

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) fuelle, barquín (2) (pl.) pulmones
    fr (1) soufflet (2) poumon
    en (1) [sua] bellows (2) [birika] lung
    port (1) fole (2) pulmão

    Entzun:

    Euskararen hauspo berria izeneko elkarrizketa sorta argitaratuko du BERRIAk aste honetan eta hurrengoan. [Diskurtso berria behar du euskarak, Garikoitz Goikoetxea (Euskararen hauspo berria (I), 2014-07-29)] (Berria.eus)

    hauspo (Wikimedia Commons)

    hauspo (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:48 am on 2014/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    isla 

    iz. isla 1: 1. Ik. uhartea.

    iz. isla 2: 1. Argitutako gorputz batek itzultzen duen argi edo distira, argi-iturriaren norabide berean edo, batez ere, beste norabide batean. Mendien isla uretan. 2. (hed.) Irudi ahuldua. Jainkoaren isla, gauza denetan nabari dena. • ISLARA. Islara ikusi. Tximisten antzeko argi batzuk noizean behin irteten ziren, eta horien islara, aurrean abere ikaragarriak jartzen zitzaizkien. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi batuan:

    isla 1 iz. h. uharte (uharte da forma hobetsia, ez isla)

    Adi bi forma hauekin:

    islada* e. isla (2) [islada: forma okerra edo euskara batuan saihestekoa]

    isladatu* e. islatu [isladatu: forma okerra edo euskara batuan saihestekoa]

    Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    [isla 1] : uharte, irla Ipar., izaro g.e.
    [isla 2] : 1 distira, ispilu, errainu 2 adierazgarri, erakusgarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) isla (2) reflejo (3) (hed.) reflejo
    fr (1) île (2) reflet
    en (1) island (2) reflection
    port (1) ilha (2) reflexo

    Entzun:

    Eguzkiaren isla altzairuzko ispilu hartan zelan dantzatzen zen ikusi nuen, eta horrexetan igarri nuen nire galderak eragin zion irabioa. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gizarte forma edo eredu baten isla naiz. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    isla (Karobi Photography, @Karhobi)

     
  • Maite 8:54 am on 2014/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    onik 

    adb. Ongi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ongi] : ongi, ondo, ederki, osasunez, ezbeharrik gabe (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bien
    fr bien
    en fine, well, OKy
    port bem

    Entzun:

    Gizonezkoaren autoa Hondarribiko kanpin batean aurkitu dute. Ertzaintza Pasaia eta Hondarribi arteko mendi inguruan zebilen haren bila, eta duela minutu gutxi batzuk jakinarazi dute onik agertu dela.  [Onik agertu da Hondarribi inguruan galduriko 34 urteko gizonezkoa, Berria.eus (2014-07-29)]

    Onik irtengo al nauk gaixoaldi honetatik! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    onik (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:10 am on 2014/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    mortu 

    1. iz. Basamortua. 2. izond. Lekuez mintzatuz, bakartia, jenderik bizi edo ibiltzen ez dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    mortu (L, B ap. A; Lar, vEys, Dv, H), maurtu (A).

    1. Desierto (sentidos prop. y fig.). v. basamortu, 1 bortu (2).

    2. (O-SP 230, SP, H, A), maurtu. Monte.

    3. (Adj.). Desierto.

    Sinonimoak: iz.
    [basamortua] : basamortu, eremu, desertu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. desierto, yermo, páramo (2) izond. [lekuaz] desierto, -a, solitario, -a, yermo, -a
    fr (1) iz. désert, -e ; nu, -e (2) izond. [lekuaz] désert
    en (1) iz. desert, wasteland, wilderness (2) izond. [lekuaz] uninhabited, isolated
    port (1) iz. deserto (2) izond. ermo(a), deserto(a), descampado(a)

    Entzun:

    Gaza mortu nahi du Israelek, armak isiltzen direnean ere, beste isilune batean, bizi direnak akabatzeko.  [Gaza mortu nahi dute, Jon Ordoñez (Berria.eus, 2014-07-27)]

    mortu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:04 pm on 2014/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    madalena 

    iz. opil mota (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es magdalena [pastel]
    fr madeleine
    en cupcake; (often without icing or filling) madeleine
    port madalena

    Entzun:

    Kafea egiten ari zen bitartean madalena lehor batzuk aurkitu zituen armairuan. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    madalena (Wikimedia Commons)

    madalena (Zaldieroa, Berria.eus)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    freskatu 

    INFORM. ad. Unean pantailan dagoen web orria eguneratu, berriro kargatu. Web arakatzaileek freskatzeko botoi bat izaten dute tresna-barran. (Euskalterm)

    Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan:

    da/du ad. 1. Fresko jarri; bero-gehiegia gutxitu. Eztarria freskatzeko edari bat hartu. 2. INFORM. Irudi bat pantailan mantendu, behar den informaziosarrera berrituz. 3. INFORM. Memoria dinamiko bateko informazioa periodikoki berritu korronte elektrikoa pasatuz.

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [web orria eguneratu] : eguneratu 
    [fresko jarri] : fresko jarri, hoztu, hozpildu, hozkirritu. berotu, epeldu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) INFORM. actualizar (2) refrescar(se)
    fr (1) INFORM. actualiser (2) (se) rafraîchir
    en (1) INFORM. refresh (2) to refresh; to cool sb/sth down
    port (1) INFORM. atualizar (2) refrescar-se

    Entzun:

    Web orria freskatzeko eskatu nion, egindako azken aldaketa ikus zezan. 

    Kanpoan freskatu egin zuen eta kalea bustita antzean zegoen zatika, arratsaldeko momenturen batean euria egin zuen seinale. [Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    freskatu

     
  • Maite 10:48 am on 2014/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    merda 

    izond. Mizkina; gutxi jaten duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘milika’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    merda (SP, Dv, H y A (BN), que citan a O), merde (Dv).

    Mirigosa, nourri trop délicatement, douillet, en Basse Navarre l’on dit merda” O-SP 230. “Melindroso, alimentado demasiado delicadamente” A. Duvoisin dice que la palabra no se ha perdido, pues la emplea Goyhetche en sus fábulas; pero, salvo error, no hay tal en Goyhetche: quizá se trate de mendrea. Haur merda, gurentu denean alfer da. “Nourri trop délicatement”. O Pr 220.

    Sinonimoak: iz.
    [mizkina] : milika, mizke, milinga (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es melindroso, -a, de mal comer
    fr minaudier, -ère ; gâté, -e
    en choosy [especially about food]
    port melindroso(a)

    Entzun:

    Haur merda, gurendu denean alfer da.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    merda (vidasana.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel