Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:29 pm on 2014/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    lokabe 

    1. izond. Aske. 2. iz. Askatasuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [aske] : aske, libre, solte
    [askatasun] : libertate, burujabetasun, independentzia, eskukotasun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. libre; suelto, -a (2) iz. libertad (3) adb. libre; suelto, -a
    fr izond. libre, indépendant, -e
    en izond. free, released, not attached, not trapped
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    Eraman dezazute gure mendi maiteetara eta beti iraun dezala lokabe eta garaitsu.  [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zenbateraino da errealitatea lokabe gure teoriekiko? [Filosofiako gida, Askoren artean (UEU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lokabe (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:43 pm on 2014/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    arduralaritza 

    iz. arduralaritza* e. administrazio (Hiztegi Batua)

    HAEE (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)

    Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoetako funtzionarioak trebatu eta administrazio publikoaren zerbitzua hobetzeko erakunde publikoa, 1981ean sortua. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [administrazio] : administrazio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [ekintza eta ondorioa] administración (2) [erakunde publikoak; gobernua] administración
    fr administration (a. pública fonction publique)
    en administration (governmental organization)
    port administração (a. pública administração pública)

    Entzun:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, labur HAEE Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoa da, administrazio publikoko langilegoaren hautapena eta prestakuntza eta euskararen normalkuntza helburu dituena. Euskararen ezagutza egiaztatzen duten tituluak ere banatzen ditu.  (Wikipedia)

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

     
  • Maite 8:09 am on 2014/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    baia 

    iz. baia 1 1. (Ipar.) Akatsa, hutsa. 2. BIOL. Azal meheko eta barne mamitsuko fruitumota, oro har biribildua eta hazianitza (adibidez, tomatea eta mahatsa). baia 2  (Ipar.) Baiezkotasuna egiaztatzeko galderazko partikula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Ikastegia)

    [akatsa] : akats, hutsune.
    [fruitu-mota] : grimu, zauka
    [partikula] : bai ote?

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) defecto, tacha, reprensión, reproche (2) baya (3) ¿sí?
    fr (1) défaut, (2) baie
    en (1) defect, (2) berry
    port (1) defeito (2) baga

    Entzun:

    Ez itzal gabeko arbolarik, ez baia gabeko gizonik.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Erromantze batean diotenez, sagar gorria, intxaur gorrixkoa eta basa-lizarraren baia gorria omen zen jainkoen elikagaia, bizitza eternizatzen zuena. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    —Isilik egotea nahi duzu?; kantuan jarraituko dut bada. —Baia?, ikusiko dugu (Elhuyar Hiztegia)

    baia (Gaurko hitza, CC)

    baia (FlickrCC,

     
  • Maite 8:05 am on 2014/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurtz 

    iz. Gurasorik gabeko umea, umezurtza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [Gurasorik gabeko umea] : umezurtz (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es huérfano, -a
    fr orphelin, -e
    en orphan
    port órfão

    Entzun:

    «Ematen du zurtz jarraituko duela euskarak, ahaiderik gabe, baina ez da larritzekoa». Munduan badira 350 hizkuntza familia, eta ahaide ezagunik gabeak dira 120-130 bat. Euskara ez da bakarra, hortaz. [Euskara: ez arraro, ez bakartu, Mikel P. Ansa (Berria.eus, 2014-07-19)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zurtz (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:28 am on 2014/07/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    udate 

    iz. uda-denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [uda-denbora] : udaldi, uda parte, uda-denbora, udalde (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es temporada de verano, periodo estival; verano, estío
    fr saison d’été, période estivale; été
    en summer time; summer
    port temporada de verão; verão

    Entzun:

    Hemen badakik – azaldu dit Jeannettek frantsesez -, irailaren 1ean bertan, udatea “finie”. Egünak joan, egünak jin, udatea pasa, eta ezjakinean gelditu nintzen.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Egungo Testuen Corpusa)

    udate (FlickrCC, Chris Bartnik)

     
  • Maite 9:09 am on 2014/07/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    birbidali 

    INFORM. Norberak hartu duen mezu bat beste norbaiti bidali. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [birbidali] : berriz bidali (5000 Adorez hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es reenviar
    fr transférer
    en forward
    port reenviar

    Entzun:

    Gidaliburu honetan, jasotako posta nola birbidali azalduko dugu (Elhuyar hiztegia)

    birbidali (PixaBayCC, OpenIcons)

     
  • Maite 8:45 am on 2014/07/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    tortika 

    iz. 1. Zerbaiti itsatsita geratzen den zikinkeria, kraka. Ehun urteko tortika zuen lapiko hark ipurdian. 2. Tanua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak

    [kraka] zetaka, zolda, kraka, uger (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mugre, pringue, porquería
    fr  crasse
    en grime, dirt, filth, muck
    port sebo

    Entzun:

    Maistraren irribarreak, eztitasunez askatu zuen emeki-emeki mesprezuaren tortika nire larruazaletik, eta bidea zabaldu zidan. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tortika (FlickrCC, Lee Jordan)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel