Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:46 am on 2014/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    intxaur-kusku 

    iz. Intxaurraren perikarpoa edo kanpo-azala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘sokaran’)

    Sinonimoak: iz.
    [intxaur-azal]: intxaur-oskol, intxaur-azal, sokaran (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ruezno, cáscara de la nuez
    fr coque de noix
    en walnut shell
    port casca de noz

    Entzun:

    Ezin da beti intxaur-kuskuaren barruan bizi.

    intxaur-kusku (Josu Lezameta, @jozulin)

     
  • Maite 8:44 am on 2014/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaudi 

    iz. 1. Borroka 2. Unibertsoa

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 gaudi. Lucha.Ezarririk gaudian bizia, ayant engagé la vie en garantie (Hb Esk)” H (pero no encontramos el ej. que cita).  Santxo handiak zuen altxatu hiria, / Sarrasinei khentzean gaudian bizia. Hb Esk 84 (v. nota de la ed. de P. Altuna (pág. 96): “Guduan, borrokan”). Ethorkia bertzeak zuen Kantabrian; / Haren omena handi gerlako gaudian. Ib. 34.

    2 gaudi. Neol. de Arana Goiri, creado en 1896 a partir de gau- (que parece considerar raíz o componente de gauza) y -di (AG 1014). Mundo; universo. Gaudija Jaungoikuak irazan ebazanetik [5880 urte] (1896). AG 984. —Izarrizti ori zer da? –Izarrak zer eta zertarako diren, eta Gaudiari dakarzkioten onaren atzalketa. Bera EEs 1915, 163. Gaudia izanen da ortzeko ta ludiko gauza guzien biltza. Ib. 163. v. tbn. Zink Crit 17. Odeiak dantzan gaudi gustijan. Enb 49 (v. tbn. 61). Egilleaz gero / zu zera zârrenik; / gaudi-sabelean, / zerau sabelenik. Ldi UO 18. Gaudiko indarrak jainkotzat zeuzkaten. JMB ELG 103. Gaudiko zenbait izaki eta indarrenganako sinismen eta gurtzak. Ib. 65. Deukalionek gaudi utsalean gizonen kasta gogorra sortu-arazi zuten arriak iaurti zituenez gero. Ibiñ Virgil 71.

    Sinonimoak: iz.  (5000 adorez hiztegia)

    [garaitzeko egiten den indarrezko ahalegina]: borroka, gatazka Ipar., auska Bizk., pelea Heg. zah.
    [unibertso]: unibertso, kosmos

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) lucha, pelea (2) universo
    fr (1) lutte, bagarre  (2) univers
    en (1) dispute, duel of wits (2) universe
    port (1)  luta, briga (2) terraço

    Entzun:

    Santxo handiak zuen altxatu hiria, Sarrasinei kentzean gaudian bizia. [Eskaldunak (1853), Jean Martin Hiribarren] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    gaudi (Wikimedia Commons)

    gaudi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:56 am on 2014/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    eiherazain 

    iz. 1. (Ipar.) Errotazaina. 2. ZOOL. Hemipteroen ordenako intsektu akuatikoa, 1.5 cm-rainoko gorputz arrea eta oso hanka luzeak dituena. Bere ziztada oso mingarria da, baina ez da arriskutsua. Urmaeletan bizi da (Nepa cinerea). 3. ZOOL. Kalionimidoen familiako eta Callionymus generoko arrain osteiktieen izen arrunta. Gorputz txiki eta luzexkak, hegats dortsal handiak, kolore ikusgarriko jantziak eta operkuluetan ezten pozoitsuak dituzte. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    eiherazain (S; Arch VocGr, H), eiharazain (BN-baig; Dv, H), eihazain, iharazain (L, BN; Lecl, Dv, H), igarazai. Ref.: A (eiherazain, iharazain); Lrq; CEEN 1969, 211.

    1. Molinero. v. errotari. Eihera zain bat, enia bezala, / Izan baliz zure nausia. Arch Fab 79. Pelo eiherazainak ere etzuken athera segur. JE Ber 97. Ur-xurruxta dut erdian: onek nau esnatuko. / Eihara-zaina bezala ez al nau sogortuko. Or Poem 539. Eiherazain bat, oro irin. Const 32. (…)

    2. eiharazain (H), iharazain (H). “Insecte aptère qui habite les eaux tranquilles” H. “Iharazaina, insecte à longues pattes qui marche sur l’eau. Syn. uhendila” Ib.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [errotazaina]: errotari, errotazain Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (Ipar.) molinero, -a (2) (Zool.) escorpión de agua (Nepa cinerea) (3) (Zool.) dragoncillo
    fr (Ipar.) meunier, -ère
    en miller
    port moleiro, -a, moendeiro, -a

    Entzun:

    Gaur goizeko uholdeen ondorioz, Pierre Salles eiherazaina hil da. Ahotsak.com-erako elkarrizketatu genuen iaz, Izuran. Ainize Madariagak egin zion elkarrizketa, eta lerro hauek idatzi ditu, omenaldi ttipi gisa:

    Pierre Salles, denek Lako izenez ezagutua, sortetxearen izenetik bildua, Altzürüku Lakotegiatik. Ttipitik Izurako eiherarat jin ziren bizitzerat, aitama eta hiru anai-arrebak. (Jarraitu irakurtzen…) [Pierre Salles eiherazaina uholdeek eraman dute, Ainize Madariaga (Ahotsak.com, 2014-07-04)]

    Pierre Salles eiherazaina

    eihera (PixabayCC, Efraimstochter)

     
  • Maite 10:06 am on 2014/07/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    osti-zaparrada 

    iz.  Udako euri zaparrada itsu-itsua.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    OSTI-ZAPARRADA (G-azp). Ref.: Gketx Loiola; Gte Erd. “Chaparrón de verano. El pueblo confunde osti con Hostia” Gketx Loiola. “Zaparrada itsu itsua dator (V-gip, G-azp-goi), osti zaparrada egin du (G-azp), uri zaparrata handia egin du (BN-ciz)” Gte Erd 111. Normalmente empleado hoy con el sentido de ‘gran cantidad de hostias, golpes’.

    Sinonimoak: iz.
    [zaparrada] : euri-uhar, tzarraka, zapar, zarraswta, erauntsi, indriska, euri-jasa  (hiztegi ezberdinetan ‘zaparrada’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chaparrón de verano
    fr averse d’été, douche d’été
    en summer downpour, summer shower
    port aguaceiro de verão

    Entzun:

    Tribunal Konstituzionalak EPSV pentsio osagarriei emandako osti-zaparradaren ondoren (udako euri zaparradei deitzen zaie osti-zaparrada, ez izan gaizki pentsatuak), Jaurlaritzak eta erakunde finantzariek bat egin dute inor ez dadin pentsioon «gatibu» gelditu. [Gatibu, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-07-04)] (Berria.eus)

    Gernikako bonbardaketan hartu zuen min, eta geroztik, 87. urtean doakion bere bizitza luzean Gernikaz oroitu da, berotik hotzerako aldaketa bortitza zela, antzigarrezko egunsentiak zirela, egun euri-bustien umeltasuna batzuetan, bat-bateko trumoi eta osti-zaparrada bestetan, belaunak oinaze minsorra eragiten zion bakoitzean. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    osti-zaparrada (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 2:48 pm on 2014/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    suziri 

    iz. Airean gora igorri eta bertan eztanda egiten duen indar gutxiko lehergailua, mutur batean bolbora eta metxa erantsita dituen ziri batez osatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bolandera] : suziri, bolandera, txapligu Bizk., altxafuego beh., etxafuego beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [piroteknikoa] cohete (2) (Arm.) (Astronaut.) cohete
    fr fusée
    en (1) rocket (2) (Astronaut.) rocket
    port foguete

    Entzun:

    Guk adierazi genien ez dugula suziria botatzea guk erabaki, alkateak gure esku utzi duela. [Ez dugu guk erabaki suziria botatzea», Mikel Martinez, Gurutze Gorriko kidea (berria.eus, 2014-07-06)]

    suziri (teinteresa.es)

    Wikimedia Commons

     
  • Maite 1:13 pm on 2014/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    webkam 

    Ordenagailuari lotutako kamera digital txikia, denbora errealean bideo-irudiak ematen dituena Interneten. Munduko leku ikusgarriak erakusteko eta bideokonferentziak egiteko erabili ohi da. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ordenagailuari lotutako kamera digital txikia] : web-kamera (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es webcam, cámara web
    fr webcam, caméra web
    en webcam
    port webcam

    Entzun:

    Irakasleak bideokonferentzia amaitu ondoren webkama itzaltzeko esan zigun.

    webkam (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    lerroburu 

    iz. Kazetaritzan artikuluak, erreportajeak, editorialak, etab. labur aurkezten dituen esaldia, karaktere lodiago edo handiagoz idatzi ohi dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘titulu’))

    Sinonimoak: iz.

    [lerroburu]: titulu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es titular
    fr gros titres
    en headline
    port manchete

    Entzun:

    Geroxeago, baina, lerroburu deigarriren bat irakurri zuen han-hemenka. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Titulu nagusietara jota, leiho eta tartekiak albo batera utzita, ez dira egunean zortzi-hamar baino gehiago aipu markak dakartzaten lerroburuak. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri  (Susa, 2006)] (Egungo euskararen Hiztegia)

    lerroburu (Berria.eus-eko azala gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel