Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:47 am on 2014/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    amarru 

    iz. Maltzurkeria, azpikeria. Amarruz hartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [maltzurkeria]: asmazio, azerikeria, azpijan, azpijoko, azpikeria, azpilan, gaiztakeria, gaiztotasun, jokaldi, maina, maltzurkeria, okertasun, satorkeria, sator-lan, txakurkeria, txarkeria, txartasun, tzarkeria, zuhurkeria, arte Ipar., finezia Ipar., jukutria Ipar., malmuzkeria Bizk., bihurri g.e., dongekeria g.e., lukikeria g.e., malezia g.e., txatarkeria g.e., tzartasun g.e., aidurkeria zah., azkarkeria Heg. g.e., asmo Bizk. g.e., dongetasun Bizk. g.e., atzemankeria Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es treta, ardid, artimaña
    fr adresse, astuce, ruse
    en trick, ruse
    port treta, ardil, artimanha

    Entzun:

    Galdera amarrutsuen rankingean ez lehen postuan, baina bai oso goian, dut azken egunotan hedabideetako eztabaida kutsatuetan maiz aditu ahal izan dugun galdera behin betiko asmokoa, ea nor nahiago genukeen estatuburu, Aznar ala Felipe VI.a, beste aukerarik ez bailegoen (Anguita bat edo politikatik kanpo ibilitako norbait agurgarria, Ana María Matute zendu berria edo Benito Lertxundi bera). Horrelako galderek ez dute erantzunik eskatzen, ez estimatzen.  [Amarrua, Angel Erro (Jira, 2014-07-02)] (Berria.info)

     Aitor dizut ez niola amarru gisa baizik behatzen haren partetik egia zintzoa zenari. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    amarru (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:39 am on 2014/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    errezel 

    iz. 1. Oihalezko pieza, gehienetan mugikorra, leihoetan, etab.etan estalgarri, babesgarri, edo apaingarri gisa erabiltzen dena. 2. Pulpitu, ohe, jarleku, etab.ek gainean, altuera jakin batera, duten estalki-modukoa. 3. MIKOL. Gorputz espora-emailea guztiz edo partez estaltzen duen ehun-geruza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    errezel (V, S; Lar, Añ, H), erresel (V), erresela (V-ger-ple-arr-oroz). Ref.: A (erresel, errezel, errezela); Lh (errezel); Holmer ApuntV (erresel).

    Cortina, velo. “Erresel, dosel, cielo de la cama” A. “Erresel, cortina de cama” Holmer ApuntV. v. errezalde. Ezkutetan zenduala zeure anditasun guztia zeure antz eta irudien errezelagaz. Ur Bisit 169. Leio aundiak eta errezel edo oialik gabeak. EEs 1925, 102.

    Sinonimoak: iz.

    [gortina]: gortina, kortina, erridau Ipar., burtina zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cortina, velo; dosel (2) (Mikol.) velo
    fr (Heg.) rideau, voile
    en curtain
    port cortina, véu; dossel

    Entzun:

    Egongelako errezelak itxita, argi txikia piztuta eta tximinia martxan utziak zituen, behera jaisten zenean sofan luze botata albistegia ikusteko asmotan.  [Eserleku hutsa, J.K. Rowling / Estibaliz Lizaso (Erein-Alberdania, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eltxo sarearen errezela mugitu zen, barnealdetik bultzaturik, zauritua ohean agondu izan balitz bezala. [Esperantza, Andre Malraux / Karlos Zabala (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    errezel (FlickrCC, Stephen)

    errezel (FlickrCC, Mazzall)

     
  • Maite 6:12 pm on 2014/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    katixima 

    iz. (Ipar.) Kristau-ikasbidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegia:

    katixima (Urt IV 298, Chaho, H (L)), katexima (S ap. Lrq; Urt IV 298, Chaho, H), katitxima (Lar), kataxima (BN, S ap. Lh), katexisma, katexisme, katixisma.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [kristau-ikasbidea]: ikasbide, jakinbide, kristau-ikasbide, dotrina beh., ikasti neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) catecismo, doctrina cristiana
    fr (Ipar.) catéchisme
    en catechism
    port catecismo, catequismo

    Entzun:

    Legeak erabaki zuelarik gobernuko eskoletan katixima ez zela gehiago ikasiko. [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    katixima (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:01 am on 2014/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    hasmenta 

    iz. Naf. ‘hasiera’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:
    hasmenta (AN-5vill, B, L-ain). Ref.: A; Gte Erd 45; Izeta BHizt2.

    Comienzo.Gure lanai asmenta man diogu” Izeta BHizt2. v. hasiera. Bezperak egin ta ondoan pilota plazan eman zitzaion asmenta bestari. Herr 27-10-1960 (ap. DRA). Orai udaberrian emanen zioten asmenta eta udaran eginen zuten lan geiena. Izeta DirG 103. Jean Pierrek eman zuen asmenta Euskalerriko kanta eder onekin. Ib. 98.

    Sinonimoak: iz. Naf.

    [hasiera]: abiada, abiatze, hasiera, hastapen, abiamen Ipar., haste Ipar., abiadura Ipar./Naf., abio Zub., hatsarre Zub., hasibide g.e., hatsapen zah., hatse Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (GN/L) comienzo
    fr commencement
    en beginning
    port começo, princípio, início

    Entzun:

    Solas horren kontrako borroka nire klaseetara eramaten dudalarik, normalean haren aldeko hiru arrazoi ematen dizkidate ikasleek: hitz polita dela (eta horrek parada ematen dit “zenbat buru, hainbat aburu” esamoldea irakasteko); txirrindularia-tik heldu dela (eta, horri esker, historialariek historiala ikertzen dutela ondorioztatzen dugu); eta, azkenik, hasmentan aipatu printzipioari men eginez, bizikleta espainola dela, baina txirrindula euskalduna. [Txirrindulan etorri naiz oraintsu, Santi Leoné (31 eskutik, 2014-06-28)]

    hasmenta (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:53 am on 2014/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxetxori 

    iz. ZOOL. Plozeidoen familiako eta Passer eta Petronia generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. Txikiak dira eta lumaje arrea eta moko sendoa dituzte.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘txolarre’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    etxetxori (AN-larr ap. Asp Leiz2; A), etxatxori (Lar, Añ, Izt C 198, Arzdi Aves 160), etxexori (L ap. Lh; Urt, Dv, H, Dass-Eliss GH 1923, 757), itxetxori (AN-ulz ap. A Apend).

    Gorrión. “Passer argutus” Urt II 308. “Pipo” Lar, Izt, Arzdi. “1.º gorrión (Dv). 2.º pájaro, en general” A, que cita el ej. de HeH para su 2.a acepción (véase, en cambio, que los traductores suelen emplear equivalentes de ‘gorrión’ para lat. passer, que tiene tbn. este significado, así como fr. passereau).

    Obe dala […] etxatxori edo kurroe bat eskuan, arrano egatua baño. VMg 6. Ezta egia bi etxe-xori bi arditetan saltzen direla? “Passeres”. HeH Mt 10, 29 (Ur etxetxori, Ir YKBiz 278 etxe-txori; Lç parra txori, He garraio, TB murru-txori).

    Sinonimoak: iz.

    [txolarrea]: eliza-txori, hormatxori, parratxori, txolarre, murru-txori Ipar., artatxori Bizk., kurloi Bizk., lapurtxori Gip., garraio Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Eskualde batzuetako datuak falta zaizkidan arren (ia Iparralde guztikoak), hona hemen azken urteotan jaso ditudan izenetako batzuk, eta gutxi gora-beherako hedadura. Kontuan izan, hain txori ezaguna izanda, arrunta dela herri bakoitzean bizpahiru izen izatea: artatxori, burgoi, burrigoi, burgoitxori, elizatxori, etxetxori, galartxori, garaitxori…

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gorrión
    fr moineau ; piaf
    en sparrow
    port pardal

    Entzun:

    Hesi batetik etxetxori baten txorrotxio umela zetorren. (moldatua) [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    etxetxori (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:41 am on 2014/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    tresna-barra 

    INFORM. iz. Antzeko zeregina duten funtzioen ikonoak edo ikurrak dauzkan barra. Normalean menu-barraren azpian egon ohi da, eta pertsonalizatu egin daiteke. (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es barra de herramientas, barra de símbolos
    fr barre d’outils
    en tool bar, toolbar
    port barra de ferramentas

    Entzun:

    Irakasleak Euskalbar tresna-barra jaisteko aholkatu die ikasleei. Horrela, klik batera topatuko dituzte hiztegiak.

    tresna-barra (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:51 am on 2014/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    tiranta 

    iz. Kaxoia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘tiradera’)

    Sinonimoak: iz.
    [kaxoia] : tireta (BL) – tiranta (BL) – tiradera (g.er.) (Nola erran Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cajón
    fr tiroir
    en drawer
    port (de mueble) gaveta

    Entzun:

    Mugimendu abertzalearen zati batek bakarrik egin zuen proiektu hura bere, eta tiranta zoko batean gelditu zen. [Herri proiektua eraiki, Eneko Bidegain (Arkupean, 2014-06-26)] (Berria.info)

    Emazteen bihotzak sekretuekilako altzari ttipi haiek bezala dira, batzuk besteetan hartuak diren tiranta ttipiz beteak. [Les coeurs des femmes sont comme ces petits meubles à secrets, pleins de tiroirs emboîtés les uns dans les autres] (Nola erran hiztegia)

    Denek bazekiten delako ontzia errientaren mahaiko tiretan ezarria izan zela. [Tous savaient que la boîte en question avait été placée dans le tiroir de la table de l’instituteur] (Nola erran hiztegia)

    tiranta (FlickrCC, Nani Puspasari)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel