Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:23 pm on 2014/06/19 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    lokamuts 

    iz. Amets txarra, larritasuna edo beldurra eragiten duen ametsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘amesgaizto’)

    Sinonimoak: iz.

    [amesgaiztoa]: amesgaitz, amesgaizto, inguma (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pesadilla
    fr cauchemar
    en nightmare
    port pesadelo

    Entzun:

    Dokumentala amaitu eta atoan Sleepers filma etorri zitzaidan gogora, eta urdaia eztarrian lotaratu nintzen, izan nitzakeen lokamutsen beldur. [Wonderful life, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2014-06-10)] (Berria.info)

    lokamuts (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:57 am on 2014/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    desosegu 

    iz. Urduritasuna, ezinegona, sosegurik ez duenaren egoera.

    Sinonimoak:
    [ezinegona] : artegatasun Bizk., erreustarzün Zub., erreustasun Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urduritasun’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desasosiego, intranquilidad, pesadumbre
    fr trouble
    en unease, feeling of unease, sense of unease, misgivings
    port desassossego, inquietação


    Esker mila, Josi Sierra, bideoa hain txukun ipintzeagatik!

    #gaurkohitza.ren 5. urteurreunaren harira bildutako argazki eta hitz guztiak ikusi nahi badituzu: Azaleratu zure hitza!

     
  • Maite 7:45 am on 2014/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kilimon egin 

    du ad. (B) Porrot egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    KILIMON EGIN. “(V-m), quebrar, hacer bancarrota” A.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [porrot egin]: erreka jo, kiebra jo, pikutara joan, porrot egin, errekaratu Ipar., gopor egin Ipar., turrut egin Ipar., poto egin Heg., molokot egin Bizk., txulut egin Bizk., kiebra egin g.e., kluk egin Ipar. g.e., toton egin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) quebrar, hacer quiebra
    fr faire banqueroute, faire faillite
    en to go bankrupt, to fail
    port quebrar

    Entzun:

    Kilimon egiteko, gauza gehiegi zituen bere alde, nortasun sendoegia zuen nahigabearen edo zorigaiztoaren haize ezin igarrizkoek beraren bidea galarazteko.  [Brooklyngo erokeriak (moldatua), Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kilimon egin (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 10:05 am on 2014/06/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostruka 

    iz. ZOOL. Estrutionidoen familiako hegazti estrutioniformea, 2 m-ko altuerakoa eta hego laburrak, lepo eta hanka oso luzeak eta bi behatzez hornitutako oinak dituena. Afrikako sabana eta basamortuetan bizi da. Korrika ibiltzen da (Struthio camelus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ostruka (Dv, A).

    Avestruz. “Autruche” Dv. v. austrutx. Ostruka, huntza, maloiña eta aztorea. Dv Deut 14, 15 (BiblE ostruka; Ol sai-ankaluze, Ker egalper). Larreko abereek, erainsugeek eta ostrukek goresten naute. Dv Is 43, 20 (BiblE ostruka; Ol egalper, Ker abestruz).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) avestruz (Struthio camelus)
    fr autruche
    en ostrich
    port avestruz

    Entzun:

    Min dut, min ahal-adina, aurten herri honetan ezkurrik ez bildua; hala eta guzti, lakari-erdi bat bidaltzen diot; neronek, mendira joan eta bilduak dira banan-banan; ostruka arrautzak adinakoak izatea nahiko nuke nik, baina ez dut handiagorik aurkitu ahal izan. [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostruka (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 5:23 pm on 2014/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    mugurdi 

    iz. BOT. Mugurdiondoaren fruitu konplexu gorri eta jangarria, baia ugariz osatuta dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    mugurdi (R; Aq 24 (R)). Ref.: A; VocPir 688n; Arzdi PlantR 450.

    “Churdón (pienso es árbol), mugurdia” Aq 24. “Frambuesa” A. Cf. VocNav: “Mugardi, frambuesa (Roncal)” y “mugurdi, nombre que dan a la frambuesa o chordón (Isaba)”.

    Sinonimoak: g.e.

    [masusta gorria]: magurdi, masusta gorri, martxuka gorri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) frambuesa
    fr framboise
    en raspberry
    port framboesa

    Entzun:

    Bazen arto errea gurinarekin, eta urdaiazpiko xerra lodiak frijituak, patatak, ilarrak kontserban, ogia, gurin freskoa, mugurdi konfitura eta bi tarta handi. [Horrela egiten dute emakumeek amets, Kressmann Taylor / Joxan Elosegi (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    raspberry (PixabayCC, danielbayer123)

     
  • Maite 12:00 pm on 2014/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    a bildu 

    INFORM. iz. Posta elektronikoko helbidean, erabiltzailearen izena eta ostalaria bereizten dituen ikurra (@ ikurraren izena) . (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [@ ikurraren izena] : arroba (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [@] arroba
    fr [@] arobas, arrobas, a commercial
    en [@] at-sign, at
    port [@] arroba

    Entzun:

    Posta elektroniko helbidea eman zidan, baina a bildua ipintzea ahaztu zitzaion.

    a bildu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:44 am on 2014/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    supanpa 

    iz. Leherkariz betetako zilindro txikia, festa eta ospakizunetan zarata egiteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘petardo’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Pétard” T-L.  Herri hortan bazen magasin bat, su-ikusgarrien egiteko ekaiak saltzen zituena: bonba, ziruriko, supanpa, zirrita eta bertze. Herr 3-7-1958 (ap. DRA, s.v. su-ikusgarri). Baitzituen sekulako su-panpak […] hetaz airea bonbardatu zaukun. Larz GH 1959, 88. Zonbait etxetako kolidorretan supanpak zapartarazten dituzte, ez baita batere goxo zartakada horien medioz betbetan iratzartzea. Herr 10-11-1960, 2.

    Sinonimoak: iz.
    [supanpa] : lehergailu, txapligu (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es petardo
    fr pétard
    en (UK) banger, firecracker, squib
    port petardo, bomba

    Entzun:

    Hamaika telebistak saio berezi bat eman zuen asteazkenen gauean bertan. Urte hasieran epaiketa egin ondorengo testigantzak pasa zituzten, baina balio izan zuen freskatzeko bost urteotan gertatu dena, orain absolbituak izan direnek pasa behar izan dutena. Supanpa handirik gabe, baina beste inon kontatu ez dena. [Kontatu ez dena, Aritz Galarraga (Ekografiak, 2014-06-13)] (Berria.info)

    supanpa (PixabayCC, OpenClips)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel