Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:01 am on 2014/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    magurio 

    magurio (Asier Sarasua, @asarasua)

    iz. ZOOL. Prosobrankioen superklaseko molusku gastropodoa, espiralean kiribilkatutako maskor arre-berdexka daukana eta marearteko zonan bizi dena. Jangarria da (Littorina littorea).(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ikus ‘karrakela’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    magurio (V, G; Lar H), maugurio (G; Aq 140 (G)), maurio (Lh), maulixu (Darric ap. DRA), magurrio (Izt C 206). Ref.: A (magurio, maugurio); JMB AEF 1960, 21.

    Marisco, lapa“, “mariscar, lapak eta magurioak batu” Lar. “Caracol pequeño de mar, marisco” Aq. “Lapa” Izt C 206. “Hélice, género de conchas univalvas o caracolillo de mar” A. “De las especies que habitan entre rocas citaremos: magurijo, hélice (V-m)” JMB AEF 1960, 21. An estaliko gaituzute magurioz, itsas-ekaitzek! Or Mi 150. Magurio oiei aragia kentzeko, […] egosi egin bear. JMB ELG 44. Sud-etik eta Nubia-tik ekarri oi zuten marfilla, magurioak. Etxde Egan 1961 (1-3), 74. Gauza jakiña da, arraiakin, magurioakin eta erabat esateko, itxasgarau guziekin, ardorik onena zuria dala. Egan 1961 (1-3), 120.

    Sinonimoak: iz.

    [karrakela]: itsas barakuilu, karrakela, mangolino Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) bígaro (Littorina sp.)
    fr (molusco) bigorneau
    en SM , bigarro SM winkle
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    Edu Lartzanguren kazetariak Twitterren botatako txio honek seeeeeekulako erantzun-sorta jaso zuen atzo. Zelan esaten zaie itsasoko barraskilo txiki horiei? Karrakelak? Magurioak? Eta non erabiltzen da bakoitza?

    • Donostia: karrakela
    • Orio: karrakela (hala dio Rikardo Uzkudunek)
    • Zarautz: murliyo, mauliyo, maoliyo
    • Getaria: maulidxo, maoliyo
    • Zumaia: maulidxo, maoliyo
    • Deba: maulixo
    • Mutriku: mangoliño
    • Ondarroa: mangoliño, mongoliño
    • Lekeitio: maguridxo (?)
    • Mundaka: maguridxo
    • Bermeo: maguridxo
    • Bilbo inguruan (baita gaztelaniaz ere): magurio

    [Karrakelak, magurioak eta mangoliñuak, Asier Sarasua (Eibartik]

     
  • Maite 10:10 am on 2014/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    majo 

    (Heg.) (herr.) 1. iz. eta izond. Galaia. Majo on bana eskatzen zuten lehendabiziko hitzetik. 2. adb. Ederki, bapo. Majo lo egin eta gero. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Heg. beh. [ederki]: ederki, ederkitxo, ederto, zoragarriki, zoragarriro, ederkixko Ipar., bapo beh., espezial beh., ederkiro g.e., sano Bizk. beh., primeran Gip. beh.
    iz. Heg. beh. [galaia]: xalant, galai Heg., ezkutari g.e.
    izond. [polita]: bitxi, eder, galant, polit, karan Ipar., galai Heg., pitxi Heg., marot Bizk., eijer Zub., guapo Heg. beh., berregin Ipar. zah., totil Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (Heg.) (herr.) estupendamente (2) iz./izond. (Heg.) (herr.) galanteador, galán, joven soltero que se muestra amable con una mujer (3) iz. majo (persona que vivía en ciertos barrios madrileños a finales del siglo XVIII y principios de XIX)
    fr (1) merveilleusement bien (2) galant
    en (1) marvellously, wonderfully, terrifically (2) handsome man, gentleman, gallant
    port (1) estupendamente, muito bem (2) galã

    Entzun:

    Bai, baina majo bazkaldu duzu haren kontura! [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hala ere, majo busti ginen han beheko dohakabeok, malko erauntsia ikustekoa izan baitzen, ikaragarria. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    majo (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:39 am on 2014/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    xakel 

    iz. ZOOL. Erranidoen eta hilidoen familietako anfibio anuruen izen arrunta. Azala leuna, atzeko hankak luzeak eta sendoak, aurrekoak motzak, eta begiak irtenak dituzte. Intsektu, araknido, molusku eta beste hainbat animalia txikiz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [igela]: igel, ugaraxo Bizk., negel Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) rana
    fr grenouille
    en frog
    port rã

    Entzun:

    Dortokak, xakel eta apoak, ugaztun marraskariak gauaren babesa galtzen dute argiarekin. [Gau erdia, IRUNE LASA, 2009-03-01] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xakel (Karobi Photography)

     
  • Maite 8:05 am on 2014/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    kate 

    iz. 1. Eraztun-formako edo beste edozein formako piezak lotu edo giltzatuz lortutako segida malgua, transmisioelementu, lotura edo apaingarri moduan erabiltzen dena. Zilarrezko katea zeraman lepoan. Bizikletaren katea. 2. Era bereko elementu edo gertaeren segida. Giza katea. 3. Dependentzia edo obligazioa sortzen duen egoera. Bada kateak hausteko garaia. 4. Enpresa bereko kide diren eta jarduera bera duten establezimendu komertzialen multzoa. Hotel-katea. 5. AUTOM. (pl.) Elur edo izotz gainean ibiltzeko ibilgailuen pneumatikoei ezartzen zaien elementua. 6. ELEKTRON. Soinu-erreprodukziorako sistema, iturri batez (disko-jogailua, magnetofonoa, sintonizadorea), anplifikadore batez eta zenbait bozgorailu edo baflez osatua. Hi-fi katea. 7. ERAIK. Harlangaitzezko edo adreiluzko horma batean bertikalean jartzen den silarri-multzoa, matxoi-moduan eta horma hori gogortzeko batik bat izkinetan jartzen dena. 8. ERAIK. Gurutze-ganga bateko nerbioetako bakoitza. 9. KIM. Konposatu baten egituran elementu baten atomoek osatutako segida lineala zein irekia; katea karbonatuak dira ohizkoenak. Katea irekia, katea itxia, katea alifatikoa. 10. TELEKOM. Programa bera emititzen duten irrati– edo telebista-emisoreen sarea; kanal jakin batez irrati- edo telebista-emisioak egiten dituen erakundea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [kadena]: kadena Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. cadena [de eslabones]; grillos 2 iz. [pertsona-multzoa] cadena giza katea: cadena humana 3 iz. [segida] cadena 4 iz. [lotura, mendekotasuna] cadena 5 iz. [enpresa-taldea] cadena 6 iz. [bizikletarena] cadena 7 iz. [matxoia eta nerbioa] (Eraik.) cadena 8 iz. [irratian, telebistan] (Telekom.) cadena 9 iz. (pl.) (Autom.) cadenas 10 iz. [atomoena] (Kim.) cadena
    fr 1 iz. chaîne 2 iz. (Telekom.) chaîne 3 iz. (Elektron.) chaîne 4 iz. [sail bereko hotel, saltoki…] chaîne
    en 1 iz. chain [of links] 2 iz. [sail bereko elementu-segida] chain, series 3 iz. [sail bereko hotel…] chain, network 4 iz. [musika] stack system 5 iz. [irratian, telebistan] channel, network
    port 1 cadeia 2 (de televisión) canal, cadeia 3 (de radio) emissora, estação, cadeia 4 (para adorno, para sujeción) corrente 5 (de bicicleta, de mecanismo) correia 7 Arquit pilar 8 c. de música o de sonido aparelho m de som.

    Entzun:

    Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea eguneko fenomenoa izaten ari da sare sozialetan.  [Zuzenean | Giza katea minutuz minutu, argia.com]

    Aireko plano ikusgarriak eskaini ditu giza kateak (Argazkia: argia.com)

     
  • Maite 9:54 am on 2014/06/08 Permalink | Reply  

    eskubide 

    iz. 1. Gizaki ororen oinarrizko askatasun eta berdintasuna abiapuntu, dagokiona eskatzeko, legeak debekatzen ez duena eta bidezko dena egiteko, edukitzeko edo erabiltzeko ahalmena. Zerbait egiteko eskubidea izan, eman, kendu, lortu, galdu. 2. (pl.) Araudi baten arabera zerbaitegatik eska daitekeen diru-kopurua, zerga. Egile-eskubideak. • giza eskubide. (gehienetan pl.) Pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmen. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. (Ik. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [zuzenbidea]: dretxo Ipar., zuzen Ipar., zuzenbide g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [zerbait egiteko, eskatzeko] derecho (2) [ordaintzekoak] (pl.) derecho(s)
    fr (1) [zerbait egiteko, eskatzeko] droit ; faculté (2) droits
    en (1) right (2) [ordaintzekoak] (pl.) royalty, royalties
    port direito

    Entzun:

    Erabakitzeko eskubidea #GureEskuDago #BasquesDecide

    eskubide (Argazkia: Berria.info)

     
  • Maite 9:43 am on 2014/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    nabigatzaile 

    Web orriak bilatu eta bistaratzeko bezero-aplikazioa. Ezagunenak Netscape Navigator eta Microsoft Internet Explorer dira. (Euskalterm)

    Beste esanahi batzuk:

    [nabigatzen duena] iz./izond. navegante (Harluxet eta Elhuyar hiztegiak)

    Sinonimoak: iz.

    [nabigatzaile] : INFORM. arakatzaile (Euskalterm)
    [nabigatzen duena] : 1 itsasgizon, itsasmutil, itsasneska. 2 marinel, itsasturi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) INFORM. navegador, visor (2) navegante
    fr (1) INFORM. navigateur (2) navigateur, -trice ; navigant, -e
    en (1)  INFORM. browser (2) navigator
    port (1)  INFORM. navegador (2) navegante, navegador(a)

    Entzun:

    Firefox nabigatzailea erabiltzen dut egunero. Bertan, Euskalbar gehigarria instalatuta daukat, hiztegi guztiak kontsultatzeko gehigarri aparta. Euskalbar instalatzeko:

    • Firefoxeko menuan klikatu: TRESNAK > GEHIGARRIAK
    • Bilatzailean EUSKALBAR idatzi eta instalatu (gehitu firefoxera)
    • Berrabiarazi FIREFOX.
    • Barra bat azalduko zaizu hainbat hiztegirekin (personaliza daiteke eta nahi adina hiztegi erantsi).

    nabigatzaile (Irudia: Taller de Informática CEPA Colmenar Viejo)

    Funtsezkoa zen nabigatzaile ona izatea ergelkeriazko itsaso hartan, bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:53 pm on 2014/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    nahasketa 

    iz. Nahastea. Lasto eta belar nahasketa. Gauza mota bat beste mota txarrago batekin nahastea eta saltzea, nahasketarik ez balitz bezala. Hemen oker-aditu eta nahasketa asko daude. Indarzaleek nahasketa beste biderik ez dute aurkitzen, bere buruen alde jokatuko badute. Nahasketan ibili bainaiz ni, ea nahasiaren nahasiz zerbait bereizten ote dugun. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [nahastea]: anabasa, deboiladura, nahaste, nahasteka, bokata Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) confusión, lío; caos (2) [hondakinak, hondarrak, etab.] revoltijo de cosas (3) Ik. anabaka
    fr fouillis, désordre, confusion, ramassis [de choses]
    en (1) mess; confusion; chaos (2) hotchpotch
    port (1) confusão; caos

    Entzun:

    Hau nahasketa!

    anabasa (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel