Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:48 am on 2014/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostilika 

    iz. Zeruan, euria ari duenean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri-tantetan errefraktatzen denean agertzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ostilika (G-to; -ill- Bähr OstGp 55), ostilleka (G-to, AN-larr), ostilike (G-goi), ostalika (G-azp-to), ostraillika (Bähr OstGp 55), ostraillaka (G-azp-bet, AN), ostralika (G-azp-goi-to; oz- G-azp, AN), ostreilaka (G; -ella- Lar, Izt 65r, Dv (G), H (G); oztreill- G), ostreillaja (G-goi), ostrelika (G-to), ostreliaka (Izt C 236), ostrilika (G-goi), ostrillaja (G-goi), ostrillaka (G-goi-bet), ostrilake, ostrolika (G-to), ostraillia (G-to), kostrillaka (G-bet), ostrailiki. Ref.: A (ostraillaka, oztralika); Bähr ArcGp 397-398; JMB At (ostilike); Ur, carta a Bon 16-3-1958; Echaide Nav 39.

    Arco iris. “Beste alderdietan ostraillika, ostillika, ostalika” Bähr OstGp 55. Azkue, s.v. oztralika, cita a Araquistain, pero no lo encontramos. v. ortzadar, ostadar, ostarku. Arren señale izango zala odei ondoan agertuko zan ostrilakea. Gco I 95. Jainkoak esan zien, etzuela ugolderik geiago lurrera bialduko, eta bere itzaren sinisgarritzat ostrellaka eman zien. Lard 10. Ostrellaka bat zegoan esertokiaren inguruan. Ur (G) Apoc 4, 3 (Ur (V) ustarkuba).

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [ostadarra]: ostadar, uztargi, ostarku Bizk., ortzadar Ipar./Naf., Erromako zubi Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arco iris
    fr arc-en-ciel
    en rainbow
    port arco-íris

    Entzun:

    Maite itzazu ostilika guztietako koloreak ebatsi dituzten gautxoriak (moldatua). [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Halako egun batean, esate baterako, ostilika arraroa osatuko da, gortina kiribil gorri, berde, urdin eta egundo ikusi gabeko koloretakoak zabalduko dira zerutik zintzilik itsasoraino (moldatua). [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostadar (Argazkia: Karobi Photography, @Karhobi)

     
  • Maite 9:06 am on 2014/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    abdikatu 

    du ad. Errege, enperadore, etab.ek beren karguari uko egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abdikatu]: erregetza/kargua utzi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es abdicar
    fr abdiquer
    en to abdicate [the throne]
    port abdicar

    Entzun:

    Abdikatu egin du Espainiako errege Juan Carlos I.ak, eta bere seme Feliperi dagokio oinordekotza hartzea.  [Pausoa, erori aurretik, Hodei Iruretagoiena (Berria.info, 2014-06-03)]

    abdikatu (Argazkia: lanacion.com)

     
  • Maite 8:21 am on 2014/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    txokolatesne 

    iz.  txokolatea esnearekin (edateko). 

    Aldaerak: iz.
    xokoletesne (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    txokolatesne, xokoletesne. Chocolate con leche (bebida). Guzientzat eskainirik: ogitarteko, arno, kafe eta xokoletesne. Herr 5-12-2002, 3.

    Beste hizkuntza batzuetan (Nola erran hiztegia):

    es chocolate con leche (para beber)
    fr chocolat au lait (à boire)
    enchocolate with milk (to drink)
    port chocolate com leite

    Entzun:

    Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz; karkazaila ozenak askatuz, ez zela bere edaria aitortu zion eskaleak, ardo gorri lodi eta zikina maiteago zuela alabaina. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txokolatesne (FlickrCC, USDA)

     
  • Maite 6:43 am on 2014/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    igerileku 

    iz. Igeri egiten den lekua; igeri egiteko bereziki prestatutako instalazioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [igeritokia]: igeritoki (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es piscina; lugar donde se nada
    fr piscine
    en swimming pool
    port piscina

    Entzun:

    Hondartza urrunetan nahiz igerileku hurbiletan erdietsiriko kolore belztuagatik ere, bakarrik emandako ordu luzeen laztasuna salatzen zuen haren bisaiak. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    igerileku (PixabayCC, PixelAnarchy)

     
  • Maite 11:35 am on 2014/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    sagu 

    INFOR. Sarrerako periferikoa, ordenagailuari kable baten bidez konektatua, kablearen muturrean eskuz kontrolatzen den azalera lauko aparatu bat daramana. Bere eginkizuna pantailan kurtsorearen mugimendua kontrolatzea da.  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Sagua ordenagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik. Eskuaren mugimendua ordenagailuari bidaltzeko gai da, ordenagailuak pantailaratzeko. Sistema desberdinak daude:gomazko boladunak, izpi infragorriekin eta laserrarekin funtzionatzen duten sagu berrienak.

    Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu (eskuinekoa-erdikoa-ezkerrekoa), ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Gaur egungo sagu gehienek erdiko botoiaren ordez aplikazio batzuen erabilera errazten duen gurpiltxo bat izaten dute. (Jarraitu irakurtzen…)

    Horretaz gain…

    iz. 1. ZOOL. Muridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren (bereziki Mus generokoen) izen arrunta. Txikiak dira eta ilaje arre edo grisa eta ia gorputza bezain luzea den isatsa dauzkate. 2. INFORM. Pantailan kurtsorearen mugimendua eskuz kontrolatzeko aparatua, kable baten bidez ordenadoreari konektatuta dagoena. 3. MED. Hazizurriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) ratón (2) [hazizurriak] (herr.) (pl.) paperas 3. (Inform.) ratón
    fr (1) [animalia] souris(2) [gailua] souris
    en (1) (Zool.) mouse (2) (Inform.) mouse
    port (1) (mamífero) rato (2) (Inform.) mouse

    Entzun:

    Saguaren ezkerreko botoia sakatzearekin batera, mezuak ihes egin du postontzitik. Beranduegi da damutzeko.

    Kafesnea berotzen ari nintzela, sagu batek zaborrontzitik jauzi egin eta sukaldearen eta hormaren arteko zirrikitutik ihes egin du. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sagu (Wikimedia Commons)

    sagu (PixabayCC, Nemo)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    txirla 

    iz. 1. MIKOL. Agarikaleen ordenako eta Crepidotus generoko onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Txikiak dira, ez dute hankarik eta enborretan hazten dira eskuarki. Ez dira jangarriak. 2. ZOOL. Bibalbioen ordenako zenbait moluskuren izen arrunta. Itsas hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    txirla (V, G, AN-gip; IC 442v, Lar, H (<ch-> G), FauMar 123, Zam Voc), xirla (SP, Urt, Dv), zirla (G). Ref.: A (txirla, zirla); AEF 1960, 21; Etxba Eib; Elexp Berg.

    Almeja; en gral., nombre aplicado a diversos moluscos bivalvos y a sus conchas.

    Sinonimoak: iz.

    [almeja]: almeja (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) almeja; chirla (2) (Mikol.) crepidoto (Crepidotus sp.)
    fr palourde, clovisse
    en clam
    port amêijoa, amêijea, ameija

    Entzun:

    Azken asteotan, umore (?) sail bat egiten ari naiz, eta Twitterren bidez zabaltzen (@edulartzanguren). Bizitza aski absurdoa ez dela iritzita, ekarpentxoa egin nahian nabil. Eulixak izenarekin hasi zen, baina bertan behera utzi behar izan nuen copyright-terrorismoarengatik. Sustatukoek eskatu didate Txirlak komikiaren making of-a egiteko. Balio dezala interneteko folkloregintzan jardun nahian egile eskubideei izkin egiteko ariketa baten kronika gisa.  [Txirlak (the artists formerly known as Eulixak), edo nola sortu zen Twitterreko komiki bat, Edu Lartzanguren (Sustatu, 2014-05-12)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txirla (Irudia: Edu Lartzanguren, @edulartzanguren)

     
  • Maite 9:47 am on 2014/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    hostaila 

    iz. Zuhaitz eta landareen hostotza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hostaila (-ail L, BN, Sal, S), hostai (L; Dv), hostoila, hostoil (L, S; Dv, H (L, BN), Foix ap. Lh), ostrail (L), ostroil (L; Dv (que cita a Goyhetche)). Ref.: A (hostai, ostail, hostoil, ostrail, ostroil); Lh (hostail).

    Tr. Documentado sobre todo en la tradición septentrional. La forma ostoil(a) se encuentra en sendos ejs. de Prop (tbn. hostail(a)) y EEs, en J. Etchepare, Olabide y en un ej. de Eskual, y, con aspiración inicial, en Duvoisin (tbn. hostai) y Leon. Hay ostrail en Atheka y Gaztelu, ostroil en Goyhetche, hostaila en Barbier y ostai en AEmil.

    1. Follaje. 2. Rama con hojas. 3. (ostail BN-ciz-baig, Sal; -talla AN-5vill), ostoil (L, Sal, S). Ref.: A (ostail, ostoil). “Seroja, hojas caídas” A. “Hojarasca, ostalla” (AN-5vill).  4. “Ostoil (L, BN, S), ligero de cascos

    Sinonimoak: iz.

    [hostaila]: 1 hostotza, hosto-sail. 2 orbel (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es follaje; rama frondosa
    fr feuillage
    en foliage
    port folhagem

    Entzun:

    Dakizkizunean ere, erabili beharreko hitzen bila hiztegira jotzea aski kirol osansutsu, egurasle eta iradokigarria da. Gutxitan itzultzen zara hiztegi batetik harri eta zur, zur eta lur gelditu gabe. Inoiz hitzen hostailan katramilatuta geldi zaitezke, irteerarik gabe. [Nola ñabartu, Anjel Erro (Jira, 2014-05-28)] (Berria.info)

    hostaila (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel