Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:45 am on 2014/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    bunbuilo 

    iz. 1. Burbuila. 2. Larruazalean sortzen den handitu urtsua eta ondorengo gogorgunea. 3. Komikietako pertsonaien ahoetatik ateratzen diren hitzak inguratzen dituen marra makurra.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [anpulua]: anpulu, kuskuilu, punpuila Ipar., maskuilo
    [pusla]: babalarru, pusla, maskuilu, urbatu, maskuilo

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 burbuja 2 ampolla 3 (en cómics) globo, bocadillo
    fr 1 bulle 2 ampoule 3 (en cómics) bulle
    en 1 bubble 2 blister 3 (en cómics) balloon, speech balloon, speech bubble
    port 1 bolha 2 bolha 3 (en cómics, en fotonovelas) balão

    Entzun:

    Ipurbeltz-eko pertsonaia honek hitz egiten duen guztietan bunbuiloa oso txikia izaten da.  (Elhuyar Hiztegia)

    bunbuilo (Wikimedia Commons)

    bunbuilo (PixabayCC, Nemo)

     
  • Maite 7:59 am on 2014/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    burdin ur 

    burdin ur (Josu Lezameta CC, @jozulin)

    iz. Metal-ura.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    BURDIN-UR (L, BN, S; Hb ap. Lh, Dv; bürdün-hur S; burruñ-ur R-uzt; bürdüñ-hur Foix ap. Lh; bürdüin hur Casve). Ref.: A (burdin-ur, bürdün-hura, burruñ-ur); Lrq /bürdünhúr/. Agua ferruginosa. “Eau ferrugineuse” Dv, Lh. v. METAL-UR. Etxearen mugapean dago ugaio iturri bat, burni ur otz menasloraduna ematen dabena. Izt C 97s. Hanti Sügarrak odeietara jauzten eta hedatzen, eta hire elder gahüna, bürdünhura bezala, turrustatzen. Chaho AztiB 9. Hortarakotz urik hobeena da burdin ura, zeren kolore eder bat ematen baitu.

    Sinonimoak: iz.
    [metal-ura]: metal-ur, ur gorri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) agua ferruginosa, agua mineral
    fr eau minérale
    en mineral water
    port água mineral

    Entzun:

    Goizero joaten zen, eguna burdin-ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki-klanka herotsez zapaldua bukatzeko. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:47 am on 2014/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    ziraldo egin 

    da/du ad. Orekapuntu edo -ardatzari buruz alde batera eta bestera higitu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, kulunkatu)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ziraldo. v. zealdo.

    ZEALDO EGIN. Tambalearse. Batzuek jo ta besteak bultza, / gurutzea bizkarrera, / ezertarako gauza ez baño / nai-t-ez juan biar aurrera, / ziraldo egiñaz, naiko lanekin / ia eroriz lurera, / negargarrizko bide latzari / eman zion asiera. Baxurko Jesus 67 (ap. DRA). Bidean zialdo egiten ta zubia ola mear-mear bat izaki, ta korrika nola pasa zuen. Auspoa 119, 67.

    Sinonimoak: iz.
    [ziraldo egin] : zealdo egin, zabukatu, kulunkatu (Orotariko Euskal Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es balancear(se), mecer(se), tambalear(se), columpiar(se)
    fr se balancer, chanceler
    en swing
    port balançar-se, cambalear-se, desequilibrar-se,

    Entzun:

    Hoiek horrela eta gehiago ere bai
    lurrian ziraldoka egin zuten lasai
    ezkonberriak eta zenbait dama galai
    zezenaren mendian etzuten jarri nahi.

    Pasaiako herritik, Xenpelar (Laboak abestua)

    ziraldo egin (Wikimedia Commons)

    Ziraldo egin (PixabayCC, OpenClips)

     
  • Maite 8:32 am on 2014/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    laster-marka 

    Interneteko orri baten edo dokumentu baten erreferentzia, arakatzaileak gordetzen duena gero orri edo dokumentu horretara zuzenean joan ahal izateko. Netscape Navigator arakatzaileak erabiltzen du izendapen hau.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [laster-marka] : gustuko esteka, gogokoa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marcador, favorito(s)
    fr signet, favori(s)
    en bookmark, favorite(s)

    Entzun:

    Bada oraindik lastermarkak ordenagailuan gordetzen dituenik. Arazoa dator beste ordenagailu bat erabiltzean: ez badituzu gailuak sinkronizatzen, ordenagailu zehatz batean gordetako laster-markak ez dituzu eskura izango beste batean. Onena laster-markak gizarte-markatzaile batean gordetzea izaten da. Hurrengoan azalduko dugu zer diren gizarte-markatzaileak.

    laster-marka (IconFinder CC, Everaldo Coelho)

     
  • Maite 10:03 am on 2014/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    ereinotz 

    iz. BOT. Laurazeoen familiako zuhaixka hosto iraunkorra, lantza-formako hosto larrukara eta txandakatuak eta lore unisexualak dituena. Fruitua baia-motakoa, oboidea eta beltza da. Hostoak zein fruituak janariak ontzeko eta sendagai modura erabiltzen dira (Laurus nobilis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian:

    ereinotz (-iñ- V; -iñ- VocCB, Dv; -eñ- Mic 7v, Lar, Añ, Hb ap. Lh, Dv, H), erinotz (-ñ- V; VocCB, Dv), eriñonz, ereinuntz (-tza A (msLond), A Apend), eriñuntze (V-gip), eriontz (V-ger-oroz), eroitza (H), eroritza (H). Ref.: A (ereiñotz, eriñotz, eriontz); Iz ArOñ.

    Laurel; rama de laurel. “Laurel” Lar. “Mostajo, ereñotz mota bat” Ib. “Ereñotza, mostajo” Izt C 43 (en una lista de plantas). Cf. VocNav: “Erreñoza o erreñotza, laurel (AN-5vill)”.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [erramua]: erramu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) laurel (Laurus nobilis)
    fr laurier
    en (Bot.) (bay) laurel, bay (tree), sweet bay
    port louro, loureiro

    Entzun:

    Eta lorategiaren barren-barrenean erramu ereinotz multzo batean ezkutatu nintzen. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Inguruan palmondorik ez zegoenez, gehienok ereinotz loratuarekin joaten ginen elizara, apaizak bedeinka zezan missa solemnis batean, eta ondoren etxera eramaten genuen landare sakratu bezala “ekaitzetatik eta beste gaitzetatik libra gintzan”. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ereinotz (Josu Lezameta, CC)

     
  • Maite 7:51 am on 2014/05/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    arkazte 

    arkazte (Wikimedia Commons)

    iz. Ardi gaztea, bi urte inguru duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    arkazte (V, G, AN-gip), artgazte. Ref.: A; AEF 1927, 95 y 1955 140 (arkaste); Iz ArOñ (arkaste), UrrAnz (arkaste), IzG; BU Arano; Elexp Berg.

    Oveja joven. “Oveja que tiene de un año a dos” Iz ArOñ. “Oveja de dos años” BU Arano. “El rebaño se compone de corderos (bildotxa), de ovejas de un año (artaunza), de dos años (arkaztia), de ovejas lecheras (ardia) y de ovejas no lecheras (ardizarra) (V-gip)” AEF 1927, 95. “Oveja de un año” Elexp Berg. Cf. MEIG VII 179: Orobat hiltz elkartuen junturan, lehenbiziko atalak azken bokala galdu duenean: cf. arkazte ¬ *ard(i)-gazte.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es oveja joven [de 21 a 33 meses]
    fr jeune mouton
    en young sheep
    port ovelha jovem

    Entzun:

    “Zatarrak hil izanen du Benaiko arkazte lepabeltxa, bi begiak jan dizkio beleak, baina, han ez da putrerik ageri”.  [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:35 am on 2014/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    zamalkatu 

    da ad. (Z) Zaldi gainean ibili.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zamalkatu] : zaldiz ibili (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) cabalgar, montar a caballo
    fr (Ipar.) chevaucher, monter à cheval
    en da ad. [zaldia] to ride
    port cavalgar, montar

    Entzun:

    Panpina lurrean etzan, eta sexua praktikatzen arituko balitz bezala, haren gainean zamalkatzen ibili zen denbora batez. Ostean, jantzita zeraman bainujantziari tirakada bat eman, eta ipurdia erakutsi zuen. [Miley Cyrusen azkena; felazio bat, zuzenean, Luzia Zugadi (eitb.com, 2014-05-12)]

    zamalkatu (Wikimedia Commons)

     
    • Maite 8:05 pm on 2014/05/13 Permalink

      Iñigo Arandiak beste adibide hau utzi digu Facebooken:

      “Kopetan eman zion azken muxua Fontechak, eta gezi batek bezala zulatu zion gogoa bi ordu lehenago besarkatu zuen emakumezko haren gorputz biluziaren akorduak, oheko jardun basatiak, besoetan hartu eta emakumezkoaren bularrak dilindan ikusteko bere gogo demasagatik nola jirarazi zuen Belen bere gainean zamalka zedin, buztana haren barrutik atera ere gabe behin eta berriro posturaz aldatuz, eta nola orgasmoaren azken astinaldietan Belenek atzerantz egin zuen buruarekin, bonbilla bakarreko mahai-lanpara piztuta zuen gau-mahaitxoaren ertzarekin buruan nahigabe kolpea hartu aurretik. Izutu egin zen Fontecha. Konortea galdu zuen Belenek une batez. Twist, Harkaitz Cano.

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel