Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:04 am on 2014/05/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    dailari 

    iz. (Ipar.) Segaz ebakitzen duen pertsona, bereziki kirolaria, segalaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [segalaria]: segalari (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es segador, -a
    fr faucheur, -euse
    en (Kir.) a person who cuts grass with a hand-held scythe in a Basque rural sport
    port segador(a)

    Entzun:

    Zortzi dailari arituko dira lehian, lauko bi multzotan banatuta.

    segalari (Igor Esnaola, md.uztcdn.com)

     
  • Maite 10:33 pm on 2014/05/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    harrixkola 

    iz. 1. Ibaien eta itsasoaren ertzetako harkoskoa. Erreka ondoko legarra. Legarrez estali dute bidea. 2. Hormigoia egiteko erabiltzen den harri txikitua, hondarrik gabea eta 20 mm-tik gorako tamaina izaten duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘legar’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. Cascajo, grava. Bakharrik, baztertu zen ilhunik aintzindaria harrixkola ahur zonbeiten biltzerat. Prop 1899, 66. Harri-kizkor edo harrixkola pikor batzuen eskutik eskura ixurtzen. Prop 1909, 41. Hori egia izan ditake zolagunetan, han barna urek erakarri baitituzte graba eta harrixkolak. Herr 15-10-1959, 3.

    2. harritxkola. Pedregal. Bainan larre utzi harritxkoletan ere sortzen dira othe-zangoak. SoEg Herr 29-3-1962 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [harri-koskorra]: harri xehe, harri-koskor, legar, muger Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es grava, guija
    fr gravier
    en gravel
    port cascalho

    Entzun:

    Euskararen berreskurapenean, denek, pertsonek eta egiturek, beren lekua eta zeregina dugu,
    harrixkolaz-harrixkola euskararen herria eraiki nahi dugularik. 
    [Euskaraz biziz… Euskal Herria egin eta eragin, Bea Salaberri (Enbata, 18 août 2011)]

    harrixkola (Karobi Photography)

     
  • Maite 9:52 am on 2014/05/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    esteka 

    INF. Datu-egitura edo fitxategi bateko elementuak edo instrukzioak edo programak elkarlotzeko bidea. Sarritan helbide bat izaten da eta erakusle esaten zaio. Fitxategiak elkarlotzen dituen estekari kateamendu deitzen zaio. (Euskalterm). OROKORREAN: iz. 1. Lotura, lokarria. Estekak tinkatu. Estekak hautsirik. • ESTEKAN. Loturik. Behia estekan dauka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [esteka] : lotura (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es vínculo, enlace
    fr lien
    en link
    port enlace

    Entzun:

    Etorri ziren guztiak partaide bihurtzea lortu genuen eta lehenengo praktika egin genuen: zelan egin esteka bat, hau da, topatu dugun web interesgarri baten aipamena zelan egin. Horretarako, wikian FROGA 1, 2, 3… frogetarako hainbat orri berria sortu genituen. Gehiagorik ezin izan genuen egin, interneta joan zitzaigulako.  [Azaroaren 16ko saioaren ostekoa, B06 Elkarbizitza-Hezkidetza Mintegiko Bloga (2009-11-29)]

    esteka (IconFinder, Designerz Base)

     
  • Maite 7:52 am on 2014/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    marruma 

    iz. (Ipar.) Marrua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [abere larrien oihua]: makakorro, orro, marraska Ipar., marru Heg., murrusa Bizk., marraka Ipar./Naf., marranga g.e., marrubia zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) mugido, bramido; grito, chillido, alarido
    fr mugissement, beuglement, hurlement, cri
    en howl, bellow; shout, yell
    port mugido, bramido; grito, berro, alarido

    Entzun:

    Animaliek, elkarrekin komunikatzen direnean, sinboloz beterik dituzte buruak, ala grinaren oldar kontrolaezinak dira haien kurrinka, marruma eta oihuak?  [Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan buruan, Marc D. Hauser / Irene Aldasoro (EHU-ZIO Bilduma, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Marruma isil eta artegagarri bat baino ez da entzuten.  [Lihn jaunaren biloba, Philippe Claudel / Itziar Diaz de Ultzurrun (Igela, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    marruma (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:46 am on 2014/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    jariakin 

    1. FIS. Ik. fluido. 2. BIOL. Ik. sekrezio.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [jariakin] : 1 jariagai. 2 jario, isuri. 3 fluxu (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [substantzia] (Biol.) secreción (2) (Fis.) Ik. fluido
    fr (1) sécrétion (2) fluide
    en (1) secretion, secreta (2) (Fis.) fluid
    port (1) secreção (2) fluido

    Entzun:

    Txirlarrian gorputz arrotz bat sartzen denean, barruko animaliak erantzun egiten du jariakina askatuz…  [Zazpi orduak, Miren Agur Meabe (Elkar, 2010) Orr.: 125] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Larruazala izatearen arrazoi nagusia hau da: gorputzeko ehun gehienak nahiko ahulak direla eta denek (baita jariakin edo erdi jariakin ez direnek ere) oso ingurune hezea behar dutela eta, beraz, babestu behar direla lurrunketan ura gal ez dezaten. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro (EHU, 2006)] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    Bestetik, adituentzat gauza jakina da jariakin (latinez secretio) guztiak kaltegarri edo toxiko direla: hala, baldintza patologikotan, ez da harrigarri agiria, enpresak isilka (secretum) jariatzen duen papera, gehiegiko neurrian xurga dadin ostera, eta lokartaraz, geldiaraz edo zuzenean hil dezan bera izerdikatu duen organismoa.  [Sistema periodikoa, Primo Levi / Juan Garzia (Alberdania, 1998)] (Euskal Klasikoen Corpusa)

     
  • Maite 8:09 am on 2014/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    fetxotasun 

    iz. (Ipar.) Fetxoa denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trebetasun] : trebetasun, eskuaire, adrendu (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) habilidad, destreza
    fr habileté, adresse, habileté
    en skill, ability
    port habilidade, destreza

    Entzun:

    Yakintasunak, fetxotasunak, eta munduak gure baitan ederrets detzakeien merezimendu distiosenek berek badituzte bere itzalak eta goibeldurak. [Testamen berriko historioa, Bernard Larregi (1777)] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    fetxotasun (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 5:55 pm on 2014/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldaba 

    iz. Ateetako burdinazko edo brontzezko pieza, etxean deitu ahal izateko jartzen dena. Aldaba-hotsak hasi ziren geroxeago.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.

    [ate-kisketa]: kisketa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) aldaba, aldabón
    fr heurtoir
    en knocker
    port aldraba, aldrava, batente

    Entzun:

    Irisarri ez zen ohartu zalgurdiaren etorreraz; baina belarriak konturatu egin ziren esku indartsu batek haritz ateko aldaba jo zuela, birritan, barrura sartzeko presaz. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aldaba (Karobi Photography)

     
    • Maite 6:15 pm on 2014/05/07 Permalink

      ‘Las Miradas de Jose Asensio Larrinaga’ blogean ere ‘aldaba‘. Mila esker!

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel