Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:14 am on 2014/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintxorro 

    iz. (Itsas.) Txanel hondo lauko txalupa txikia, bereziki portuetan lehorretik ontzira joateko erabiltzen dena. Itsasontzi handietan ere erabiltzen dituzte eginkizun txikiak egiteko. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chinchorro
    fr youyou
    en dinghy

    Entzun:

    Hamar litro hek ahitutakoan txintxorroa berriz hartu eta hor ikusten nuen bazihoala ontziola flotantearen gibeletik, ur onenaren xeka. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005). Orr.: 181] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txintxorro (FlickrCC, Marta Miranda)

     
  • Maite 7:38 am on 2014/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiherga 

    iz. eta izond. Ezertan interesik ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [interesik gabe] : axolagabe, ezaxola; interesik gabe(ko); epel, hotz
    [gogogabe] : geldo, epel, hil; gogogabe; gogorik gabe

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es indiferente, apático, -a
    fr indifférent(e), apathique
    en indifferent, disinterested, apathetic, lethargic, listless
    port indiferente, apático(a)

    Entzun:

    Ongi zihoan afaria, umoretsu, baina gaia atera da mahai artetik, iheslari politikoena, eta hor, umorerako tarterik ez dago, nehor ez da aiherga gaiarekiko, eta bera gutiago. 30 urte daramatza sorlekutik kanpo, ttipitako artadi, pinudi eta soroak irudikatzen, imajinazioaren bidez lagun eta hurbilekoak koadro bilakatzen, non margolanak taupadarik amultsuenak diren.  [Itzultzen, Jon Garmendia @txuriya (txuriya.com, 2014-03-25)]

    aiherga (FlickrCC, TC Crouch )

     
  • Maite 1:04 pm on 2014/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    birla 

    iz. Bola-jokoan, zutik jartzen diren zurezko pieza bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [birla] : txirlo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bolo [del juego de los bolos]
    fr quille
    en skittle
    port pino de boliche

    Entzun:

    Memento batez, joko lege edo araudiaren arabera, erdiko birla hori behar zen besteen artetik bolarekin jo eta kanporatu besterik lurrera bota gabe. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    birla (Pixabay CC, OpenClips)

     
    • Ricardo Gómez 9:37 pm on 2014/03/25 Permalink

      Lazarragaren eskuizkribuan “birlo” aldaera agertzen da, eta badirudi adiera metaforikoa duela, ‘zakila’ alegia, baita aldameneko “bola” hitzak ere, jakina:

      Juzgatzen badozu ule onegaz
      otzitu jatala niri odola,
      indarsuak ditut birlo ta bola.
      (B3: 91-93)

    • Maite 10:04 pm on 2014/03/25 Permalink

      Mila esker, Ricardo! Sekula hitza entzun gabe nuen. Are gutxiago Lazarragaren adiera metaforikoa. Egunero ikasten da zerbait. Mila esker! :))

  • Maite 8:02 am on 2014/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    katakresi 

    iz. Hitz baten esanahia bere esparru hertsitik zabalagora hedatzen duen metafora (adib., aulki baten besoak). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Katakresi grezieratik dator, κατάχρησις, eta jatorriz “baliatzea” esan nahi du. Literaturan hau da figura erretoriko bat zeinean errealitate bat definitzeko garaian eta berezko hitza ez dagoenean metaforikoki izendatzen dugun. Esaterako “bihotza eskuan” esaten dugunean ez dugu literalki organo hori aipatzen baizik eta sentimenduaren adierazpena. Tropo artean sailkatzen da.

    Adibide batzuk: zubi festa, zulo beltza (ez dago benetako zulorik), txoriburu (ez da txori bat), kalkulu orria (ez da orri bat), ontziaren ezpaina, diru beltza, diru zikina…

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (Hizkl.) catacresis
    fr catachrèse
    en catachresis

    Entzun:

    Nekez aurkituko da literatura grekolatindar guztian beste pasarte bat hizperri grekozko
    hainbesteko luxu eta zarrastelkeriarekin horrelako katakresi-sorta bat eskaintzen duenik,
    hau da, beste hitz batzuetan esateko, metafora metaforaren gainean metatzean datzan
    figura erretorikoa lengoaiak bere pobretasun eta egokimen eza adierazkorrez huts egiten
    duen tokian. (Mistika-liburuak, ehu.es/ehg/klasikoak) [pdf]

    zulo beltza, katakresi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:27 pm on 2014/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    barda 

    iz. Zuhaitz edo zuhaixken adar txikia, abarra.  2. adb. Joan den gauean., bart. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Sinonimoak:  adlag. Ipar.
    [bart] : bart (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rama pequeña, ramilla  (2) (Ipar.) [h. bart] anoche, ayer por la noche
    fr hier soir, la nuit dernière;
    en last night
    port ontem à noite

    Entzun:

    Euskalkirik gabeko euskaldunok tipo serioagoak ematen dugu eta seguruenik bagara (azken finean, teleberria aurkeztuko bagenu bezala kontatzen dugu bardako flirta)…  [Grazia, Angel Erro (Jira, 2014-03-21)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barda (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 8:59 am on 2014/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    koipu 

    iz. ZOOL. Kapromidoen familiako ugaztun karraskari urtarra, 60 cm-ko luzera eta 9 kg-ko pisua izatera heltzen dena. Ilajea arre-gorrixka eta leuna da; oin palmatuak ditu. Jatorriz Hego Amerikarra da, baina Europan hazten da bere larrua lortzeko eta zenbait kasutan naturalizatu egiten da (Myocastor coypus).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) coipo, coipú, rata nutria (Myocastor coypus)
    fr ragondin
    en coypu
    lat Myocastor coypus (Molina)

    Entzun:

    Den-dena erakutsi zigun: gazteluko emakume jabearen bizilekua, haren gerruntzeak, haren pixontzi-aulkia, haren koipu-tranpak, haren koipu-orea prestatzeko errezetak, haren botila pattarra eta haren Bottin mondain zaharra -goi mailako jendearen aurkitegia-, dena koipetsua, eskuetan behin eta berriz erabili izanaren poderioz. [Ihesaldi polita, Anna Gavalda / Jon Muñoz (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    koipu (Ander Morea, @karhobi) [Creative Commons AipatuEzKomertziala]

     
  • Maite 7:45 am on 2014/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    birbirra 

    iz. ardo aparduna.

    Sinonimoak: iz.
    [xanpaina] : xanpain

    Beste hizkuntza batzuetan (Gastronomiako Euskal Anaiartea):

    es (1) Aguja que produce el txakoli o la sidra al escanciarse en el vaso (2) champaña, champán
    fr champagne
    en champagne
    port champanha

    Entzun:

    Horrez gain, beste bi produktu ere egiten dituzte: xanpaina da bat –birbirra deitzen zaio Euskal Herrian eta txakolinaren oinarria hartzen da, irakinda–, eta besteak berantiarra du izena. [Ezaugarri bereziak ditu Euskal Herriko mahastigintzak, Irati Sarasua Arabaolaza (Argia, 2014-03-09)]

    Txomin Etxaniz – Birbirra 2006

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel