Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:44 am on 2014/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    krakada 

    iz. (Ipar.) 1. Askaria. 2. Kraska. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [askaria] : arratsaldeko, askari, arratsaldeko askari Ipar., merienda Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Ipar.) merienda (2) [hautsi den, kirrika egin duen, kolpe baten hotsaren onomatopeia] (Ipar.) crujido, chasquido
    fr collation, goûter
    en afternoon snack
    port merienda, lanche

    Entzun:

    Gonbidatu zuen krakada egitera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Berehala, krakada bat entzun zen eta harri txiki biribil bat atera zitzaion eztarritik. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean (Arantzazu, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    krakada (FlickrCC, Igartubeiti Baserri Museoa)

     
  • Maite 8:12 am on 2014/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    gantxigor 

    iz. Txintxorta. (Elhuyar Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    gantxigor (G-to, AN-5vill, L, B, BN-baig, S; Lar, Gèze, Dv, H, Foix ap. Lh), gaintxigar, gantxingor (AN-gip-erro), ganxingor (L, BN; VocBN), gatx-xingor (SP, H), gantxigar (G-to), galtxigor (Sal), antxigor (S), gaztxingor (vEys (gatzx-), A), txaltxigor (Sal), txantxigor (G, AN-ulz, B; Aq 683 (G) y 1120 (G, AN)), txantxior (AN-larr, -txiur G-to). Ref.: A (gantxarri, ganxingor, galtxigor, antxigor, txaltxigor, txantxigor, txantxior); Lh; Iz To, Ulz (txantxigórrak); Asp Leiz (txantxior); Izeta BHizt (gantxigor, txantxigor); Satr VocP; Garm LexEV 162.

    Etim. De gantz-(t)xigor, litm. ‘grasa tostada’.

    Chicharrón (de manteca de cerdo). “Reste de la graisse du porc tué, après qu’on en a fait fondre la partie principale” VocBN. “Gantxigor opillek zein goxuak diren” Izeta BHizt.

    Sinonimoak: iz.
    [gantxigor] : txintxorta (elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chicharrón, fritanga de manteca de cerdo
    fr charbon
    en pork rind, crackling
    port torresmo

    Entzun:

    Otorduetan sukaldeko atea ixten zuten etxekoandreek usainak salatu ez zezan zartaginean txir-txir frijitzen zegoen urdaia, edo haragi xerra debekatua edo irin debekatuarekin eginiko pastela. Bizkondesak idatzi zuen: “Bracelet andreak, Rochesenekoak, bi saltxitxoi gordin, txarro bat ezti, txarro bat gantxigor… Joseph andreak, Rouetenekoak, bi oilo eskabetxe saltsan, gurin gazia, txokolatea, kafea, azukrea…”.   [Suite frantsesa, Irene Nemirovski / Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola (Alberdania, 2011) Orr.: 277] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    gantxigor (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:36 am on 2014/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipuru 

    iz. 1. BOT. Kupresazeoen familiako eta Juniperus generoko zenbait zuhaixka hosto iraunkorren izen arrunta. Orratz-formako hostoak, galtzarbeko edo bukaerako konotan dauden loreak eta baia-motako fruitu mamitsuak dituzte. • hego-ipuru. Hostoen gainaldean bi lerro zuri eta fruitu gorri-arreak dituena. Eskualde mediterranearrean hazten da (J. oxicedrus). || ipar-ipuru. Lerro zuri bakarreko hostoa eta fruitua beltz-urdinxka duena. Mendian hazten da batez ere (J. communis).  2. iz. Alor edo sail batean, goldatu gabe gelditzen den ertza; alor edo zelai baten ertza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [altzifrearen familiako zuhaixka] : orre Ipar., hagintze Zub., likabra g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Bot.) enebro (Juniperus communis) ; sabina negra (Juniperus phoenicea) (2) (terreno) baldío (3) borde de un campo sin labrar (4) testuz de los bueyes
    fr (Bot.) genévrier, genièvre
    en (Bot.) juniper
    port (Bot.) zimbro, junípero
    lat (Bot.) Juniperus sp.

    Entzun:

    Bila eta bila luzaz ibili ondoren, artzainak ahuntza Deioko gaztelu barruan aurkitu zuen, ipuru baten ondoan. [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ipuruan geratu ziren gizonak gure zain: los hombres se quedaron en el baldío esperándonos (Elhuyar Hiztegia)

    ipuru (Josu Lezameta, @jozulin)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    txongolo 

    iz. (B) Urbildua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [potxingoa] : istil, putzu, potxingo Bizk.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es charco, pozo de agua detenida
    fr flaque d’eau;
    en puddle
    port charco, poça

    Entzun:

    Halako batean, txongolo bat begiztatu zuen bidean eta hartatik txakur bat edaten.

    txongolo (Ander Morea, @karhobi) [CC Aitortu-EzKomertziala]

     
  • Maite 9:00 am on 2014/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirikino 

    1. iz. ZOOL. Erinazeidoen familiako ugaztun intsektiboroa. Gorputzak forma biribil samarra du. Hanka laburrak eta 2-3 cm bitarteko arantzez estalitako bizkarra du. Gautarra da eta negua hibernatzen igarotzen du. Intsektuz eta zizarez elikatzen da batez ere (Erinaceus europaeus). 2. iz. BOT. Barnean gaztainak dauzkan kupula arantzaduna, morkots. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Guk lehenengo adierari erreparatu diogu:

     
  • Maite 10:09 am on 2014/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    andrakume 

    iz. (B) Emakumea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Bizk.
    [emakumea] : andre, emakume, emakumezko, andrazko Bizk., emazte Ipar./Naf., emazteki L-BN, gizalaba g.e., madama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer
    fr femme
    en woman
    port mulher

    Entzun:

    Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur. Krisia andrakumeei nabarmen erasaten ari dela salatuko dute protestetan aurten ere, baina abortuak hartuko du zeresan handiena: Espainiako Gobernuaren erreforma salatuko dute. [Abortatzeko eskubidea aldarri, Garikoitz goikoetxea [moldatua] (Berria. info, 2014-03-08)]

    andrakume (Argazkia: Berria.info, J. M., ARP)

     
  • Maite 8:55 am on 2014/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    nartziso 

    iz. BOT. Lilipa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Nartziso (mitologia)  Mitologia grekoan, Liriope ninfaren semea. Edertasuna zuen ezaugarri eta, bere burua iturriko uretan ikusi zuenean, maitemindu egin zen, baina uretako irudia laztandu ezinarekin etsita, tristuraren tristuraz hil zen eta ondoren lore bilakatu.

    Sinonimoak: iz.
    [lore bat] : lilipa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) narciso
    fr (Bot.) narcisse
    en (Bot.) daffodil, narcissus
    port (Bot.) narciso

    Entzun:

    Loreak ere ikusgarriak ziren oso, nartziso eta nenufarrak, urdinak gehienak kolorez, handiak gehienak tamainaz, eperrak gainean jarri eta habian bezala geratzen baitziren.  [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    nartziso (Ander Morea, @karhobi) [Creative Commons NonCommercial]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel