Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:26 am on 2014/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    sirats 

    iz. (Ipar.) 1. Zortea, patua. Sirats gaiztoa erori duk etxe horretara. 2. Asmoa. Sirats gaiztoa dik horrek. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Zub.
    [zoria] : asturu, ezinbeste, fortuna, halabehar, zori, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N
    [atsegina] : atsegin, gustu beh., nahikida g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Z) placer (2) (Z) suerte, destino (3) (Z) intención
    fr (1) plaisir (2) sort, destin (3) intention
    en (1) pleasure, enjoyment (2) fate (3) intention
    port (1) prazer (2) sina, destino (3) intenção, propósito

    Entzun:

    Sirats handiarekin joango naiz kontzertu horretara zurekin.

    Sirats gaiztoa erori duk etxe horretara. (Elhuyar Hiztegia)

    Sirats gaiztoa dik horrek  (Elhuyar Hiztegia)

    sirats (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 2:36 pm on 2014/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    topa 

    iz. Edalontziak elkar ukituz eta elkarri zoriona edo osasuna opatuz burutu ohi den ekintza. Topa egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:   iz.
    [brindisa] : brindis Heg. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es brindis
    fr toast
    en toast
    port brinde

    Entzun:

    Orain, topa egin dezagun!  [<//jokoa.com>, Gemma Lluch / Antton Olano (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    topa (pixabayCC, Nemo)

     
  • Maite 6:02 pm on 2014/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    zakil 

    iz. 1. ANAT. Ugaztunen penisa. Pubisaren aurrealdean kokatuta dagoen eta esperma umetokian edo umetoki-lepoan uzteko balio duen organo zutikorra da. 2. ITSAS. Belazurruna. 3. MIKOL. Falaleen ordenako eta Mutinus eta Phallus generoetako onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Fruitu-gorputzak zakilitxura eta euliak erakartzen dituen haratustel-usaina du. • zakil-hezur. ANAT. Ugaztun askotan, zakila indartzen duen hezur mehea. || zakil-moko. Ik. glande.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [arren organoa] : buztan beh., falo jas., pitxo Ipar. beh., pitilin Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) pene (2) (Mikol.) falo (Mutinus sp., Phallus sp.) (3) (lgart.) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a
    fr (1) (Anat.) pénis (2) (Mikol.) phallus (3) izond. (lgart.) sot, sotte, idiot, -e ; imbécile
    en (1) (Anat.) penis (2) [mozolo] idiot, dumb, fool, ass
    port (1) pênis (2) falo (3) tonto(a), néscio(a),

    Entzun:

    Zakil tentea hatz puntaz bilatu zuen Martak, begiak ireki beharrik izan gabe ondo oratuz, harik eta hatzez nahikoa gogortua zegoela baieztatu ondoren aluan barneratu zuen arte. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ekar kamioiak, zerbait ikasi behar dik gaur agure orojakile zakil horrek! [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zakil (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 12:42 pm on 2014/03/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirrixkilet 

    iz. ZOOL. Fringilidoen familiako hegazti paseriformea, txirriskilaren antzekoa. Jatorriz Kanarietakoa eta Madeira uharteetakoa, gatibu hazten da eta gaur egun mundu osoan zehar hedatuta dago (Serinus canaria). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 2:05 pm on 2014/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    kazari 

    iz. ehiztari.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    kazari (V-gip), kazaari (-saari V-gip). Ref.: Iz ArOñ (kasáarixa, kazarixa); Etxba Eib; Elexp Berg.

    Cazador. v. ehiztari. Markos kazaria. AB AmaE 310. Abade bat izan oso kasaixa da txakurrak elizara eruan otsain erbixa eta altxarreko denporan mezia itxi eta joan ei zan kazara (V-gip). Gand Eusk 1956, 220s. Keixa arbolapiak kazariz beteta izaten ziran. SM Zirik 73. Kazaari batzuk beetik gora bota zituzten txakurrak. And AUzta 57.

    Sinonimoak: iz.
    [ehiztari] : ehiztari, ehiza zale (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cazador, -a
    fr chasseur, -euse
    en hunter
    port caçador, -a

    Entzun:

    Onoda tenientea ez bezala, gure aita ez zen sekula gerlari izan, eta ez zen errenditu, beraz. Eskopeta izan zuen, bai, kazaria izan zelako, baina afizio hori zorionez berarekin desagertu da familian. [Jose Luis Fernandez Zubimendi (Elgeta 1922 – Eibar 2014), Luistxo Fernandez  (Ingelesen hilerria, 2014/02/24)]

    Jose Luis Fernandez Zubimendi #inMemoriam

    kazari (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:51 am on 2014/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz eman 

    ad. Adorea eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [adoretu] : adore eman, adoretu, arnasa eman, kemendu, kuraieztatu, azkortu Bizk., dendatu Bizk., animatu beh., arnastu g.e., ausarditu g.e., bihoztu g.e., alaitu zah., esportzatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dar valor, animar
    fr encourager
    en to encourage, to give courage/support/hope; to give sb (fresh) heart
    port encorajar, animar

    Entzun:

    Ez hago bakarrik, saiatzen zitzaion bihotz ematen, neu behintzat hirekin naukan.  [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bihotz eman (Kimberly Darragh Hynd, CC)

     
  • Maite 7:46 am on 2014/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    gitarra-jotzaile 

    iz. MUS. Gitarra jotzen duen musikaria. (Euskalterm)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    GITARRA-JOLE, -JOTZAILE. Gitarrista; (el) que toca la cítara. “Citharista, gitarjotzaillea” Urt V 160. Gitarra joilleen soiñua bezalakoa. He Apoc 14, 2. Ezkondu zan gitar jotzalle batekin. Iraola 17. Urretxuar gitarra-jotzalle ta bertsolariari. Y 1933, 192.

    Sinonimoak: iz.
    [gitarra-jotzaile]: gitarrista, gitarrari Zah., gitarra-jole  (5000, Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Mus.) guitarrista
    fr (Mus.) guitariste
    en (Mus.) guitarist, guitar player
    port (Mus.) guitarrista; (de guitarra española) tocador, -a

    Entzun:

    Mexikon hil da De Lucia, Algecirasko Udalak (Espainia) jakinarazi duenez —han jaioa zen—. Benetako izenez Francisco Sanchez Gomez, 1947an jaio zen, eta flamenko musikaren ikono izatera iritsi da. Gaztetatik hasi zen gitarra jotzen, eta 14 urte betetzerako argitaratu zuen lehen diskoa.  [Paco de Lucia gitarra jotzailea hil da, Jon Olano (Berria.info, 2014-02-26)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gitarra-jotzaile (Wikimedia Commons)



     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel