Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:45 am on 2014/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zopatu 

    da ad. Erabat busti. Ardotan zopatua (borracho como una cuba) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Elhuyar Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.
    [erabat busti] : blaitu, busti-busti egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. [ardotan, esnetan, ozpinetan…] empapar, embeber, impregnar, remojar, emborrachar, ensopar (2) da ad. [horditu] emborracharse (3) da/du ad. [blai egin] empapar(se), calar(se), mojar(se)
    fr du ad. tremper, mouiller
    en du ad. to dip, to dunk, to soak
    port (1) embeber, empapar (2) embebedar-se, embriagar-se (3) ensopar-se, empapar-se

    Entzun:

    Edan ordez jan egin behar den ardo zopatu lodi bat izan zen lehendabiziko urratsa.[Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Euskara herrikoa, batere berritsi horietakoa, gai berezi eta interesdunetan zopatua, txairoa eta atsegina [aldizkaria]. AIr Egan 1958 (3-6), 223. [moldatua]

    zopatu (FlickrCC, s_evenseth)

    zopatu (Wikimedia Commons)

    zopatu (Wikimedia Commons)

    zopatu (FlickrCC, LatinSuD)

     
  • Maite 9:00 am on 2014/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    igel 

    iz. ZOOL. Erranidoen eta hilidoen familietako anfibio anuruen izen arrunta. Azala leuna, atzeko hankak luzeak eta sendoak, aurrekoak motzak, eta begiak irtenak dituzte. Intsektu, araknido, molusku eta beste hainbat animalia txikiz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:51 am on 2014/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    trontzalari 

    iz. Trontzaz enborrak ebakitzen dituena, bereziki kirolaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    trontzalari (V-gip ap. Elexp Berg).

    Leñador que usa la tronzadora; participante en una competición de tronzar.

    Sinonimoak: iz.
    [trontzalari] : arpanlari, zerrari (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tronzador, -a [persona]

    Entzun:

    Joan den urtean Nafarroako trontzalari txapelketa jantzi zuten Amaia Garcia eta Nerea Sorondok Euskal Herrikoa janzten saiatuko dira ortziralean Aian.  [Euskal Herriko emakumezkoen trontzalari txapelketa eta gizonezkoen bigarren mailakoa jokatuko dira abuztuaren 10ean Aian, Ttipi-ttapa (2012-08-09)]

    trontzalari (Wikimedia Commons)

    HitzaPasa ‘Herri kirolak’ 1 eta 2:

    Hitzapasa Herri kirolak 1 Hitzapasa
    HP ‘Herri kirolak’ 1 HP ‘Herri kirolak’ 2

     
  • Maite 8:47 am on 2014/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    antoxin 

    iz. Eskulekudun metalezko ontzia.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    antoxin (V-gip; A Apend), antoisin (V, G), antosin (V, G-to), antoitxin (A Apend), antotxin (A Apend), antixon (V-gip), antixun (G-goi-to; VocZeg 287, H (G)), antusin (V-gip), antuxin (V, G), antuxun (G-goi-azp), antuxune (G-goi), antuxan (Darric ap. DRA), andosin (Darric ap. DRA). Ref.: A (antoisin, antixon, antoxin); EI 382; Urkia EEs 1930, 9; Iz ArOñ (urúntzi), UrrAnz y To (antosiña); EAEL 130; Elexp Berg (antosiñ).

    Sinonimoak:  iz.
    [txolota] : txolot, txolot-ontzi, gailleta. (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):

    es tazón; vaso de metal con asa
    fr mug, grande tasse, tasse haute
    en mug, large drinking cup with handle
    port caneca

    Entzun:

    -Utzazu antoxin hori! – esan zuen oihuka zerbitzuburuak eta antoxin urdinari zartakoa eman eta lurrera bota zuen, eta zerbitzuburuak halako ostikoa eman zion ezen armairu azpiraino bidali baitzuen hegan kinki eta kanka. [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    antoxin (Dreamstime.com)

     
  • Maite 5:48 pm on 2014/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    mutxi 

    iz. (Ipar.) Lizuna, lizuntzen edo zurmintzen denari sortzen zaion orban-multzoa.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [lizuna] : lizun, lizuntasun, mutxidura Ipar., zurmin Ipar., zurmindura Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) moho, enmohecimientoo
    fr (Ipar.) moisi
    en mould (Br); mold (Am)
    port mofo, bolor

    Entzun:

    Hirugarreneko estaia-artean goiti egitear geratu zen, gohain eta gogoeta: nola mila deabru bizitzen ahal ziren jendeak, familia osoak alaina, zahar, zoko eta mutxi baporea zekarten kukumixa kaiola hauetan?  [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    mutxi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:19 am on 2014/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    barride 

    iz. Auzokidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    barride (B, L-ain, Sal, R; SP, Ht VocGr 438, Dv, H). Ref.: A; Izeta BHizt2.

    1. Vecino. “Barridea (O), voisin” SP.

    2. (G-nav, Sal, R; H). Ref.: A; Iz Als. Vecindad, barrio.

    Sinonimoak: iz. Naf.
    [auzoa] : auzo, auzokide, auzoko, auzotar, bizilagun, etxelagun, etxekide g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (GN) convecino, -a (2) vecindad, barrio
    fr (1) voisin, -e (2) voisinage
    en (1) neighbour, neighbor EEUU (2) neighbourhood, neighborhood EEUU
    port (1) convizinho m, -a (2) vizinhança

    Entzun: 

    Polizia-nobela bat idatzi nahi duen kazetari baten istorioa: barride marjinatu batean jaioa, usma-zakur baten moduan dabil bera bizi den hiriko desmasiak ikertzen. [Errebolta, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-01-16)] (Berria.info)

    barride (FotopediaCC, Debora Ratliff)

    barride (FlickrCC, UrbanGrammar)

     
  • Maite 7:33 am on 2014/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ments 

    1. iz. Hutsa, akatsa. Zure lanak ments bat badu. 2. izond. Ergela, zozoa, adimen gutxikoa. 3. iz. EKON. Defizita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    ments iz. Zub. [eskasia] : ez, gabetasun, gabezia, huts, hutsaldi, peitu, eskas Ipar., eskasia Ipar., eskastasun Ipar., eskaskeria Zub., falta beh., gabe jas., peitutasun Ipar. zah.
    ments izond. Ipar. [ergela] : arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Z) falta, carencia, déficit (2) (Z) defecto, error, tacha (3) (Ekon.) déficit (4) (Ipar.) idiota, lelo, -a, imbécil
    fr (Ekon.) manque, absence, défaut, déficit
    en lack, shortage, scarcity
    port falha, carência, déficit

    Entzun:

    Batzordeetan ari dira euskaltzain urgazleak eta euskaltzain ez direnak. Badute behar adinako zeresanik? Ez. Argi esan behar dut. Beti sentitu dut faltan. Urgazleei esku gehiago eman beharko litzaieke. Hori bideratzen, hor dago mentsa. [Andres Urrutia. Euskaltzainburua: «Euskaltzaindiak, zerbitzua ematen ez badu, jai dauka», Garikoitz Goikoetxea (Harian, 2014-01-19)] (Berria.info)

    ments (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel