Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:56 am on 2014/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanpas 

    iz. 1. ITSAS. (B) Ontzietan geletako ate aurrean jartzen den alfonbra. 2. Etxeetako ate aurrean oinetakoak garbitzeko jartzen den alfonbra txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    lanpas. “(V-ple), alfombra colocada a la entrada de la cámara en los buques” A.

    Hiztegi Batuan:

    lanpas iz. ‘ate aurreko alfonbra txikia’

    Sinonimoak: iz.
    [oinetakoak garbitzeko alfonbra] : zerria (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (B) (Itsas.) alfombra colocada delante de las cabinas (2) felpudo
    fr paillasson
    en doormat; mat
    port apacho

    Entzun:

    Ez du lurra lantzen, ez du ehuntzen, eta hala ere Salomon bere loria guztian ere ez zen egun oson etzanda egoten lanpas baten gainean, eguzkipean izerditan blai, euli-bazka bihurturik eta guri-guri, bere jabeak lan egiten zuen bitartean isats salomonikoaren dantza alferra eta gainera esker oneko begirada gozoa erosteko.  [Deabruaren hiztegia, Ambroise Bierce / Xabier Olarra (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lanpas (Orreaga Aranburu, CC)

     
  • Maite 11:05 am on 2014/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    buztanikara 

    iz. ZOOL. Motazilidoen familiako eta Motacilla generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Gorputza luzexka, isatsa luzea, burua txikia eta mokoa zuzena dute. Txikiak dira eta Europa eta Asian bizi dira. • buztanikara hori. Bizkarra gris-urdinxka du eta sabela horia. (M. cinerea). || buztanikara zuri. Lumajea zuri, beltz eta grisa da (M. alba). || larre-buztanikara. Buztanikara horiaren antzekoa da baina bizkarra gris-berdexka du (M. flava). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Maite 1:26 pm on 2014/01/19 Permalink

    • Tarrat 1:55 pm on 2014/01/19 Permalink

      Sinonimoak: ipurdikara, eperdikara, negutxoria, elurtxoria, apeztxorria, señorita…

      Irudian ageri dena hilabeteko umea da, eta ez da oso adierazgarria, berehala aldatzen baitzaio itxura.

    • Maite 5:29 pm on 2014/01/19 Permalink

      Aupa, Tarrat! Sinonimo horietako asko aurkezpenean jasota, baina berri batzuk ere eman dituzu: señorita, eperdikara… Mila esker! Argazkiari dagokionez, Creative Commons irudiak ipini behar ditudanez, ba, horixe topatu dut. Ikusi duzu nonbaiten bakarren bat adierazgarriagoa? :))

  • Maite 11:11 am on 2014/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    katilu 

    iz. 1. Lurrezko edo toskazko ontzia, biribila eta kirtenik ez duena, esnea eta antzeko edariak hartzeko erabiltzen dena. 2. Ontzi honen edukia; bertan sar daitekeen likido-kantitatea. 3. MIKOL. Pezizaleen ordenako eta Disciotis, Plicaria, Aleuria, Lachnea, Sepultaria, Phialea eta Helotium generoetako onddo askomikotinoen izen arrunta. Fruitu-gorputza ahurra da eta katiluitxura dauka. Batzuk jangarriak diren arren ez dira oso preziatuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    katilu (G-nav, B; H, VocB; -illu V, G, AN-ulz-egüés-ilzarb-olza, B; Mic 6v, Lar; Añ y H (V, G)), gatilu (-th- L; Lcc 120, Volt 76 (-illu), H; -thillu Urt III 20, H), gatelu (L, BN, S; -th- Dv, H), gateilu (L, BN, S; -illu Ht VocGr 354), gatulu (BN-arb-lab, R-uzt; -th- BN-baig, S; Arch VocGr, VocBN, H (S)), katulu (R), katelu (H; -ellu Lh), katuli (Añ (AN)), katillo (V-gip), gatillo (R). Ref.: Bon-Ond 163; A (katillu, gathelu, gatulu, katulu, gatillo); VocZeg 288; Lh (gatelu, gateilu); Lrq (gathülü); Garate 6.a Cont BAP 1949, 360; Iz R 403, Ulz, Als, ArOñ, To; Etxba Eib (katillo); Elexp Berg. Cf. kontakatilu.

    Tr. Documentado a partir del s. XVIII en todos los dialectos.

    Etim. De lat. catillu.

    Sinonimoak:  iz.
    [kikara] : kikara, taza Heg. g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) tazón; taza [grande] (2) [edukia] tazón; taza [grande] (3) (Mikol.) nombre que reciben varios hongos, entre ellos las pezizas, que tienen cuerpos fructíferos cóncavos y en forma de tazón (géneros Disciotis, Plicaria, Aleuria, Lachnea, Sepultaria, Phialea y Helotium)
    fr bol, tasse
    en cup [small]; mug [medium]; bowl [big]
    port pote m, vasilha ƒ.

    Entzun: 

    Gizonak katilua hustu eta oraindik koilara sartu zuen katiluan, azukre hondarren bat biltzeko, eta koilara bera ere miazkatu zuen, eta orduan, koilara katilu hutsean libre utzita, bere arrantzale eskuak katilu eta plateraren alde banatara jarri zituen. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    katilu (Gaurko Hitza, CC)

    Praktikatu sukaldeko hiztegia ondorengo hitzapasekin:

    HitzaPasa sukaldea (1 & 2):

    Hitzapasa Hitzapasa
    HP sukaldea 1 HP sukaldea 2

     
  • Maite 7:45 am on 2014/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    txiri-txiri 

    adb. Kantitate txikitan; astiro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘pixkaka’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    Poco a poco. Banoia txiri-txiri, txara txikira txoritara” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.
    [pixkanaka]: pixkanaka, gutxika, apurka, pitinka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es poco a poco, despacio pero sin parar.
    fr peu à peu
    en little by little
    port pouco a pouco

    Entzun: 

    Txiri-txiri bere bidea egiten joan da olibondoa. Haizete, hotzaldi eta eguzkiaren beroa izan ditu. Esan zidaten bezala bizkortzen joan da; adarrak sendoagotzen eta hostoagotzen. Ustekabea eskegitako olibek eman zidaten. Oliba uzta izan behar nuen!  [Olibondoaz, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2014-01-14)] (Berria.info)

    Anaiak Ameriketatik dirutza politak bidaltzen zizkion, eta berak herriko banketxean sartzen zituen, txiri-txiri; sekula ez zion esku sartu libretari. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txiri-txiri (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    iretargi 

    iz. (B) Ilargia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    iretargi (V-ger-ple-arr-oroz-m-gip; Añ (V), VocCB (V-och), Dv (V)), iratargi (V-gip), iletargi (V-ger-gip, G-azp, AN-gip), ilatargi (G-azp), ietargi (V-gip, G-azp), idetargi (V-gip), idatargi (V-gip), iditargi (V-arrig), igetargi (V-ger), igitargi (V-ger), itargi (V-ger-arr-arrig-m), egitargi (V-oroz). Ref.: A (iretargi); EI 381; Iz ArOñ (iétargixa, idátargi (pág. 135)), UrrAnz (irétargixa); Etxba Eib (iratargi); Holmer ApuntV (igetargi); EAEL 117; Elexp Berg (iretargi); Gte Erd 164.

    Etim. De irargi + argi, con duplicación de argi, de donde *irartargi > iratargi > iretargi.

    Luna; luz de la luna.

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [ilargia] : ilargi, argizagi Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) luna [satélite]
    fr Lune
    en moon
    port lua

    Entzun: 

    “Irudi hori buruan geratu zitzaidan: “Gazte naiz: / iretargia harrika hautsi dut”. 16 urte nituen eta irudi potentea iruditu zitzaidan.  [Iretargia harrika hausteko poemak, Gorka Bereziartua (Boligrafo gorria, 2014-01-15)] (argia.com)

    Bilbaoko Iretargi!
    Zeu zaitut lekuko…
    Inork ez al daki…
    galdua ote dago…
    Zu ez zinen hara zale, huraxe zen baina
    munduan zenik ederrena!
    [Bilbaoko Iretargi, Bertolt Brecht (1929)/Joseba Tapia] (josebatapia.com)

    iretargi (Wikimedia Commons)

     
    • Borja 8:09 am on 2014/01/16 Permalink

      Etimologian diozuen bezala, iretargi berez ‘ilargiaren argi’ zen. Bada, ilargi bera ere halaxe zen: (h)il (ilargiaren izen zaharra, egun hilabeteren sinonimo gisa eta ilbehera/ilgora bezalako konposatuetan geratzen zaiguna) + argi. Handik atera zen “irargi”, gero disimilazioz ilargi (atzera!) leku batzuetan, eta irargi-argi pleonastikoa bestetzuetan, non bigarren -r- galdu zen (eta inon lehenengoa -d- bihurtu ere bai, idetargi emanez). r/d/l txandaketa bera daukagu berar/bedar/belar eta zirar/zidar/zilar hitzetan 🙂

    • Maite 8:45 am on 2014/01/16 Permalink

      Mila esker, Borja, azalpen bikain honengatik! 🙂

  • Maite 8:31 am on 2014/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    soska 

    iz. zentimoz zentimo. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Elhuyar Hiztegia:

    sos hitzaren azpisarrera da.  sos: iz. 1. (herr.) Dirua. Sosik gabe geratu naiz. 2. Antzinako moneta, garai batean bost zentimoko balioa zuena. 3. Diru xehea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    soska (AN, L, BN, S ap. A).

    Soska biltzen dire liberak, las pesetas se recogen a sueldos (a perras chicas)” A. Elizak biltzen ditu soska miliunak. Hb Egia 103. (SP). (Con reduplicación). Soska soska biltzen da franka. O Pr 671. Soska soska bazterrerat emanik zauzkaten diru guziak. HU Zez 46. Zenbeit ehun lau liberako eta soska-soska bildu dirua baizik ezpaginu, goseak hil litzaguzke laster gure langile gaizoak. Eskual 10-1-1908, 1.

    Sinonimoak: iz.
    [soska] : zentimoka, zentimoz zentimo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es céntimo a céntimo
    en cent to cent
    port cêntimo a cêntimo, centavo a centavo

    Entzun: 

    Soska-soska, langile jendeak armairu zokoetan zituenak aterarazi ziren. Mila eta bostehun milioi libera batu ziren. Bankarrot jo zen arte.  [Ubidea bete zabor, Iñigo Aranbarri (Larrepetit, 2014-01-12)] (Berria.info)

    soska (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    garro 

    iz. ZOOL. Ornogabe askoren gorputzeko, bereziki buruko, organo edo luzakin lirain eta zalua, tentakulua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [garro] : erro (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) tentáculo
    fr tentacule
    en tentacle
    port (Zool.) tentáculo

    Entzun:

    Gidarien besoak ikusi dituzu autoetako leihoetatik zintzilik, ordulari itsusietan bukatzen diren garro iletsuak gehienak. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Esan duen eran, bazirudien olagarro erraldoi bat urpetik sortua zela, garro bakoitzarekin musika tresna bana joz, eta, ontzi kaskoari itsatsita, barkuari aurrera egitea galarazten ziola. [Belarraren ahoa, Harkaitz Cano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gogoz sartuko zatekeen Huck, maite zuen lehian jardutea eta nekeak dakarren nagitasun hori, lagunak ordea “Señorito alaenak! ” esaten zion, mespretxatu egiten zituen, “Horiek ez zakitek zenbat erro dituen olagarroak! “. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    garro (FlickrCC, Zanthia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel