Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:19 am on 2014/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    kabalkada 

    iz. 1. Zaldizko edo zaldunen desfilea. 2. Zenbait festatan egiten den desfilea, pertsona, apaindutako orga, musika-banda, etab.ez osatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoam, ‘kabalgata’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kabalkada (Chaho, T-L).

    Cabalgata. “Cavalcade, marche de gens à cheval avec ordre, pompe et cérémonie” Chaho. Arratsaldean, kabalkada emana izanen da. Bere zaldizko bringo, jandarme sostor, kapitain fier […]. Herr 28-7-1960, 3. Kabalkada batez, Baigorriko gaztek galdegin zioten jin zadin Baigorrirat bertsu egiterat. Lf ELit 190. Mila berrehun bat izan ziren kabalkadari so. Herr 12-9-1996, 1. Aratsaldeko lauak eta erditan, kabalkada, toberak eta mutxikoak. Ib. 1. Behar da jakin ere kabalkada hau egin zela hastapenean herritarrendako. Herr 10-10-1996, 8. Irailaren 15an, Lekorneko gazteek (bai gazteek) proposatu dituzte kabalkada-toberak. Ib. 8.

    Sinonimoak: iz.
    [desfilea] : desfile; kabalkada (Ipar.) (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) cabalgata, desfile
    fr iz. (Ipar.) cavalcade, défilé
    en iz. (Ipar.) parade, cavalcade, procession
    port (desfile, fiesta) terno m [c. de los Reyes Magos: terno de reis]

    Entzun: 

    Bertze bestarik ere baduk plaza huntan, dantza, kantu, bertsularitza, kabalkada, etxe sartze eta abar, eta ikuskizun horiek guziek airosten die herriaren bizia, lehen beharbada orai baino gehiago. [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kabalkada (Wikimedia Commons)

    kabalkada (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:59 pm on 2014/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    errege-opil 

    iz. Errege-opila herrialde katoliko zenbaitetan urtarrilaren 6an Epifania ospatzeko prestatu eta jaten den opil gozoa da. Espainian eta Frantzia hegoaldean eraztun itxurako opila da, fruitu konfitatuz apaindua eta batzuetan esne-gain edo kremaz betea. Frantzia iparraldean hostorezko opila da, frangipanez (almedra-kremaz) kremaz edo txokolatez betea

    Ohikoa da barruan kutun moduko objektu txikiak (zeramikazko panpinak, babarrunak, …) sartzea. Opila jatean kutuna aurkitzen duenak errege izendatzen da egun horretan. Tradizio berriago baten arabera, kutuna aurkitzen duenak ordaindu egin behar du opila. (Wikipedia)

     
  • Maite 9:24 am on 2014/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    mendi 

    iz. 1. Inguruko lurretatik nabarmenki goratzen den lur-zatia, bakartua edo beste batzuekin multzoa osatuz dagoena. Aralar mendia. 2. (mug.) Mendialdea. Mendian bizi direnak. • mendi-uhartea. GEOL. Inselberg-a.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [inguruko eremutik nabarmen goratzen den lurzatia] : oihan Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) monte, montaña (2) montaña, zona de montañas
    fr mont, montagne
    en (1) mount, mountain (2) mountains, the wilds
    port (1) monte, montanha

    Entzun: 

     
  • Maite 8:51 am on 2014/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    sorgorraldi 

    iz. Izaki bizidunek izaten duten erritmo metabolikoaren jaitsiera inguruneko baldintzen gogortasunak beren biziraupena arriskuan jartzen duenean. (Euskalterm)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sorgorraldi, sogorraldi.

    Momento de inconsciencia, de distracción. v. sorraldi. Ortarako […] gizonak eragaitz aundi bat dauka; ernai egon bearrean xorraldi edo sogorraldiak baititu. Or QA 135. Sogorraldi asko dirala iduritu utsezkoak. Ib. 135.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dormancia
    fr dormance
    en dormancy
    port dormência

    Entzun: 

    Sugek odol hotzeko animaliak dira eta, beraz, neguak hotzak diren eremuetan ezin dute jarduera osorik egin; kasu horietan sorgorraldia egiten dute. Sorgorraldia ez da hibernazioa bezala, non ugaztunak lotan dauden; sorgorraldian sugeak esna daude, baina ez-aktibo. Sugeen sorgorraldia zuloetan, harrien azpian edo eroritako zuhaitzen barruan egin daiteke, edo taldeka bil daitezke, hibernakula bat egiteko, urtero errepikatzen duten lekuetan.  (Sorgorraldia > suge> Wikipedia)

    sorgorraldi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:36 am on 2014/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    pailleta 

    iz. Metalezko edo beste material distiratsuko pieza biribila, soineko edo hainbat janzkitan apaingarri gisa erabiltzen dena. 

    Sinonimoak: iz.
    [lentejuela] : ezkata (distiratsu); lentejuela (Heg.); pailleta (Ipar.)  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) lentejuela
    fr paillette
    en sequin
    port lentejoula

    Entzun: 

    Itsutu egin nau hainbesteko distirak. Patrycia Centeno moda eta ideologiaren arteko ikertzailearen hitzak agertu zaizkit dirdaien artean: «Ez dago janzkera berririk iraultzarik gabe, baina ez dago janzkera bat estreinatzen ez duen iraultzarik. Eta zenbat eta handiagoa izan iraultza, orduan eta handiagoa janzkeraren aldaketa». Pailletak eta gorbatak: ez da zantzu onik 2014rako. [Pailletak, Idurre Eskisabel (Berria, 2014-01-02)]

    pailleta (Wikimedia Commons)

    pailleta (FlickrCC, [cipher])

     
  • Maite 11:44 am on 2014/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    urteberri 

    iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) Urtearen lehen eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [urtearen lehen eguna] : Urtats Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) día de Año Nuevo
    fr iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) le jour de l’An
    en iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) New Year’s Day
    port ano novo

    Entzun:

    Kalean bueltaka ibili nintzen, eta nora ezean Konstituzio plazara iritsitakoan, kukurutxo-txanoak jantzita tutuak joka oraindik ere Urteberri eguna ospatzen zebilen talde handi batekin topo egin, eta ez dakit nola, gin-tonik batzuk edateko nahastu nindutelarik, luzaroan ibili nintzen kalean, eta etxeratzerako hamarrak izango ziren jada. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urte Berri On! (Gaurko Hitza CC)

     
  • Maite 10:02 am on 2013/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    akabaila 

    iz. (zah.) Bukaera, amaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [bukaera] : azken, azkentze, bukaera, bururapen, hondartze, urrentze, akabu Bizk., amai Bizk., amaiera Bizk., hondar Ipar./Naf., akabera beh., azkenki g.e.pl., fin zah., erremate Heg. beh., akabantza Ipar. g.e., kabu Heg. zah., guen Bizk. zah., araurren Gip. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es fin, terminación
    fr fin
    en end, ending, finish, finishing
    port fim, terminação

    Entzun: 

    Pentsatu nahi dut, hasitakoari nola edo hala akabaila emateko nahiak horretaratu ninduela. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    akabaila (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel