Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:47 am on 2013/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    abortu 

    iz. 1. Abortatzeko ekintza. 2. Abortatzen den fetua. Lau semealaba izan ditu eta abortu bat.
    Bi talde nagusi bereiz daitezke: nahigabekoak eta borondatezko abortuak.
    Nahigabeko abortua. Enbrioia edo fetu hila bota aurreko egunetan odol-galerak eta alde lunbarreko mina izaten du amak. Karen hondarrak geratzen diren kasuetan beharrezkoa da umetokia aztertu eta legratua egitea. Bereiztu behar dira lehen hiruhilabeteko abortua (lehenik obulua hil eta gero egozten denekoa) eta bigarren hiruhilabetekoa (obulua egotzia izan ondoren hiltzen denekoa). Lehen hiruhilabetekoek gehienetan jatorri genetikoa izaten dute. Egotzitako enbrioi-ehunak aztertuz ikusi da % 70 kasutan aipatu enbrioiek anomalia kromosomikoak dituztela (trisomiak, etab.). Malformazio hauek obulu edo espermatozoidearen meiosiaren asaldura edota ernalketan edo zigotoaren lehen zatiketetan gertatzen den anomaliaren baten ondorio dira eta ez bi gurasoetako batek transmititutako anomalia kromosomiko hereditarioaren ondorio.
    Bigarren hiruhilabeteko abortuak arrazoi desberdinengatik gertatzen dira. Honelakoetan zigotoaz kanpoko arrazoiak (sarritan umetokikoak) izaten dira abortuen kausa. Batzuetan enbrioiaren infekzioren bat (listeriosia, esaterako) izan liteke abortuaren eragilea.
    Borondatezko abortua. Bi teknikamota bereiz daitezke: goiztiarrak eta berantiarrak, hirugarren hilabetea eta gero egiten direnak. Teknika goiztiarretan legratua eta umetokibarneko zurgaketa erabiltzen dira. Sistema hau lehen sei astetan anestesiarik gabe erabil daiteke. Sei astetik 12 astera bitartean zurgaketa anestesia bidez eta aspiragailu elektrikoarekin burutu behar da. Teknika berantiarretan amnios barneko suero-injekzioak edota prostaglandina-injekzioak erabiltzen dira..
     (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [haurra galtzea]: abortatze, haur-galtze, hilaurtze, ume-botatze, ume-galtze, sein-galtze Bizk., bertitz g.e.
    [hilaurra]: hilaur, bertitz g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) aborto (2) aborto
    fr avortement
    en abortion
    port aborto

    Entzun: 

    Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak ostiralean aurkeztutako abortuaren lege berriaren aurka mintzatu dira hainbat alorretako pertsona ugari. [Atzerapauso handia, Urtzi Urkizu (Berria, 2013-12-22)]

    abortu (Zaldieroa, De Rerum Natura)

     
  • Maite 9:12 am on 2013/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    tapauka 

    iz. Jantzi-mota, zabala baino luzeagoa dena, lepoa eta zenbaitetan ahoa babesteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:08 pm on 2013/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    abesti 

    iz. (neol.) 1. Kanta, doinua, bereziki zaharra edo herrikoia ez denean. 2. Kantua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [kanta] : eresi, kanta, kantu Ipar., kantore Zub., abes g.e., hotsaldi g.e., aheri zah.
    [kantua] : kantu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) canto, canción (2) [txoriarena …] canto
    fr chant, chanson
    en (1) song (2) [txoriena] song, birdsong
    port canção (2) canto m;

    Abesti zahar bat hasi zen ziztukatzen, pentsamenduak bezperako topaketara ihes egiten zion bitartean.  [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:13 am on 2013/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    lasta 

    iz. 1. Ontzian, komeni den sakoneraraino murgiltzeko eta egonkortasuna handiagotzeko kargatzen den pisu gehigarria. Euskal balen arrantzaleek teilak eramaten zituzten Ternuara lasta moduan. 2. (hed.) Edozein zama edo pisu gehigarri, fisiko zein psikiko. Globoek hareaz betetako zakutxoak dituzte lasta moduan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    lasta. v. lastre.

    lastre (Lar, H), lasta (G-bet, L; Lar, Hb ap. Lh, H), lastra (H), lazt (G-bet). Ref.: A (lasta, lazt); Lh (lasta).

    Lastre. “Lest” H.   Bertutez kargatua dijoan ontzia, tentaldiyen lastrerik gabe. Aran SIgn 25. lazta (det.). Itsasontziyan lazta ziaro diruz kargatuta ekarri omen zuten (G-azp). “El fondo de la embarcación”. AEF 1921, 98s.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) lastre (2) (Itsas.) lastre, zahorra
    fr (1) lest (2) fig (impedimento) fardeau
    en (1) (peso que estabiliza) ballast [ship] (2) (impedimento) encumbrance, hindrance, impediment (3) figurado (molestia, peso muerto) burden, dead weight (4) (piedra de mala calidad) waste stone, scraps n
    port (1) lastro (2) fig obstáculo, empecilho

    Entzun:

    HITZA: Altzoa

    lasta (irudia: soymimarca.com)

    Helduok bihotzean / zenbat harramazka? / bizitzaren bizitzez / indarrak gasta. / Nekeak eta minak / askotan arrasta / uzten gaituzte eta / hori nola aska? / Bihotzeko zazta / bizkarreko lasta / banoa arnaska / hartzen nau xarmaz ta / altzoa da helduok / dugun sehaska.

    [Kartzelakoa buruz burukoan, Maialen Lujanbio (Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013)] (sustatu.com)

     

    Bidea eta denbora, Anari

    Bideak eta denborak bat egin duten unean
    balea eri baten moduan ohituraren putzuan
    lastaren laztana pisu, pausu larriz nabil
    nahiz ez dudan inor atzetik
    nahiz inor ez dudan zain.

    Aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada
    pausu adina itzal atzean
    eta aurrean zelai eder bat,
    zelai eten bat.

    Bueltarik ez da eta aitzina ez dut
    nahi dudana ez dut behar,
    behar omen dudana ez dut nahi.
    haize zakarrak nola, maitatzen dudana
    dena desio arren
    ez dut neuretzat ezer nahi.

    Eta ez diot inori ezer eskatzen
    ez dudalako eman nahi.
    pausu larriz nabil
    nahiz inor, ezer ez dudan zain.
    edo bai.

     
  • Maite 8:27 am on 2013/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    karramixka 

    iz. (batez ere Ipar.) Harramazka, atzaparkada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    karramixka, karramiska (BN-baig-lab), karramista (B; H (G)), karramaska. Ref.: A (karramiska, karramista); Izeta BHizt2.

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [harramazka] : atzamarka, atzamarkada, atzaparkada, harramazka, tarratada, urratu, zarrapo, zarrata, zarramiko Ipar., arrastada Heg., zarramazka Bizk., atzaparka g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arañazo, rasguño
    fr eraflure, égratignure
    en scratch
    port arranhão, arranhão

    Entzun:

    Sasi artera jausi zen eta esku guztia zuen karramixkaz beterik.   (Labayru Hiztegia)

    karramixka (FlickrCC, Manel)

     
  • Maite 8:29 am on 2013/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    karen 

    iz. 1. ANAT. Ugaztun euterioetan, fetua eta amaren umetokia lotzen dituen organo baskular arola, elikatzea, arnasketa eta bestelako funtzioak ahalbidetzen dituena. Erditu ondoren kanporatu egiten da. 2. BOT. Obuluak ezartzen diren karpelo-zatia. 3. BOT. Esporangioak dauden tokia. 4. iz. Birmania eta Thailandian bizi den talde etnikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [plazenta] : plazenta, selaun Bizk., haurlagun g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Anat.) placenta, parias, secundinas (2) (Bot.) placenta
    fr placenta
    en placenta
    port placenta

    Entzun:

    Umatokia ertetzea. […] Karena bota naiean indarka asitakoan. Oñatibia Baserria 139 (Orotariko Euskal Hiztegia)

    karen (Wikimedia Commons)

    karen (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:55 am on 2013/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    purrustaka 

    adb. 1. Marmarka. Purrustaka joan da etxera. 2. Ugari, asko. Oparo eta purrustaka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  adond.
    [ugari] : purrustan Ipar.
    [purrustadaka] : g.e., purrustadaka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) refunfuñando, gruñendo; despreciando (2) a borbotones, en abundancia
    fr (1) grommelant (2) en abondance
    en (1) grumbling, griping (2) a great deal, a lot
    port (1) resmungando, resmungando (2) em abundância

    Entzun:

    Idazteari utzi, idazten segitzeko, Lander Garro (Hirudia, 2013-12-15) [Berria.info]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel