Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:55 am on 2013/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    satisfos 

    izond.  Kontent edota harro.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    satisfos, satifos (H).

    Satisfecho. “Qui est satisfait, content, se tient pour payé” H.  Zure mutilaz ez zira satifos. HU Zez 212. Deklaratu baitzen satifos zela fetixa, eta dohain guziez bere fidelak saristatuko zituela. Prop 1906, 90. Gure haur denboran berdin satisfos ginen ukaiten ginuelarik Paskoz “kurkulua” deitu etxe paztiza. Herr 4-8-1960, 3.

    Sinonimoak: izond. Ipar. Beh.
    [pozik]: pozik; kontent
    [harro]: harro, pagu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es satisfecho, -a
    fr satisfait(e)
    en satisfied
    port satisfeito(a)

    Entzun:

    Amets Arzallus, #btn13 (eitb.com)

     
  • Maite 11:34 am on 2013/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bertsolari 

    iz. eta izond. Bertsoak jartzen edo bereziki bertsoak botatzen dituen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:28 am on 2013/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    tantai 

    1. iz. BOT. Adarkadura monopodiala duten zuhaitzetan, koniferoetan kasu, zuhaitzaren erdiko puja; edozein zuhaitzen adar garaiena edo erdikoa. 2. iz. Zuhaitz luzea. 3. iz. Zutikako makila edo habe lodixka, luze eta zuzena; bereziki, itsasontzietako masta. 4. izond. Altua, garaia. Hori bai mutil tantaia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [zuhaitza] : garrazta Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Bot.) guía (2) árbol alto (3) leño largo, grueso y recto; mástil (4) [pertsona] alto, -a
    fr (1) (Bot.) flèche; branche mère (2) arbre haut (3) mât, baliveau (4) [pertsona] grand, -e, personne de haute stature
    en (1) tall tree (2) long, thick, vertical log; mast (3) [pertsona] tall
    port (1) árvore alto (2) mastro (3) [pertsona] alto(a)

     
  • Maite 7:41 pm on 2013/12/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    gautxori 

    1. iz. Gauez ibiltzen den txoria. Hontzak eta beste gautxoriak. 2. iz. eta izond. (lgart.) Gauez etxetik kanpo olgetan ibiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond.
    [gautarra] : gautar, gauzale, gaukari g.e., gaubele (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pájaro nocturno, ave nocturna (2) juerguista, parrandero, -a, noctámbulo, -a
    fr (1) nocturne (2) noceur(euse), noceur(euse)
    en (1) night bird (tb fig) (2) reveller, raver
    port (1) ave noturna (2) farrista,

    Entzun:

    Erretzailea ere bertan zen: hondakin arraro eta susmagarria atera zuen sakelatik, paper zatiren bat eta pospolo bat edo beste, eta berorren garrera makurtu zuen aurpegia gautxori harrapari baten grinaz.  [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gainerakoan, bere espezialitateko estereotipoari dagozkion guztiak bete-betean konplitzen zituen: kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gautxori (FlickrCC, zentolos)

    gautxori (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:29 am on 2013/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    azpiratu 

    du ad. Menderatu, mendean ezarri.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [mendean ezarri] : azpikotu, behetu, bere egin, bereganatu, berenganatu, beretu, borrokatu, eskuperatu, eskuratu, eskutik eduki, gailendu, hankaperatu, jabe egin, jabetu, jaundu, menderatu, nagusitu, esku hartu Ipar., meneratu Ipar., plegatu Ipar., buruzagitu Zub., berendu g.e., bereratu g.e., mendetu g.e., beretakotu zah., beretzakotu zah., haragitu zah., mendu Bizk. g.e., sumetitu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es someter, dominar; vencer, abatir, derribar
    fr réduire, soumettre, vaincre
    en to force to submit; to subdue, to defeat; to conquer
    port submeter, subjugar, dominar; vencer, abater, derrubar

    Entzun:

    Alferrik. Are, petraldu egin zitzaien Anttoni: pipertuta esan zien Franco eta senarra hilda libre izateko garaia iritsi zitzaiola, eta eskola gutxikoa, ezjakina eta zaharra izan arren jakin bazekiela azpiratuak askatzearen alde aritu zela Lenin, horregatik maite zuela. [Lenin, Idurre Eskisabel (Bira, 2013-12-11)] (Berria.info)

    azpiratu (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:50 am on 2013/12/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezproi 

    iz. 1. Zaldia akuilatzeko metalezko pieza, zaldunak orpoan lotzen duena. 2. Itsas labar edo pareta bateko irtengunea. 3. ZOOL. Hegaztien hanketako ezproiitxurako hezurrezko prozesua, edo beste hainbat animaliaren antzeko egitura. 4. BOT. Lore-organoen (sepaloen eta petaloen) oinaldean kanporantz kokatuta dagoen luzakina, nektarontzi gisa diharduena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [zaldia akuilatzeko metalezko pieza]: aztal g.e., orkatz, ezten, kiri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [zaldi, etab.i eragitekoa] espuela (2) (Bot.) (Zool.) espolón
    fr (1) [zaldi, etab.i eragitekoa] éperon (2) [oilarrarena] ergot
    en (1) spur [on rider’s boot]
    port (1) espora (2) (de ave) esporão

    Entzun:

    “Bai, txirrin”, erantzun zidan jauzika, eta, ipurmasailak estutzea ezproi sartzea izan balitz bezala, bizkorrago ekin zion zamalkatzeari. [Gerezi Denbora, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Kantatzen badakit, ez mintzatzen; ezproiak baditut eta ez naiz zaldizkoa [A EY III 393. ] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    ezproi (Wikimedia Commons)

    ezproi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:15 am on 2013/12/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    karramisto 

    iz. garrasi zorrotza.

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    karramisto, garramisto (V-gip), karramist (AN-larr). Ref.: A (garramisto); Iz ArOñ; Asp Leiz2 (karramist).

    “Chillido muy agudo” A. “Garrámisto bat, un chillido” Iz ArOñ. “Grito” Asp Leiz2. v. garramin. Goitik abestutzen duten emakumeen karramistoa, bela txingoa izutzeko aiñekoa izaten da. Ayerb EEs 1914, 144.

    Sinonimoak: iz.
    [garrasi zorrotza]: deadar (bizk.), deiadar (bat.), garrasi, girristu, oihu, txilio (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chillido muy agudo
    fr cri, cri perçant
    en scream, shout, cry, shriek
    port grito, berro

    Entzun:

    Eskolak eta inguruko jolaslekuak txilioz eta garramistoz beteak daude. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karramisto (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel