Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:22 am on 2013/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    papargorri 

    Ik. txantxangorri.  iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, txikia eta moko mehea, papar gorrixka, bizkarralde arre-berdexka eta sabelalde zurixka dituena. Intsektuz eta animalia txikiz elikatzen da batez ere eta oso arrunta da (Erithacus rubecula). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    papargorri (V-m-gip). Ref.: A; Elexp Berg.

    1. (Sust.). Petirrojo. “Txindorra, beste ixenez labatxori, papar gorri, txantxangorri” Altuna Euzk 1930, 448. “Motatxoria?” Elexp Berg. Urretxindor, pardil, papargorri errukiorrak eta kardantxilloak. Erkiag BatB 38.

    2. (Adj.). De papo rojo. “Paparra gorria duena. Txantxangorrixa txori papargorri bat da” Elexp Berg. “Neguta papargorri, camachuelo común” Ib. Mirua txindor papar-gorriaren zelatean egoten direan antzera. A BeinB 55. Txindortxu papar gorrijak. Enb 122.

    Sinonimoak:  iz. Bizk.
    [txantxangorria] : txantxangorri, papogorri Ipar., txindor Bizk., bulargorri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es petirrojo (Erithacus rubecula)
    fr rouge-gorge, rougegorge
    en robin
    port pintarroxo

    Entzun:

    Ene ipuinak, azterketa konplexuen arauera, nominalistak suertatzen direla eta liburua papagorri bailitzen kainoikatuko duela abisatu zidan kritikoari.  [Han izanik hona naiz, Joseba Sarrionandi]

    papargorri (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:19 am on 2013/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    aratz 

    izond. 1. Garbia, xahua. 2. KIM. Beste substantzia arrotz bat edo batzuez nahastuta ez dagoena; berez ez dagokion elementurik ez duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond. Ipar.
    [garbia] : garbi, puru, xahu Ipar., ximen Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  (1) limpio/pia, claro/ra, puro/ra, nítido/da (2) elegante, bello/lla, pulcro/cra (3) perfecto/ta
    fr propre, pur, -e ; net, nette, chaste
    en clean, pure
    port limpo(a), puro(a)

    Entzun:

    Nire niniek inoiz berreskuratuko ez duten doblerik gabeko poz aratza. [Txoriak, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-10-03)]

    aratz (Gauko Hitza, CC)

     
  • Maite 8:07 am on 2013/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    gau(-)mahai 

    iz. Ohe-mahai. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gau(-)mahai] : mahaitxo, ohe aurreko, mesanotxe, ohe-mahai  (5000 Hiztegia eta UZEI sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mesilla, mesa de noche
    fr petite table, table de nuit
    en bedside table (Br); night table (Am)
    port mesinha-de-cabeceira, criado-mudo

    Entzun:

    Logelako gau mahaian aurkitu zuen harritxo bat, arazo etikoak planteatzen dizkizun koxkor horietako bat. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gau(-)mahai (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:55 am on 2013/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    herrikoi 

    izond. 1. Herri xehearen aldekoa, herrizalea. 2. Herri xeheari dagokiona. Hizkera eta neurri herrikoiagoren atzetik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [herriarena] : herritar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) patriótico, -a (2) popular, del pueblo
    fr (1) patriótico (2) du peuple
    en (1) patriotic (2) popular
    port (1) patriótico(a) (2) popular

    Entzun:

    Zer esatea nahi duzue, hainbeste marmartiren iritzi artean Gritten jaunak arrazoia duela iruditzen zait. Autokritika eta autosuntsipena ez dira gauza bera. Nik ezagutzen ditudan champions league jaialdietatik behintzat, herrikoiena, erosoena eta giro ederrena duena gurea da.  [Hugh Hefner ez bezala, Koldo Almandoz (Berria, 2013-09-28)]

    herrikoi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:37 am on 2013/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkonar 

    iz. ZOOL. Mustelidoen familiako ugaztun karniboroa, burua zapala, muturra luzea, eta belarri eta begiak txikiak dituena. Gorputz-adarrak motzak eta azkazal sendoz hornituak ditu. Gorputza grisa du eta bi lerro beltzez jantzitako buru zuria (Meles meles). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:30 am on 2013/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ur 

    iz. 1. Likido kolorge, usaingabe eta zaporegabea, lotura kobalentez elkartutako bi hidrogeno-atomoz eta oxigenoatomo batez osatuta dagoena (H2O). Gas-egoeran dagoenean lurrin deritzo eta egoera solidoan dagoenean izotz.  Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) agua; agua corriente (2) zumo; jugo (3) jugo/sustancia de la carne (4) Kim. agua
    fr (1) eau [courante] (2) suc [de fruit]
    en (1) water (2) juice
    port (1) água (2) suco

     
  • Maite 8:34 am on 2013/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    txoriburu 

    izond. Kaskarina, zentzu gutxikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [buruarina]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 izond. casquivano/na, ligero/ra de mollera, calavera, persona de poco juicio. 2 iz. hilo de grosor desigual
    fr vaniteux, -euse ; écervelé, -e ; cervelle d’oiseau, sans cervelle
    en bird-brained, scatterbrained; [batez ere emakumeez] flighty
    port leviano(a), volúvel, frívolo(a); vaidoso(a)

    Entzun:

    Ni ere ez nindunan horren txoriburua eta konturatzen nindunan mutil harekin ez nuela etorkizunik eta beraz ez nuela aurreraegi egin behar, badaezpada ere.[16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txoriburu (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel