Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:06 am on 2013/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrahartu 

    du ad. Berriz hartu. Pausarazi ondoan ene gorputz akitua, arrahartu nuen bidea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [berriz hartu]: berrartu, eskuratu, berreskuratu, berrerdietsi, errekuperatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es retormar
    fr reprendre
    en resume, restart; pick up, take up again
    port retomar

    Entzun:

    Ez nuke aipatu gabe utzi nahi EKEk antolatu zuen lehen ikastaldian-Kakotx izenaren pean ari-zan ziren- bigarrena zirkuitoaren asetzeko baitzen, lehen ikastaldian, nion, rokeroak bildu zituzten eta orroit naiz arrunt joko berria ikusi genuela, preseski ene ustez naturaitasun berria sortuz, eta herri antzerkiari hartua, ezenatoki haundiaren beharra agertzen zitzaien: gorputzaren lekua arraheldu zen. Musikak jokolari horiek arrahartu ditu, bainan nork daki… [Oraingo antzerkiaz [pdf], Antton Luku (Tolosa, 99-11-14)]

    arrahartu (irudia: Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 12:32 pm on 2013/09/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    irail 

    iz. Urtearen bederatzigarren hila (30 egun). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:35 am on 2013/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzulera 

    iz. Atera zen edo lehenago zegoen tokira edo tokirantz berriro joateko ekintza.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bihurrera]
    bihurrera, itzulpen g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) vuelta, regreso, retorno (2) reintegro
    fr retour, détour, tour
    en return; coming back
    port regresso, volta

    Ihesak eta itzulerak ez dira denak berdinak. [Errotarria, Jokin Urain (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:29 am on 2013/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    heiagora 

    iz. (Ipar.) Garrasia, oihua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. jas.
    [garrasia] : deiadar, garrasi, kurrixka, lekaio, oihu, txilio Bizk., aiui g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gemido, grito, clamor
    fr cri élevé, clameur
    en groan, moan, cry, shout
    port gemido, grito, berro, clamor

    Entzun:

    Konprenitzen du zer pairatzen duten, samina luzeago jasan ezinik, nola lehertzen diren heiagoraz gau batzuetan, norbaitek larrutuko balitu bezala.  [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    heiagora (Irudia: Sshout, Neil Moore. Haren baimenaz ekarria.)

     
  • Maite 9:15 am on 2013/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    herexa 

    iz. (Ipar.) 1. Hatza, arrastoa, aztarna. 2. Kaltea. Haizeak ez du herexa handirik egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [aztarna]: aierupen, arrasto, aztarna, aztarren, hatz, lorratz, seinale, zantzu, aztar jas., kuntze g.e., antz zah., aieru Ipar. g.e.
    [kaltea]: gaitz, kalte, bidegabe Ipar., damu Ipar., gaizki jas., ezbehar g.e., gaizto g.e., bidekaitz zah., dainu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) huella, rastro, marca (2) perjuicio, daño, pérdida
    fr (1) trace, vestige (2) (motal) préjudice, tort
    en (1) footprint, trail, track, footprints (2) setback, damage, harm
    port (1) impressão, rastelo (2) prejuízo, dano

    Entzun:

    Apeza gizon gaztearen ondora iritsi zenerako, erreka bazterrean zegoen, ingurumenaren begiesten ari, eihera edo haren herexak aurkitu beharrez. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urteek beren herexak uzten zituzten! [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    herexa (FlickrCC, Murciopía)

     
  • Maite 10:09 am on 2013/08/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    iroi 

    iz. 1. Iraina; biraoa. 2. Laidoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. (Labayru Ikastegia)

    [reproche, injuria] irain
    [maldición, palabrota] birao, maldizio
    [afrenta] ofentsa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) injuria, reproche (2) afrenta
    fr (1) injure (2) affront, outrage
    en (1) insult (2) affront, insult
    port (1) injúria; reproche, censura, repreensão

    Entzun:

    Iroi egin zioten. (Labayru Ikastegia)

    Iroirako adinako trebetasuna balu lanerako, bapoa. (Labayru Ikastegia)

    Haiek oraino gogoan zeukaten iroi zaharren bat.

    Hiruroi iroi [Arkaitz Mendoza, Berria, 2013-08-23]

    iroi (irudia: gaurkohitza, CC)

    Bestelakoak:

     
  • Maite 9:42 am on 2013/08/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    kurruskari 

    izond. Karraskatzen duena; kraska egiten duena. (Labayru Ikastegia)

    Sinonimoak: izond.

    [kurruskari]: kirrikatsu, karraskatsu, kurruskatsu (Elhuyar Hiztegia)
    [kurruskari]: kizkor, txikor, kirri-kirri, karraska | krak | kirri(z)ka  (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar  eta Word Reference hiztegiak):

    es crujiente
    fr croquant, -e
    en crisp, crunchy adj
    port rangente, crocante

    Entzun:

    Irauli egingo dugu ondoren txerrikumea, muturretik oratuta, azala ez urratzeko, eta sardexka batez ziztatuko dugu gorputza eta burua txerrikumeak barruko zuku, ur eta koipea isur ditzan. Horrela jokatuko dugu, azala egoki erre eta kurruskari gera dadin. [Txerrikume errea, sukaldean.com]

    kurruskari (FlickrCC, roboppy)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel