Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:02 am on 2013/08/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    drogoso 

    izond. Iruzurzalea; errietazalea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    drogoso (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.

    “Enredador, tramposo, cuestionador. Drogosua zan eskolan, eta bardiñ izan da gero bere bizi guztian” Etxba Eib. “Follonero. Harekin ibiltziak billurra emuten juan drogoso hutsa zuan da” Elexp Berg. Arpegirik eztauko / nunbaist drogosoak / len legez ereiteko / berba arin zoroak. Azc PB 256.

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian ‘iruzurgile’ eta Elhuyar Hiztegian ‘endredatzaile’)

    [engainatzailea]: engainagarri, engainatzaile, iruzurti, iruzurtzaile, zimarkutsu, zimarkun Ipar., bairatsu g.e., zilibokari g.e., zilibokatzaile g.e., engainari zah., tronpatzaile Ipar. beh., tranposo Heg. beh.
    [endredatzaile]: endredatzaile, bazter-nahasle

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tramposo, -a; alborotador, -a (Elhuyar Hiztegia) / Haur. revoltoso/sa, enredador/ra (5000 hiztegia)
    fr tricheur(euse); agitateur m, -trice Æ’, trublion mÆ’; embrouilleur(euse)
    en deceitful; naughty, mischievous
    port tramposo(a), trapaceiro(a); alvoroçador(a);

    Entzun:


    Mihiluze, drogoso, kontakatilu, zirtolari…

    Kike Amonarriz: “Mihiluzeren bidez, sortzen ari garen proposamen bat zabaltzen dugu, ez baitago kaleko hizkera baturik”.

    Ilaski Serrano: “Ia-ia yoga egin behar izaten dut txarto egindako itzulpenen aurrean kontrola ez galtzeko, itzulpen lotsabakoak iruditzen baitzaizkit, eta barre egin beharrean haserretu egiten naiz. Baina Kikek ez haserretzeko esaten dit, erdaldunak horrelakoetan oso txiste onak galtzen dituela pentsatzeko”.

    (Argia, 2006ko apirila, 306. zenbakia)

    mihiluze (Irudia: euskaraz.net)

     
  • Maite 9:06 am on 2013/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    olana 

    iz. Liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko, etab.etarako erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:32 am on 2013/08/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    buru 

    iz. 1. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko atala, ahoa, sentimen-organoak eta nerbiozentro garrantzitsuenak kokaturik daudena. 2. Adimena, oroimena, zentzua. Buru argia du. 3. Zenbait piezaren puntaren aurkako mutur zabal edo biribila, hala nola orratz, iltze eta torlojoek dutena. 4. Zerbaiten muturra, aurrekoa, goikoa edo nagusia denean. Mahaiaren buruan zeudenak. 5. Buruzagia, aitzindaria. 6. Liburu baten kapitulua. 7. Zenbait landareren biribilantzeko egitura. Baratxuri-burua. 8. Banako abere bakoitza. Bazuen artalde bat zazpi mila bururekin. 9. BOT. Buruxka. 10. ITSAS. Txaluparen lehen tosta. 11. KIM. Hidrokarburonahaste baten parterik arinena edo hegazkorrena. 12. TEKNOL. Makinaerreminta baten ardatz nagusia eta honen mekanismo eragilea dituen atala. • alderdi judizial buru. ZUZ. Alderdi judizial batean, lehen instantziako eta instrukziozko epaitegiak dituen herria. || buru magnetiko. ELEKTR. Zinta magnetikoa grabatzeko edo irakurtzeko transduktore elektromagnetikoa. || buru nuklear. ARMAG. Karga nuklearreko buru edo ojiba, zenbait arma edo jaurtigai berezik duena. || buru-babes. Kaskoa, burua babesteko estalkia. || buru-estalki. 1. Txapela. 2. Burukoa, emakumezko jantzia. || buru-oskol. Buru-babesa. || burutik beherako. Ik. beherako. || famili buru. ZUZ. Familia edo antzeko elkarte batean, hura gidatu eta zuzentzeko ardura aitortzen zaion pertsona. || irakur-idazketarako buru. INFORM. Euskarri magnetikoetatik (magnetikoetan), zinta, disko eta danbor magnetikoetatik adibidez, datuak irakurtzeko (idazteko) erabiltzen den gailu magnetikoa. || serie-buru. KIR. Aldez aurretik lortutako marka edo garaipenengatik kanporaketa batean arerio errazago baten aurka aritzeko eskubidea duen kirolaria edo ekipoa. || zubi-buru. MIL. Indar militar batek etsaiaren lurraldean, itsas edo ibaiertzean hartutako eremua, gerora troparen zati nagusiaren etorrera errazteko hartua. • BURU EGIN. Norbaiten edo zerbaiten eraginari uko edo aurka egin, amore eman gabe pairatu. Tentaldiari buru eginez. || BURU EMAN. Amaitu. || BURU GOGORRA IZAN. Ulertzeko gaitasuna ez izan edo ulertu nahi ez izan. || BURU HUTSIK. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. || BURU-BELARRI. Eginahalak eginez, ahaleginean; adi-adi, arreta handiz. Honelakoak esaten zituen eta buru-belarri entzun genizkion. Zintzo eta esanekoa izaten saiatu zen buru-belarri. || (Norbaitekin) BURUA BAT EGIN. Norbera norbaitekin alderatu. || BURUA BEROTU. 1. Norbait zerbait egitera bultzatu. 2. Zerbaitekin gehiegi arduratu. || BURUA GALDU. 1. Zentzua galdu, zoratu. 2. Norberaren ekintzen kontrola galdu. || BURUA JOAN. 1. Zorabiatu. 2. Arreta beste zerbaitetan izan. || BURUA LEHENGO (edo BETIKO) LEPOTIK IZAN. Iritzietan, ohituretan, etab.etan ez aldatu. || BURUA OSOA IZAN. Zoraturik ez egon. || BURUAK EMAN. Bururatu, gogoratu. || BURUAN GATZA IZAN. Argia edo azkarra izan. || BURUAN SARTU. Zerbait sinetsi, pentsatu edo ulertarazi. || BURURIK EZ HANKARIK (edo BUZTANIK) EZ IZAN. Zentzugabea izan. || BURUTAN ATERA. Egoera onean bukatu. || BURU(T)AN HARTU. Gogoan hartu. || BURUTIK BEHERA KAKA EGIN. Iseka larria egin; gutxietsi. || BURUTIK EGON, EGIN, JAUSI. Zoratu. || (Zerbait) BURUTIK JOAN. Zerbait ahaztu. || -EN BURUAN. Denboraepe bat adierazten duen hitz edo esaldi baten ondoan, delako epe hori igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. || NORK BERE BURUA. Izenordain bihurkaria gauzatzeko erabiltzen den bidea. Jonek bere burua hil du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gorputz-atala] : kankar g.e., kosko g.e., kasko Ipar. beh.
    [liburuaren kapitulua] : atalburu, kapitulu, berezita g.e., irakurburu g.e.
    [gauzaki baten mutur zabala edo biribila] : mutur, punta, puntta adkor., erpin g.e., kabu Heg. zah.
    [buruzagia] : agintari, agintzaile, aitzindari, aitzineko, aurretiko, buruzagi, aitzingidari Ipar. g.e.
    [buruxka] : buruxka, buruka Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cabeza (2) cabeza, juicio (3) (puntaren kontrakoa) cabeza (4) cabeza, jefe, -a, persona más importante (5) cabeza, cabecera; encabezamiento; presidencia; título, comienzo, origen, fundamento (6) [landareena] bulbo, cabeza, unidad; [zuhaitzena] copa (7) repollo (8) cima; punta; fin, cabo; lado, parte (9) (liburuarena) capítulo (10) cabeza, res (11) Bot. espiga (12) Tekn. cabezal (13) pronombre personal reflexivo, junto a neure, eure, zeure, bere, geure, zeuen, bere(n) (14) principal, primero, -a, sobresaliente, capital
    fr (1) tête (2) jugement, intelligence, raisonnement, mémoire (3) tête (4) tête, chef (5) tête ; début, commencement ; présidence ; origine (6) (landareena) tête, bulbe, oignon (7) (ganadua) tête de troupeau (8) Bot. épi (9) izord. pronom personnel réflexif près de neure, eure, zeure, bere, geure, zeuen, bere(n)
    en (1) head (2) head, mind, intellect; intelligence; common sense (3) head, end; tip (4) (buruzagia) head; leader; boss (5) top, tip; head; [ohearena] bedhead (6) head (7) (ganadua) head (8) Bot. ear; head
    port (1) cabeça (2) cabeça, juízo (3) cabeça, chefe

    Entzun:

     
  • Maite 9:06 am on 2013/08/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    musumerke 

    izond.  Musukatzailea, edozeini beti musu emateko prest dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [beti musu emateko prest dagoena]: musukatzaile (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es besucón -a
    fr lécheur m, -euse ƒ
    en kissy (very inf.), slobbery, fond of kisses, smoocher
    port beijoqueiro(a)

    Entzun

    Musumerke galanta da hori, edonori ematen dio musua! (Zuztarretatik ahora [pdf], Labayru Ikastegia)

    musumerke (FlickrCC, lopesFamily)

     
  • Maite 8:44 am on 2013/08/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    minkun 

    izond. 1. Askotan edo erraz negar egiten duena. 2. (hed.) Bere zorigaitza eta kexa adieraziz lagun hurkoa hunkitu eta harengandik zerbait lortzeko ahaleginak egiten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘negarti’)

    Sinonimoak:  izond. (Elhuyar Hiztegia)
    [negarti]: negarti, negarrontzi, mainontzi, mainati
    [kexati]: negarti, kexati, zinkurin

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia, Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es llorón, quejumbroso
    fr pleurnicheur, -euse ; pleureur, -euse; râleur, -euse ; geignard, -e ; plaintif, -ive
    en whiner, complainer, griper, grumbler
    port chorão(ona), lamuriento(a), lamuriante

    Entzun:

    Minkuna izan zen beti, aise eta usu negar egiten dutenetakoa, aise eta usu kexatzen diren horietakoa.

    minkun (FlickrCC, land_camera_land_camera)

     
  • Maite 10:02 am on 2013/08/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    idazletza 

    iz. Idazlearen ogibidea.

    Sinonimoak:  iz.
    [idazlaritza] : idazlaritza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es oficio de escritor, -a
    es métier de l’écrivain
    en job of a writer
    port ofício de escritor, -a

    Entzun:

    Alegia, konta daitekeela Castejon edo konta daitekeela Durkheim euskaraz, eta era sinesgarrian, baita Castejon eta Durkheim errealitatean euskaldun ez izan arren. Hori dela idazletza. Eta hori lortu dutela, besteak beste, Jokin Muñoz eta Ramon Saizarbitoria idazleek beren lanekin.  [Mingain kontra idaztea, Iñigo Astiz (Berria, 2013-08-18)]

    idazletza (Wikimedia Commons)

    idazletza (FlickrCC)

     
  • Maite 10:36 am on 2013/08/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    urpeko betaurreko 

    iz. (pl.) Urpean ibiltzeko prestatutako betaurrekoak.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel