Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:14 am on 2013/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    arpilatu 

    du ad. 1. Leku, hiri, etab.etan armada indarrez sartu eta bertakoaz jabetu edo suntsitu. 2. (hed.) Kantitate handiak lapurtu, leku jakin batean dagoen guztiaz edo gehienaz jabetu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [arpilatu] harrapatu, hustu, larrutu, garbitu, harrapakatu  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es saquear
    fr saccager
    en to sack; to loot, to plunder
    port saquear

    Eta horrela sinetsi dugu lurrikara bat edo elurte bat bezain saihetsezina dela krisi izendatu duten arpilatze masiboa. Edo oraindik hobeto: egunotan lau haizeetara zabaldu bezala, Excel kalkulu programaren kodetze akats batena dela hondamendiaren errua.  [Excela, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-04-24)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Herria arpilatu, soro eta baratzeak zeharo hondatu, eta, okerrago oraindik, hankazgoratu egin zizkieten naziek bizimodu eta ohiturak. [Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra (EHU, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arpilatu (FlickrCC, astro1991)

     
  • Maite 10:32 am on 2013/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanari 

    iz. Langilea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [langilea] : langile, proletario, behargin Bizk., langin Bizk., behargile zah., trabailari Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es trabajador, -a; operario, -a; empleado, -a
    fr ouvrier, -ère ; travailleur, -euse
    en worker, employee; [administraziokoa] clerk
    port trabalhador(a), operário(a), empregado(a)

    Langileen azken arerioa talde-botere inpertsonala zen, edozein gizaki higuingarri eta, beraz, identifikagarri baino ahaltsuago eta iheskorragoa. [Historiaren azterketa II (moldatua), A.J. Toynbee / Iñaki Mendiguren (Klasikoak, 2000) (Ereduzko Prosa Gaur)

    lanari (FlickrCC, kevin dooley)

     
  • Maite 7:52 am on 2013/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    orpazurda 

    orpazurda (Wikimedia Commons)

    iz. ANAT. Muskulu soleoaren eta bikien tendoi batu eta sendoa, orpoan dagoena. Akilesen tendoi ere esaten zaio.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Akilesen tendoia, Akilesen zaina edo tendoi kalkaneoa orpoko tendoia da. Oin zolako giharra, gihar gastroknemioa eta gihar soleoa orpo hezurrari lotzeko funtzioa du. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz. ANAT.
    [orpazurda] Akilesen tendoia, Akilesen zaina edo tendoi kalkaneoa (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tendón de Aquiles
    fr tendon d’Achille
    en Achilles tendon
    port calcanhar

    Hau amorrua!! Berasaluzek orpazurda apurtu du! [De Rerum Natura, Zaldieroa (Berria, 2013-04-30)]

    orpazurda (Berria.info, @zaldieroa)

     
  • Maite 7:40 am on 2013/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    zabaltza 

    iz. ERAIK. Eraikin baten estalki laua, gainean ibiltzeko moduan prestatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [terraza] gaindegi, terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es azotea; terrado, terraza
    fr terrasse
    en terrace roof, flat roof
    port terraço, terraço, açotéia, sotéia

    Katedrala hestera zoala, doi-doia bisitatu dut eta egon naiz luzaz bar baten kanpoko zabaltzan. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zabaltza (Wikimedia Commons)

    zabaltza (FlickrCC, Libertinus)

     
  • Maite 11:39 am on 2013/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    urki 

    iz. BOT. Betulazeoen familiako eta Betula generoko zuhaitz eta zuhaixken izen arrunta. Erraz pitzatzen den azal zuri eta leuna, ertz zerraduna duten hosto peziolodunak, gerbatan elkartutako loreak eta akenio-motako fruituak dituzte. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:05 am on 2013/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    kresal 

    iz. (batez ere B) Gesala. Itsas haizearen kresal-usaina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Kresala: Txomin Agirreren ohituranobela (atalka argitaratua 1901-04 bitartean eta osorik 1906an). Amodiozko istorio bat tarteko dela, Euskal Herriko arrantzaleen bizitza eta ohiturak azaltzen ditu gorespen eta laudorioz. Argi eta garbi azaltzen dira Agirreren ideologiaren hiru ardatzak: euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna.

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [gesala]: gesal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es salitre, nitro; agua de mar
    fr salpêtre
    en salty (sea) water
    port salitre

     
  • Maite 8:53 am on 2013/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    bonbardaketa 

    iz. Bonbardatzeko ekintza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [bonbardaketa] bonbardatze, bonbardamendu.  (Adorez 5000)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bombardeo
    fr bombardement ; [bortitza] pilonnage
    en bombing
    port bombardeio

    Gaur Gernika gogoan. 76 urte igaro dira gure aiton-amonek, bonbardaketaren ondorioz,  sutan ikusi zutenetik.

    Gernika (Wikimedia Commons)

    Bobardaketari buruzko infografia, irudiak eta gehiago: Gernikako bonbardaketa (eitb.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel