Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:40 am on 2013/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    pagaburu 

    iz.  Besteen erruak ordaintzen dituen pertsona.  Persona que paga, generalmente por abuso, las cuentas o las culpas ajenas.(DRAE, pagote)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    pagaburu.

    1. “Pagote, a quien echan las culpas de todo” Lar.

    2. Pago total de una deuda. Idi-jabeak eskatzen dio pagaburua egin dezan artean eman bearko diola urtean euneko amar. AA II 191.

    Sinonimoak: iz.
    [pagaburu] petxero, kopla-buruko; turko-buru

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es pagote, cabeza de turco
    fr bouc émissaire, tête de turc
    en scapegoat
    port bode expiatório

    Ez da gure aurkako ezer. Gu pagaburu moduan hartu gaituzte, baina erasoa grebalari guztien aurkakoa da, langile aktibo guztiak makurrarazteko.  [Imanol Salinas eta Gorka Milagro. Auzipetuak: «Pagaburu gisa hartu gaituzte, baina langileen kontrakoa da erasoa», Joxerra Senar Iruñea (Berria, 2013-04-24)]

    Alegia, Excel pagaburu, ezkutatzeko hau guztia gertatzen dela gutxi batzuen jabetza eskubideak askoz ere gehiago balio duelako beste milioika batzuen bizitzeko eskubideak baino. Eta hori ez dutela eredu matematikoek erabakitzen, jende eta jendarteari buruzko ikuspegiek baizik: hots, ideologia hankazpiratuak. [Pagaburu, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-04-25)]

    pagaburu (FlickrCC, publik15)

     
  • Maite 7:43 am on 2013/04/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    gauenara 

    iz. ZOOL. Kiropteroen ordenako ugaztunen izen arrunta. Tamaina ertain edo txikikoak dira, besoetan hego-itxura duen mintz bat dute eta gehienak karniboroak dira. Ia mundu osoan bizi  dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ik. saguzar)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [saguzarra] : saguzar
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es murciélago
    fr chauve-souris
    en bat
    port morcego

    Gauenara harpeko sabaiari nola, hala lotu nintzen harri hezeari, esku eta zango. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gauenara (FlickrCC, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:51 am on 2013/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    idazti 

    iz. 1. Izkribua.  2. Liburua. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Sinonimoak:  iz.
    [izkribua] : idatzi, idazki, idazlan, izkribu, antolamendu g.e., eskritura zah., izkirio Ipar. g.e.
    [liburua] : liburu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) escrito, texto, documento (2) libro
    fr (1) document, écrit (2) livre
    en (1) text; writing; document (2) book
    port (1) escrito, texto, documento (2) livro

    Musu eman ostean, gau-mahaiko tiraderan gorde zuen idaztia. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    idazti (FlickrCC, goXunuReviews)


     
  • Maite 11:13 am on 2013/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    laranja 

    laranja (Wikimedia Commons)

    1. iz. Laranjondoaren fruitua. Tamaina eta forma desberdineko hesperidioa da, barrualdea atal mamitsu edo zukutsuz osatua duena. 2. iz. Argi zuriaren espektroko bigarren kolorea, gorriaren eta horiaren artekoa. 3. izond. Delako kolorea duena. • laranja mingots. Laranja mingots arbolaren fruitua, curaçaoa egiteko erabiltzen dena. || laranja mingots arbola. Errutazeoen familiako zuhaitza, bergamotondoaren barietatea dena. Bere fruitua laranja mingotsa da (Citrus aurantium amara). || laranja-ur. Laranjatik ateratzen den zukua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) [fruitua] naranja (2) [kolorea] naranja (3) anaranjado, -a; naranjado, -a
    fr (1) [fruitua] orange (2) [kolorea] orangé, -ée ; orange
    en (1) [fruitua] orange (2) [kolorea] orange
    port (1) [fruitua] laranja (2) [kolorea] laranja

    Ezpainetara hurbildu nuen laranja.  [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hiruzpalau opari atera eta leku egokian kokatu ondoren, tapa laranjako liburuxka bat hartu zuen balizaren zolatik.  [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Errezetak (sukaldean.com) @hasier -en bidez.

    ‘laranja’ hitza Europako hizkuntza ezberdinetan (@luistxo -ren bidez)

     
  • Maite 9:14 am on 2013/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaztainondo 

    iz. BOT. Fagazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, 30 m-rainokoa eta adaburu trinko eta biribildua duena. Zurtoinaren azala arre-hauskara eta pitzatua da, eta hostoak lantza-formakoak, horzdunak eta handiak dira. Lore arrak gerbatan daude eta emeak hauen oinarrian. Fruitua gaztaina da (Castanea sativa). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:54 am on 2013/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    betaurreko 

    iz. 1. (pl.) Begiaren akats batek eragindako ikusmen-arazoa artezteko, edo begiak babesteko (argi gehiegitik, uretatik) tresna, begien aurrean eta euskarri batean ezartzen diren bi lente ahur nahiz ganbilez osatua. 2. Urrutira ikusteko tresna, tutu batean ezartzen diren zenbait lentez osatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.pl.
    [antiojoak] : largabista Ipar., luneta Ipar.pl., begi-orde g.e.pl., antiojo Heg. beh.pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) gafas, anteojos (2) catalejo, anteojo
    fr (1) lunettes (2) longue-vue
    en (1) glasses (2) small telescope
    port (1) óculos(2) luneta

     
    • Iñaki Murua 10:05 am on 2013/04/20 Permalink

      Horrelako zabalkundea izango zuela jakin izan banu, ileapaindegira joango nintzatekeen karkar

    • Maite 9:12 pm on 2013/04/20 Permalink

      Ilea bakarrik edo bizarrarekin ere zerbait egingo zenuen…? 🙂

      Milioi bat esker, Iñaki, ez bakarrik bideoagatik, baita beti #gaurkohitza zabaltzen laguntzen duzulako ere! 🙂

  • Maite 7:23 am on 2013/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkel 

    izond. 1. Betokerra, begiratzean begiak okertzen dituena. Har dezala senar itsusi bat, begi-zehar bat, ezkel bat, beteritsu bat. 2. Begiari dagokionez, okerra. Begi biak ezkelak eta gorrituak. 3. (hed.) Pertsona okerra, makurra. Agintari ezkelak. • EZKELKA BEGIRATU. Zeharka begiratu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [begi-okerra] : begi-oker, begizeihar, betoker, zeiharbegi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bizco, -a, torcido, -a (2) bizco, -a
    fr louche
    en cross-eyed
    port vesgo(a), zarolho(a)

    Nako sutondoan plantatzen zen, burua apal eta begiak ezkel, sukaldeko izkina orotara hedatuz. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Teilatupean bazen apopilo-etxe bat ere, goitik behetik bezain zabala zen galiziar andre ezkel batena, izenez Paca. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ezkel (FlickrCC, ndaporta)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel