Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 3:23 pm on 2013/05/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    enpo egin 

    ad. ‘ase, bete’  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    enpo (AN-larr), enpu (AN-gip), enpor (AN-araq), eunpo. Ref.: Inza RIEV 1928, 152; Asp Leiz; Garbiz Lezo 217.

    “Enpo egiten dunin, joaten da, cuando se harta de vino, se va (AN-larr). Enpor egiñe […] (AN-araq)” Inza RIEV 1928, 152. “Enpo, saciedad. Enpoa egin, saciarse. Enpoa yan, comer hasta saciarse. Enpoa edan, beber hasta saciarse” Asp Leiz. “Enpu-egin, saciarse” Garbiz Lezo 217. Zu eunpo eginta, / oiera igo ezinta […] ezpañetan daukazu / matsaren tinta. Auspoa 77-78, 48. Eguerdin naikoa, eta gauean enpo (AN-larr). Inza NaEsZarr 734. Liburu apaña, olerki apañez enpu egiña. Lek in Paben Loidi Txiruliruka (ap. DRA). Beti enpon gauden ta, gizentzen yarritako zerria biño ukerro (AN-gip). PPer FLV 1987, 193. Zanbonba bezala hazi zitzaion urez enpo egindako gorputza. PPer Harrip 113.

    Sinonimoak:  ad.
    [ase] : ase, asebete, bapo egin, berdindu, bete, nahikotu, asesiatu Ipar. g.e., asaskatu Bizk. g.e., sasiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es saciar(se), llenar(se), hartar(se)
    fr (se) rassasier, (se) goinfrer, (se) bourrer
    en to satisfy, to satiate; [egarria] to quench, to slake
    port saciar-se, encher-se, fartar-se, saturar-se

    “Relato Compartidos”az enpo nago!!! [La konsti in: enpo, @zaldieroa (De Rerum Natura, Berria.info, 2013-05-10)]

    enpo egin (@zaldieroa, Berria.info)

     
  • Maite 9:20 am on 2013/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    marigora 

    iz. Itsasoaren egoera, batez besteko maila baino gorago dagoena; honek irauten duen denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘itsasgora’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    marigora. v. MAREA-GORA.

    MAREA-GORA, MARIAGORA (V, G), MARIGORA. Ref.: A (maria-gora); Etxba Eib (mariagora). a) Pleamar. “Andik sei ordura, mariagora” Etxba Eib. v. itsasgora. Toki beroetan marea goran uzten dute sartzen ura zelai zabaletan. It Dial 113 (Ur ur goran, Dv itsasoa gora delarik, Ip itxasua gora denian). v. ej. de Aran-Bago in MAREA-BEHERA. (Fig.). Gau da nik hau idaztean, / nekearen marigora. Azurm HitzB 36. b) (maria-gora V-m ap. A; marigora Izt C 206 H). “Sorte de poisson” H. “Una almeja grande” A.

    Sinonimoak: iz.
    [mareagora] : mareagora
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marea alta, pleamar; flujo [de la marea]
    fr pleine mer, marée haute
    en high tide
    port maré-cheia, preamar

    Ordukoak dira inork gogoratzen ez dituen Sevillako Expoan xahututako dirutza haiek, esaterako; zenbat ziren 2.500 milioi pezeta (15 milioi euro)? Zenbat marigora eta maribera handik hona!  [Zilegi bekit behingoa, Hasier Etxeberria (zuzeu.com, 2013-05-09)]

    marigora (FlickrCC, Stuck in Customs)

     
  • Maite 9:21 am on 2013/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    potikoka 

    adb. (Ipar.) Lau oinean, lauoinka, lauhazka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [lauoinka] : lauhazka, lauoinka, postan, laugainka g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es a cuatro patas, a gatas
    fr a quatre pattes
    en on all fours
    port de gatinhas, de gatas; de quatro

    Haur txikia, oraindik bi oinen gainean ibiltzeko gai ez zela, potikoka sukaldera hurbildu zen. 

    potikoka (FlickrCC, mandagirl)

     
  • Maite 8:21 am on 2013/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrapaladan 

    adb. Lasterka, itsumustuan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [harrapaka] : antxintxika, arineketan, harramazkan, harrapaka, itsumustuan, lasterka, lasterrean, tarrapataka, tarrapatan, lasterrez Ipar., abespeluan Bizk., galopan Bizk., karraderan Bizk., karraka Bizk., takarraran Bizk., korrika Gip., harrapazka G-N, arrapastaka g.e., arrapataka g.e., destajuan g.e., arrapatakan Bizk. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corriendo, a la carrera; rápidamente, deprisa; raudo, veloz
    fr rapidement, vite
    en rapidly, quickly, fast, swiftly
    port depressa

    -Hurrengoa, mesedez! – entzun zen une horretan sabaiko bozgorailutik eta Zigor bera sartu zen arrapaladan, Enekori aurrea hartuz.  [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ezkaratzeko atea hersten sentitu zutenean, korrika batean jaitsi zituzten eskailerak, bata bestearen segidan, zaratatsu, arrapaladan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arrapaladan (chabifotografia.es, baimenarekin ekarria)

     
  • Maite 8:53 am on 2013/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    amañi(-)lili 

    iz. BOT. 1. Liliazeoen familiako zuhaixka, bihotz-formako hostoak eta lore usaintsuak dituena. Apaingarri modura landatzen da (Syringa vulgaris). 2. Delako landarearen lorea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:43 am on 2013/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    arinka-arinka 

    adb. Lasterka, korrika.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  adond.
    [bizkor] : agudo, aitaren batean, arin, arinka, arinki, azkar, bizkor, bizkorki, bizkorrik, laster, lehiatsuki, lehiaz, presaka, aire berean Ipar., frixtan Ipar., haia-haia Ipar., lehiaka Ipar., fite Ipar./Naf., airean beh., lasterki g.e., iraduz Heg. beh., lehiatuki Ipar. jas., erresaka Ipar. g.e., erresakan Ipar. g.e., iradu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corriendo, a todo correr; deprisa
    fr vite
    en quickly, rapidly, fast
    port depressa

     
  • Maite 7:50 am on 2013/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    abizen 

    iz. (neol.) Deitura.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [pertsonen deitura] : deitura, izengain g.e., izengoiti g.e., apellidu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es apellido
    fr nom propre
    en surname; family name, last name
    port sobrenome

    Athleticeko jokalariek eman dute lehenengo urratsa: bihar Vigon Celtaren aurka jokatu behar duten partidan, amaren abizena erakutsiko dute euren kamisetan, eskuarki erabiltzen duten aitarenaren ordez. Euskal tuiterlari talde batek sarera ere eraman du ideia: bihar (ostirala, maiatzaren 3a), Twitterreko profilean amaren abizena jartzeko deialdia egin du. Bihar, denok, #amarenAbizena. [Bihar, ostirala, #amarenAbizena zure Twitterreko profilean, sustatu.com] (Ereduzko Prosa Gaur)

    #amarenabizena

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel