Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:20 am on 2013/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    dirdai 

    1. iz. Distira, dirdira. Anai Eguzkiaren dirdaiak min egiten zion. 2. adb. Distiratuz. Zilarrez dirdai agertzen zuen itsasoko urak bere bizkarra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dirdira] bristada, dirdira, distira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., erlantz g.e., distiradura zah (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) brillo, destello, resplandor; esplendor (2) brillando, reluciendo
    fr splendeur, éclat
    en brightness; shine
    port brilho, lampejo, resplendor, fulgor

    Argiaren dirdai urrekarak, estoreen arteko zirrituetatik sarturik, su-txinpart txikiak sortarazten zizkion haren ile-adatsen isla gaztaingorriari.  [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    dirdai (FlickrCC, EssjayNZ)

     
  • Maite 8:15 am on 2013/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilunxko 

    izond. (batez ere Ipar.) Ilun samarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.

    [iluntxoa]: iluntxo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) algo oscuro
    fr un peu foncé
    en darkish
    port um pouco escuro

    Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean.  [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Kapera txikia eta ilunxkoa da: la capilla es pequeña y algo oscura. (Elhuyar Hiztegia)

     

    ilunxko (FlickrCC, Marion Schreiber)

     
  • Maite 8:30 am on 2013/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    gerren 

    iz. (Ipar.) Burruntzia, burdinazkoa nahiz zurezkoa. Antzara bat gerrenean. Txirristi mirristi, gerrena plat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [burruntzia]
     burruntzi
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asador, brocheta [varilla para asar]
    fr broche, brochette, baïonnette
    en skewer, spit; brochette
    port espeto, brochete

    […] kopurua erdikatu ondoren, horren erdiaren erdiak ere halako jakin-minaz eta grinaz irakurriko balitu euskal eleberriak, ez litzateke hain gaizki egongo arazo hau, eta hizkuntzaren maratila aski seguru izango genuke, behar bezala estutua edo, txarrenean ere, zure aitatxi-amatxik gasna lurreko su bazterrean gerren puntan erretzen jartzen zutenean baino seguruago. [Euskararen etxea, Pello Salaburu (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gerren (FlickrCC, bachmont)

     
  • Maite 9:17 am on 2013/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    txolarre 

    iz. ZOOL. Plozeidoen familiako eta Passer eta Petronia generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. Txikiak dira eta lumaje arrea eta moko sendoa dituzte. • etxe-txolarre. Oso arrunta da hiriguneetan (Passer domesticus). || harkaitz-txolarre. Isurialde mediterranearrean bizi da, normalean hiriguneetatik kanpo (Petronia petronia). || landa-txolarre. Lehenaren oso antzekoa da baina ez da hiriguneetan bizi (Passer montanus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:44 am on 2013/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    isiltasun 

    iz. 1. Hotsik edo soinurik eza; ezer entzuten ez den toki baten egoera. 2. Isilik egotea, isilik dagoenaren jarrera. Zure isiltasunak salatzen zaitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hotsik edo soinurik eza]: isil jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es silencio
    fr silence
    en silence
    port silêncio

    Isiltasuna, ez besterik, jaso zuen erantzun gisa, isiltasun lodia, isiltasun zorrotza, isiltasun gogorra, hitzek gaindi ez zezaketena.  [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:16 am on 2013/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    lepande 

    iz. 1. Lepoa inguratuz jartzen den katea-modukoa edo beste zernahi apaingarri.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    lepande (Lar ® VocCB, Izt 26r, Dv, H).

    Collar. “Collier, chaîne, ornement que l’on porte autour du cou” H. Ikusi zuen otso andiak / zeukala ark lepandea, / artzen ziona lepo guztia / burni-arantzez betea. It Fab 138 (v. tbn. 126). Kollare edo lepande urrezko bat. LE Urt 39. Jarri zion bere lepoaren inguruan urrezko lepande bat. Ur Gen 41, 42 (Urt urrelephoko). Ederrak dira zure masallak ala nola usatortolarenak: zure lepoa lepandeak bezela. CantCS (G) 1, 9 (V y V-m lepande).

    Sinonimoak: iz. neol.

     [lepokoa] : lepoko, koilare Heg., iduneko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es collar
    fr collier
    en [bitxia] necklace; [animaliena] collar
    port colar

    Ederrak dira zure masallak ala nola usatortolarenak: zure lepoa lepandeak bezela. CantCS (G) 1, 9 (V y V-m lepande).  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lepande

     
  • Maite 6:37 pm on 2013/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    mamorro 

    iz. Zomorroa; harra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [zomorro]
     zomorro 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es insecto, bicho; coco, fantasma, espantajo
    fr insecte, vermisseau
    en insect, bug
    port insect

    Berak, bere anaiak eta etxekoek arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko. [India harrigarria, GOTZON GARATE (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mamorro (FlickrCC, aussiegall)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel