Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:00 am on 2013/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    eleaniztun 

    iz. eta izond. Hiru hizkuntza edo gehiagotan mintzatzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz./izond.
    [poliglota]
     poliglota 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es plurilingüe, multilingüe; polígloto, -a
    fr multilingue ; polyglotte
    en multilingual
    port plurilingüe

    Hartu ikasleak, eta eraman itzazu Donostiako San Telmo Museora Badu, Bada erakusketa polita ikustera. Ai, ama! Begira izenburua: Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean (El euskera en un mundo multilingüe). Han ibiliko zaizkizu ikasleak korridore batean barrena; paretak, ezker–eskuin, «Eleanitza» dioten kartelez josiak. Itzuli orain ikastolara, eta esan ikasleei «mundu eleanitza» gaizki dagoela, «mundu eleaniztuna» behar duela. [Aniztasunak bizi (eta hondatzen) gaitu, Alfontso Mujika Etxeberria (31 eskutik, 2013/02/16)]

    eleaniztun (FlickrCC, quinn.anya)

     

     
  • Maite 11:13 am on 2013/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    muxila 

    iz. 1. ZOOL. Bibalbioen ordenako zenbait moluskuren izen arrunta. Itsas hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. 2. (B) Soinekoaren edo gonaren azpian eramaten den poltsa txikia edo poltsikoa, patrika. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:44 am on 2013/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    olgetan 

    adb. 1. Olgatzen, jostatzen, jolasean. Denbora gehiegi olgetan igarotzea. 2. Txantxetan. Nire lagunak, olgetan-benetan hau galdetu zion:…  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [jostatzen]
     jostetan 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) divirtiéndose, holgando, de fiesta, de juerga (2) de chanza, de/en broma, bromeando
    fr (1) en plaisantant (2) à faire la fête, à faire la bringue
    en (1) having fun, playing (2) kidding, joking
    port (1) folgando, na farra (2) de brincadeira

     
  • Maite 9:02 am on 2013/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    erkindu 

    da/du ad. (B) Ahuldu. Erkindurik, azala eta hezurra baino ez zeukala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [ahuldu]
     ahuldu, argaldu, eten, indargabetu, indargetu, kemengabetu, makaldu, maskaldu, mengeldu, enuldu Ipar., erpildu Ipar., flakatu Ipar., herbaldu Ipar., histu Ipar., zainildu Ipar., kadendu Bizk., mekotu Bizk., mendratu Ipar./Naf., baxatu g.e., hiratu zah., ahuletsi Ipar. g.e., faundu Ipar. g.e., zaingabetu Ipar. g.e., gelgetu Gip. g.e., esmeriatu Zub. g.e. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es debilitar(se), extenuar(se)
    fr faiblir, s’affaiblir, débiliter
    en to weaken; to enfeeble
    port debilitar-se, enfraquecer-se

    Euskararen biziraupena eta garapenaren baitan dago bertsolaritzarena derrigor ordea. Eta horrek bai, kezkatzen gaitu, lan-tresnarik gabe geratuko baikinake, aho-huts, hizkuntza erkinduko balitz. [Bertso eguna, Andoni Egaña (Berria, 2013-01-26)]

     
  • Maite 8:57 am on 2013/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintaminta 

    adb. (Z) Txutxu-mutxuka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [marmarka]
     mar-mar, marmarka, marmarrean, mur-mur, zurrumurruka, uxuka-muxuka Bizk., marmarioz Gip.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es murmurando, cuchicheando
    fr en murmurant, en chuchotant
    en murmuring
    port murmurando

    Txintaminta ari zirela ohartu eta haserretu egin zen bat-batean.

    txintaminta (FlickrCC, Chema Concellon)

     
  • Maite 10:33 am on 2013/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    pilda 

    iz. 1. (Ipar.) Arropa, oro har, jantzia. Mutila, bere pildak harturik joan zaio. 2. (Ipar.) Arropa zahar eta gastatua. Ontzat saldu nahi izan dit pilda bat. 3. (Ipar.) Basta; zela. Non dituzu astoaren pildak? Pildak jantzi. Pildak erantzi. 4. (BN) Behi edo idi uztartuen kopetakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [piltzarra]
     zarpa, perreka Ipar., piltzar Ipar., piztin g.e., trakets g.e., zarpail g.e., zirtzil g.e., altsi zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ropa vieja/gastada; harapo, andrajo; trapo (2) ropa, vestidura (3) (basta) albarda; montura (4) melena de los bueyes uncidos
    fr (1) haillon, guenille (2) vêtement, habit (3) (basta) bât
    en (1) rag (2) (zela) saddle, packsaddle
    port (1) roupa velha, farrapo (2) roupa (3) montaria

    Hiltzat jo zuten eta haren pildak erre. Itzuli zenean, zuri zurbil gelditu zen habeari begira, arropa zikinen artean gordeak baitzituen bere sos urriak. [Galgarri, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-01-27)]

     

    pilda (FlickrCC, Christian Bachellier)

     
  • Maite 8:58 am on 2013/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    barreiatu 

    da/du ad. 1. Bildua dagoena, han-hemenka jarriz bereizi; sakabanatu. Juduak munduko herri guztietatik barreiatu ziren. 2. Zabaldu, hedatu. Usain ona barreiatu. Ebanjelioa munduan barreiatu zen. 3. Desagertarazi; suntsitu. Ez zait iruditzen deusek barreiatuko duela gure amodioa. 4. BOT. Haziak eta bestelako sakabanakinak hedatu. 5. FIS. Difusioa gertatu.

    iz. eta izond. HIZKL. Ezaugarri akustikoen arabera, espektroaren erdialdean kontzentrazio apala azaldu eta energi kantitatea gutxiagotua eta barreiaturik dituen fonema. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [sakabanatu]
     aldebanatu, banakatu, banatu, hedatu, orokortu, sakabanatu, zabaldu, banandu Bizk., berduratu L-BN, jeneralizatu beh., publikatu zah., hegabanatu Bizk. g.e.
    [desegin]
     Ipar. alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah.
    [xahutu]
     ahitu, hondatu, xahutu, igorri Ipar., malapartatu Ipar., irion g.e., kontsumitu zah., andeatu Ipar. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) dispersar(se); diseminar(se); desperdigar(se) (2) difundir(se); propagar(se); extender(se) (3) destruir(se); deshacer(se); disipar(se); desvanecer(se) (4) distraer(se); despistar(se) (5) difundir(se)
    fr (1) (se) disperser, (se) disséminer (2) (se) répandre, (se) propager (3) (se) dissiper, (se) distraire
    en (1) to spread; to disperse; to scatter (2) to be dispersed/scattered; to disperse, to scatter (3) to spread
    port (1) dispersar-se (2) propagar-se (3) dissipar-se (4) distrair-se

    Barreiatzen …

    Sei urte pasa ditu blog honek. 500 artikulutik gora argitaratu ditut. Eta oraindik jarioa ez zait agortu (nork esan behar zidan hori orain dela sei urte!).

    Urte berriarekin (ez donk hamairu) berritasun batzuk sartu nahi ditut blogean. Eta lehena aste honetan bertan.

    15 lagunei eskatu nien urte hasieran artikulu bat idazteko. 15ek ez zuten baiezkoa eman, baina gehienek bai. Eta artikulu horiek guztiak barreiatzen atalaren barruan argitaratuko ditut (astean bat gutxienez). [Barreiatzen, Txerra Rodriguez (Garaigoikoa, 2013/02/05 )]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel