Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:04 pm on 2012/12/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    barradera 

    iz. Urari eusteko, indarra moteltzeko edo desbideratzeko oztopo artifiziala. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa, dike)

     
  • Maite 8:28 am on 2012/12/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogo 

    iz. 1. Gizakiaren buru-ahalmenen, adimenaren egoitza edo iturburua. Hitzez, gogoz eta obraz. Altxa ezak heure gogo tristea. 2. Oroimenaren egoitza edo iturburua. Gogoan dut esan zidana. Oraintxe gogora etorri zait gaur nire emaztearen eguna dela. 3. Desira, nahi edo asmoen egoitza edo iturburua. Jateko, edateko gogoa. Gogo onez eta inork behartu gabe. 4. Espiritua. Aita, Semea eta Gogo Deuna. San I-azioren gogo-jardunak. • gogo-bahitze. Estasia. || gogo-jardun. Ik. 2 jardun. • GOGO EMAN. (batez ere Ipar.) Begiratu, adi egon. || GOGOA BEROTU. Animatu. || GOGO(A) HARTU. Erabaki. || GOGOAK EMAN. dio ad. 1. (lgart.) Nahi izan. Gogoak ematen dion bezala. 2. (Ipar.) Iruditu. Gogoak ematen dit ez daudela urrun. || GOGOAN ERABILI. Gogoeta egin, hausnartu. || GOGOAN HARTU. Kontuan hartu. || GOGOAN JO. Nazkatu. Lurreko gauza itsusiek gogoan jotzen naute.

     


     
  • Maite 2:26 pm on 2012/11/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    tint 

    adb. Oso, txit.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Bizk. g.e.
    [oso]
     alde batera, begietaraino, betean, bete-betean, ederki, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, zeharo, anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez Bizk., osotoro Gip., alde bat L-N, txoil Naf., guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) normalmente, generalmente, comúnmente (2) muy (3) mucho, notablemente
    fr (1) communément, généralement, en général, ordinairement (2) très ; complètement, entièrement
    en (1) generally, as a rule, in most cases; normally, usually (2) very; a lot
    port (1) normalmente (2) muito

    Tint ondo egin duzu lan hori.

     
  • Maite 11:44 am on 2012/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    zank 

    adb. Aldez aurretiko ezer gabe, prestaketarik gabe; bat-batean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘bat-batean’ begiratuta)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [bat-batean]
     bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, ziplo,banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar.,tanpez Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zankez Ipar.,bat-batez g.e., behingo g.e., sost g.e., sostean g.e., supituan zah.,derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e.,tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es de repente, de pronto, súbitamente
    fr subitement
    en suddenly, all of a sudden; quickly, unexpectedly
    port subitamente

    Zank gertatu zen. Inork ez genuen espero, eta denok aho bete hortz geratu ginen.

     
  • Maite 9:07 am on 2012/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezko 

    iz. 1. Argizaria. 2. BIOL. Belarriek jariatzen duten argizariantzeko gaia. 3. MIKOL. Agarikaleen ordenako eta Hygrophorus generoko onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Txapela lingirdatsua eta orriak lodiak eta argizarikarak dituen fruitu-gorputza dute, eta batzuk jangarriak dira. • ezko-kolore. ART. Esentzia eta beste substantziekin nahastutako ezko urtuan disolbatutako koloreak erabiltzean datzan prozedura.

    izond. 2. Hezea. Lur eta haize ezkoak nahiago ditu lehorrak baino. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia):
    iz.
    [argizaria] argizari
    [kandela]
     Ipar. g.e. argizari, kandela, ezko-argi g.e.
    izond. 
    Bizk. [hezea] ezadetsu, heze, umel Bizk., hezetsu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cera (2) iz. cerumen, cera de los oídos (3) iz. Mikol. higróforo (Hygrophorus sp.) (4) izond. húmedo, -a
    fr (1) iz. cire (2) iz. cérumen (3) izond. humide
    en (1) iz. wax (2) izond. wet; moist; humid
    port (1) iz. cera (2) iz. cera, cerume (3) izond. úmido(a)

    Nork esango luke argiak ezko barruan duela etxe eta ezkutaleku? [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bisaia, besapeak, eskuak, oro ezko eta zikin. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    ezko (FlickrCC, ~Brenda-Starr~) ezko (FlickrCC, Bichuas (E. Carton))

     
  • Maite 7:38 am on 2012/11/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    amen-omen 

    Ahoz aho dabilen albiste edo berri ziurtatugabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘zurrumurru’ begiratuta)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [esamesa] erausi, esamesa, zeresan, zurrumurru, elepide Ipar., errankizun Ipar., erran-merran Ipar./Naf., ipuinberri g.e., iruzkin g.e., zizka-mizka g.e., eleberri zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rumor; bulo
    fr cancan, ragot, fable
    en rumour (Br); rumor (Am)
    port rumor

    Alferrik ari gaituk gai honetaz amen-omenka.  [Fidel izan beharraz, Oscar Wilde / Antton Olano (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    amen-omenka (FlickrCC, ogomogo)

     
  • Maite 8:05 am on 2012/11/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    girgilu 

    iz. Presoen eskuak edo oinak estekatzeko erabiltzen den metalezko tresna, esku edo oin bakoitzean ezartzen diren eta katea batek lotzen dituen bi uztai-modukok osatua. Eskuak girgiluz lotuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [presoak lotzeko burdina]
     grillo Heg. beh. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es grillete
    fr menottes, fers
    en shackles
    port grilhão

    Lista zaitezte, otoi, bidaia presatsu horretarako; ezen girgiluak nahi dizkiogu ezarri orain oin-askeegi dabilen izugarri horri. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    girgilu (FlickrCC, Adam Jones, Ph.D. – Global Photo Archive)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel