Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:22 pm on 2012/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    kulero 

    iz. (G) (herr.) (pl.) Emakumezkoen barne-jantzia, gerritik izterren goialderaino estaltzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Paskual Rekalde 6:45 pm on 2012/12/09 Permalink

      Hiztegi Batuaren arabera, Hegoaldeko hitza da. Hala ere, zalantza egiten dut Nafarroan ibiltzen ote den. Argigarria da OEHn erraten dena: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=413&lang=eu

    • Paskual Rekalde 6:55 pm on 2012/12/09 Permalink

      OEHren arabera, V-gip da. Argigarria oharra: “lehenago ‘pantaloi’ orain ‘kulero’. Nago Gipuzkoan hedatuagoa dagoen.

    • Maite 11:09 pm on 2012/12/09 Permalink

      Goierrin, behintzat, beti erabili izan dugun hitza da. Orotarikoak dioena ere interesgarria da; beraz, hementxe ipiniko dut. Mila esker iruzkinagatik! 🙂

      Orotariko Euskal Hiztegian:

      kulero (V-gip).

      Bragas de mujer. “Len pantaloiak esate jakuen, oiñ kuleruak” Elexp Berg s.v. pantaloi

    • Blanca Urgell 11:49 pm on 2012/12/09 Permalink

      Orotarikoak ematen dituen datu dialektalak iturriek (kasu honetan Elexp Berg) emandakoak baino ez dira. Honetan motzegi geratzen da, bistan denez. Beharbada Etxezarretaren Hiztegi erotikoan informazio gehiago egongo da, adibidez. ikerketa baterako gai polita. Arin begiratuta, ez dut gaurko adiera edota sarrera aurkitu Azkueren hiztegian, ezta Lopez Mendizabal eta Plazido Mujikarenean. Lehen agerraldia Xabier Kintana eta abarren Euskal Hiztegi Modernokoa (1977) da, ziurrenik. Erdara-euskara norabidean, baina, “pantaloi” bakarrik proposatzen du, eta horixe da niri euskaltegian (duela urte mordoa!) erakutsi zidatena

    • Maite 9:36 pm on 2012/12/12 Permalink

      Nik ere begiratu dut hiztegi ezberdinetan eta, ez pentsa, ez, gauza handiegirik topatu dudanik. Txikitatik beti erabili izan dut ‘kuleroak’ hitza. Goierri aldean, nik dakidala, ez dugu pantaloia erabiltzen horretarako…
      Mila esker iruzkinagatik, Blanka! 🙂

    • leire narbaiza 12:46 pm on 2012/12/16 Permalink

      Tira, hiztegi kontuekin zabiltzate zuek, baina nik auto-bonbo pixkat egingo dut. Gure blog “Anti-gona”n argitaratu dugu, orain ez asko kulero eta tangen gaineko post bat. Gustu baduzue egin klik http://eibar.org/blogak/antigona/kuleroak-eta-tanga

  • Maite 9:50 am on 2012/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    linjeria 

    iz. Arropa zuria oro har; barneko arropa, eta bereziki emakumezkoen barneko jantzi fin eta garestia.

     
  • Maite 3:03 pm on 2012/12/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrapostu 

    iz. (Ipar.) Erantzuna. Hiri arrapostu ematera etorri nauk. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [erantzuna]
     erantzuera, erantzun, erantzupen, ihardespen Ipar., erantzuki g.e., erantzute zah., ihardetsi Ipar. g.e., errepusta Ipar. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es respuesta, contestación
    fr réponse, réplique
    en answer, reply
    port maravalhas, lasca, estilha

    Arraposturik ez ematea erabakia zuen, gisa horretan bere desadostasuna erakustearren.  [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:10 pm on 2012/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    azoka 

    iz. 1. Merkatua. 2. Salgai bereziak erakusteko eta saltzeko merkatu-gisakoa. Durangoko liburu-azoka. 3. (zah.) Merkatu-plaza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [merkatua]
     feria, merkatu, baku Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) mercado; plaza del mercado; zoco (2) feria, exposición y venta de productos de un ramo comercial
    fr (1) marché ; [estalia] halle (2) foire, exposition
    en (1) market; marketplace, market square (2) fair, show
    port (1) mercado (2) feira, exposição

    Gaur, abenduak 6, goizeko 10:30ak aldera ireki ditu ateak Durangoko Landako guneak, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa hartzeko. Nestor Basterretxeak diseinatutako jantzi berria soinean hartuta eta barrua kultur produktu eta ekintzez beteta, hasi da bisitariei ongi-etorria emateko. Domekara arte, abenduak 9, egongo da zabalik. [Durangokoazoka.com, moldatua]

    Durangoko Azoka 2012, #azoka47 (Argazkia: Maite Goñi)

     
  • Maite 8:02 am on 2012/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    pirripita 

    iz. Ipar. 1. Ardatz baten inguruan biratzen den pieza zirkularra, ibilgailu, makina, etab. azal baten gainean jarraitasunez higitzea ahalbidetzen duena. 2. Diametro bereko bi gurpileko ibilgailua, katea bati akoplatua dagoen pedalsistema batek atzeko gurpilari eragiten dionekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gurpil’ eta ‘bizikleta’)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [gurpila]
     g.e. errota, gurpil, txirringa, firrila g.e., errobera Heg. beh., arroda Ipar. zah.
    [bizikleta]
     bizikleta, txirrindu, txirringa, txirringuts Bizk. g.e. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rueda (2) bicicleta
    fr (1) roue (2) bicyclette, vélo
    en (1) wheel (2) bicycle
    port (1) roda (2) bicicleta

    Zelatik bi eskuez dilingo erakusten dauku bere pirripita: atzeko errota uspeldua du eta irringarriki kakola-makolatua, ingurunetik erdirat biltzen diren burdin-aihenak halaber. JE Ber 45.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    pirripita (argazkia: Ibon Zugasti)

     
  • Maite 7:53 am on 2012/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    ospel 

    iz. (askotan pl.) Hotzak eraginda sudurrean, belarrietan, eskuetan edo oinetan gertatzen den gorritasun ubel eta mingarria. Ospelak zituen oinean.
    iz. eta izond. Laiotza. Baso ospelak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    ospel iz.
    [azkordina]
     azkordin
    [ainubea]
     laiotz, uspelgune Ipar., ainube Bizk.
    ospel izond.
    [laiotza]
     eluts, gerizpetsu, itzaltsu, laiotz, uspel Ipar., ainube Bizk. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) sabañón (2) iz. umbría, paraje sombrío / izond. sombrío, -a, umbrío, -a
    fr (1) engelures (2) iz. endroit sombre, dépression / izond. ombragé, -e ; ombreux, -euse
    en (1) chilblain (2) iz. shady place / izond. shady
    port (1) frieira (2) iz. umbría / izond. sombrío(a)

    “Gorputz horiek agerian egon izan balira, eta haizea, euria edo hotza sentitu izan balute”, otu zitzaidan, “edukiko zuten ospelen bat edo ezpain zartaturen bat. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bihurgune ospel batean sarturik, ez nuen garaiz ikusi zoru gaineko hormaren distira. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

     
    ospel (Ibon Zugasti, bere baimenarekin) ospel (FlickrCC, Dru!)

     
  • Maite 8:12 am on 2012/12/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    euskara 

    iz. Euskal Herriko hizkuntza. • euskara batu. Euskaltzaindiak proposatutako euskara-eredu bateratua. || euskara garbi. 1. Euskara argia eta ulerterraza. 2. Maileguzko hitz eta esapideak, hizkuntzan aspaldi txertatuak zein hartu berriak, baztertzen dituen euskara-eredua, Sabino Aranaren eraginez indarra hartu zuena.

    Euskararen historia eta ezaugarriak (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    euskara (AN-gip-larr-erro, Ae; SP (s.v. eskara), Lar, Añ, Dv, H; h- VocBN, H), euskera (V, G, AN; Añ, Dv), euzkera (V-arrig-oroz-m-gip), euskala (V-gip), eskuara (L, B, BN; Lar, Dv (s.v. eskara), H; h- VocBN, H), eskuera (V-ger-m-gip, G-goi-nav), eskara (AN-gip, L-côte; Urt I 5, SP, Dv, H), eskera (Lcc), eskoara, euskiera (V-oroz), auskera (AN-araq), uskara (AN-gip-5vill-ulz, Ae, Sal, S (ü-); Gèze (ü-), Dv (s.v. eskara); H), oskara (AN-araq), uskera (V-arr-oroz, AN-ulz-erro-olza-gulina), uskaa (AN-ulz, S (ü-)), uska (ü- S), uxka. Ref.: A (eskara, eskuara, eskuera, euskara, euskera, üskaa, uskara, uskera); EI 289; Lrq (üskara); Etxba Eib (euskala, euskeria); Berriat Bermeo 386; Iz Als (eskueriakin), ArOñ (éuskeria); Echaide Nav 260; Elexp Berg.

    Beste hizkuntza batzuetan: (Elhuyar eta Word Reference hiztgiak)

    Es lengua vasca, vasco, vascuence, euskera
    Fr langue basque
    Ing Basque [language]
    Port basco, vasconço

     

    KONTRAPAS
    Bernat Etxepare, 1545

    Euskara,
    jalgi hadi kanpora!

    Garaziko herria
    benedika dadila,
    euskarari eman dio
    behar duien tornuia.

    Euskara,
    jalgi hadi plazara!

    Bertze jendek uste zuten
    ezin eskriba zaiteien;
    orai dute forogatu
    enganatu zirela.

    Euskara,
    jalgi hadi mundura!

    Lengoajetan ohi hintzan
    estimatze gutitan;
    orai aldiz hik behar duk
    ohorea orotan.

    Euskara, habil mundu guzira!
    Bertzeak oro izan dira
    bere goien gradora;
    orai hura iganen da
    bertze ororen gainera.

    Euskara!

    Baskoak orok preziatzen,
    euskara ez jakin arren,
    orok ikasiren dute
    orai zer den euskara.

    Euskara!

    Oraidano egon bahiz
    inprimitu bagerik,
    hi engoitik ebiliren
    mundu guzietarik.

    Euskara!

    Ezein ere lengoajerik
    ez franzesa ez berzerik
    orai ez da erideiten
    euskararen parerik.

    Heuskara,
    jalgi hadi dantzara!

    Basquepoetry.net

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel