Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:01 am on 2012/10/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    marinel 

    iz. Itsasontzian, eskuzko lana egiten duen langilea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itsasgizona]
    itsasgizon, itsastar, itsastari, itsasturi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marinero; marino, -a
    fr marin, -e
    en sailor
    port marinheiro(a)

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 8:17 am on 2012/10/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    promestu 

    du ad. (G) Agindu, hitz eman, promes egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    promestu (Lar, Añ, Izt 99r, H), promesatu (Lar).

    “Votar, hacer voto a Dios”, “prometer” Lar y Añ. Goxereanik promestu, ta artu gogo sendo bat, jausei ezeiteko egun atan bekatu onetan. Añ EL1 73. Eskiñi, opa, agindu ta promestu eutsan neskatxa dantzari bati emongo eutsala eskatuten eutsan guztia. Añ GGero 190. Promestutzen ziola Senaduak […] izango zirala berak Erromako Agintaritza andiarekin adiskidetasunean anaiaturik betiko laztanduak. Izt C 263. Jaunari itzeman badiozu, nizaz egizu, promestu dezun guzia. Lard 136. Promestu edo boto-egin zuten San Pablo bizi zan artean ez ezer jateko. Ib. 524. Lur promestuan sartzeko. Ib. 108.

    Sinonimoak: aad. g.e.
    [hitzeman]
    agindu, hitzeman, promes egin, berba eman Bizk., prometatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es prometer
    fr promettre
    en to promise
    port prometer

    Ipar Euskal Herriari aintzatespena ematea promestu du Frantziak. [eitb.com, 2012-10-11]

    Nire baldintzak izan ziren ezen sekretua leialki gordeko niola, baldin biharamunean, oren beretsuan, bere etxekoandrearen sakela barnekoak ematen bazizkidan. “Bertzenaz”, gaineratu nuen, “atzo hamar luis eskaini nizkizun; gaur halaber dizkizut promesten. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:59 pm on 2012/10/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    faisai 

    iz. ZOOL. Fasianidoen familiako hegazti galiformea, oiloaren antzeko tamainakoa eta isatsa luzea duena. Arrak kolore biziko lumak ditu eta emea arrea da. Bere haragia oso preziatua da (Phasianus colchicus).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [nauderra]
    nauder g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es faisán (Phasianus colchicus)
    fr faisan
    en pheasant
    port faisão

    Sabaitik zintzilika urdaiazpikoak eta faisaiak zeuden, ura berotzeko kobrezko ontzi bat beheko sutan irakiten, eta bazter batean ohe handi bat adabakiz egindako estalkiarekin. [Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    faisai (FlickrCC, HVargas)

     
  • Maite 1:16 pm on 2012/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    kardantxilo 

    Ik. karnaba. iz. ZOOL. Fringilidoen familiako hegazti paseriformea. 12 cm inguruko luzerakoa da eta marra hori eta beltzez jantzitako hegoak eta marra zuri batez inguratutako aurpegi gorria du. Oso arrunta da eta kantu atsegina duenez kaiolatxori modura hazten da. Graniboroa da (Carduelis carduelis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [karnaba]
    karnaba, kardantxori Bizk., kardamiru Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es jilguero (Carduelis carduelis)
    fr chardonneret
    en goldfinch
    port pintassilgo-europeu

    Bere alaba gazteena, zazpigarrena, oldartu zitzaion, kardantxilo saldo harrigarri bat mundua txit-txit-txit ondo egina dagoela kantatzen ari zen goiz eder batez. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Luistxo Fernandez 7:41 pm on 2012/10/11 Permalink

      Hara, gaur egin dut topo kardantxilo batekin… aragoieraz!

      Meme bat zabaldu da Interneten esan duelako Wert ministroak ume katalanak espainolizatu nahi dituztela. Aragoieraz eta katalanez #espanyolisado traola zabaldu da hizkuntza jokoak eginez batik bat, eta aragoierazko teknofilo interesgarri bati, Juan Pablo Martinez @JPMartinez_ -i bat polita aurkitu diot:
      “Irse a ordeñar jilgueros”. Noski, jatorrizkoa aragoieraz da “mandar a muyir cardelinas!”, kardantxiloak jeztera bidaltzea, edo, guk esango genukeen bezala, antzarrak perratzera bidaltzea.

      Hizkuntzari errespeturik gabe egin zuten iragarki batekin ere gogoratu naiz: http://azpitituluak.com/es/1338540263

      Eta bide batez, bai, kardantxiloa, Euskal Herriko txoririk politenetakoa

    • Maite 8:22 am on 2012/10/12 Permalink

      Ze kasualitatea, ezta? @jozulin -ek juxtu bezperan proposatutako hitza da. Ederra txoria eta ederra kantua… 🙂

  • Maite 7:50 am on 2012/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    baratze 

    iz. 1. Lurzati ez handia, gehienetan hesitua, jateko landareak (barazkiak) lantzeko erabilia. Baratzea jorratu. Baratze-alorra. 2. MIT. Euskal mitologiako hilerria; bataiorik gabeko haurrak eta kristau jatorrak izan ez direnak lurperatzeko tokia. • baratze-belar. Ik. barazki. || lore-baratze. Lorategia. Lore-baratzean eder, arrosa gorria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ortua]
    ortu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) huerto, huerta, vergel (2) Mit. cementerio, sepultura
    fr jardin potager ; jardin public
    en vegetable garden/patch; market garden (Br); truck farm (Am)
    port horta

    Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten. [Gauza baten ametsa, Pier Paolo Pasolini / Josu Zabaleta (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    baratze (FlickrCC, woodleywonderworks)

     
  • Maite 1:39 pm on 2012/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ingira 

    iz. Egindako hutsegiteagatik nork bere baitan sentitzen duen kezka edo ezinegona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
    [zerbait gaizki egin ote delako kezka]
    eskrupulu, alhadura, har, ausiki (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) remordimiento; inquietud, preocupación (2) (janariarekin) reparo, escrúpulo
    fr (1) remord (2) dégoût
    en (1) remorse (2) (asco, grima) le da escrúpulos, it makes her feel squeamish
    port (1) remordimento, remorso (2) escrúpulo

    Beti jendartera jotzen zuen, baina bere izaera suminkor eta ingira zirela-eta, ez zen inorengana hurbiltzen eta ez zuen adiskiderik. [Ipuinak, Anton Txekhov/Xabier Mendiguren Bereziartu (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)

    Damutu da Oscarren eskuei utzi izanagatik. Berregin egiten du iragana: eskuak titietan, ipurmasailetan, izterretan, eskuak sabelpean atzapar bi, txinatar idiogramak urratzen, ezpainak irekitzen, eta zakil harroa gero, bidean aurrera, orain ingira ematen dion ahoa belarrira esaka, “zuhaitz bat egin nahi dizut barnean”. [Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri (Susa, 2008) Orr.: 181] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 9:00 am on 2012/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    urdaitegi 

    iz. Urdai, urdaiazpiko, hestebete eta bestelako txerrikiak saltzen diren denda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel