Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:34 am on 2012/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    txara 

    iz. Basobera, txaraka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Eibarko euskara:

    1 . iz. (TE). Jaral, jaro, monte bajo. Zuhaixkaz osatutako baso itxixa. Txara asko solo bihurtuta dira, baserri bizitzak gehitzerakuan. / Guztiz txara zarratu bat. (Ibilt 455).

    2 . iz. (NA). Mata tupida de pelo. Ule asko eta edarra, sendua. “Horrek jakan txaria!”: “ule ederra” esan biharrian, “txaria”, lehenako kostrunbria. Hori ule edarra dakanari esaten jako, ez nere moruko memeluari.

    txara huts. iz. (TE). Jaro, jaral. Hango aldia, txara hutsa.
    Sinonimoak: iz.
    [zuhaixka erretxinatsua]
    saparrondo, sasiarte, sasidi, sasite, sasitegi, sastraka, txaraka, zazkardi, zizkirra, brosta Ipar., lahardi Ipar., beresi Bizk., sasitza Bizk.
    [zuhaitz asko hazten den eremua]
    txaradi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. (Bot.) jara 2. (Ekol.) jaral
    fr 1. ciste 2. lieu planté de cistes, taillis, bois
    en rockrose
    port 1. esteva 2. esteval, esteveira

    Gorbeiapeko txatartegian berriro elkartu ginenez geroztik, etenik gabe gabiltza Lauaxeta eta biok bidez bide, aste eta jai, udazken, negu, udaberri eta uda, txararik txara, zelairik zelai, sororik soro, basorik baso, mendirik mendi, herririk herri. [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xara (Wikimedia commons)

     
  • Maite 8:10 am on 2012/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    entzutetsu 

    izond. Ospetsua. Idazle entzutetsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ospetsua] : ospetsu, entzute handiko, famatu, sonatu. ezezagun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es famoso, -a, conocido, -a, célebre
    fr renommé, -ée
    en famous; well-known, known
    port famoso(a), conhecido(a), célebre

    Entzun:

    Unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari eta euskalari andere entzutetsu baten alaba da. [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:15 pm on 2012/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    mizke 

    izond. (batez ere B) 1. Bigunkeriara emana. 2. Mardula.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [mardula]
    guri, malats, mardul, gurdo Ipar., guren Bizk., mardo Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) melindroso, -a, consentido, -a, regalón, -ona (2) lozano, -a, robusto, -a
    fr (1) minaudier, -ère ; gâté, -e, (2) vigoureux, -euse ; robuste
    en choosy, picky; spoilt, pampered
    port (1) melindroso(a) (2) loução(ã), robusto(a)

    Ume mizke halakoa… eta gainera, lepoko brodatu polit hori zikindu egin duzu! [Desio izeneko tranbia, Tennessee Williams / Xabier Paya (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:01 am on 2012/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zildai 

    iz. 1. Abereak lotzeko lepokoa. 2. Muturrekoa, ahoa irekitzea eragozten duen tresna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txakurrena] muturreko (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) collar, aro, collarín (2) mordaza, bozal
    fr muselière, bâillon
    en (zaldiena) bit ; (txakurrena) muzzle
    port açaimo, focinheira

    Ahoa itxirik lan egin behar du. Zildaia du ahoan. Ez edonolako zildaia, alajaina! Ehiztari horren ustez, lagun bakar batek egiten omen ditu hudo-zildai horiek, Kanarietan. Tokitan! Etxeko ardo paregabeak bustitako ehiztariaren zildairik gabeko ahoak, lasai asko, harro asko, azaltzen dit bere balentrien berri. [Zildairik gabeko ahoa, Jakoba Errekondo (argia.com)]

    zildai (FlickrCC, Jon Díez Supat)

     
  • Maite 10:36 pm on 2012/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    karraka 

    iz. 1. TEKNOL. Ildoak edo pikorrak dituen altzairu tenplatuzko barraz osatutako erreminta, piezak higatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena.

    karraka from Maite Goñi on Vimeo.

     
  • Maite 6:30 pm on 2012/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    kolore 

    iz. 1. Uhinluzera jakineko uhin elektromagnetikoek begian sortzen duten sentsazioa. Ostadarraren koloreak. Kolore osagarriak. 2. Koloredun substantzia edo materia. Koloreak nahastu. 3. Zuri, beltz eta grisari kontrajartzen zaiona. Koloretako filma. 4. Koloreak begietan eragiten duen sentsazioaren antzekoa sortzen duen itxura; -abardura-ugaritasuna edo bizitasuna. Kolorerik gabeko idazkera. 5. (hed.) Talde baten iritzi–abardura edo ikuspegi politikoa. Kolore bakarreko gobernua. 6. (pl.) Herri, estatu, kirol-talde, etab.ak bereizgarri moduan hartzen duen ikur koloreduna; kirol-talde baten uniformea. Bere klubaren koloreak defenditzen. 7. Karta frantsesak banatzen diren lau sailetako bakoitza (bihotz, diamante, hirusta eta pika). • kolore bero. PINT. Ik. bero. || kolore hotz. PINT. Ik. hotz. || kolore primario. Beraiek nahastuz gainerako kolore guztiak sortzen dituzten koloreen multzoa (era honetako multzo asko osa daitezke, eta erabiliena gorri, berde eta urdinaren hirukotea da; pinturan, gorri, hori eta urdina). Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [margoa]
    margo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) color (2) colorido (3) opinión, ideología, color
    fr couleur
    en (1) colour (Br); color (Am) (2) colouring (Br); coloring (Am); colour(s) (Br); color(s) (Am)
    port cor

    Abestia entzun eta ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 12:04 pm on 2012/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    luzanga 

    izond. Zabalean baino luzean neurri handiagokoa dena; ohi baino zerbait luzeagoa dena. Aurpegi luzanga. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [luzexkoa]
    luzetxo, luzexka, luzexko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es alargado, -a; larguirucho, -a; oblongo, -a
    fr longuet, -ette
    en long, extended
    port desengonçado(a)

    Gizon luzanga eta higatu hark zientzialaria edo eroa baino ezin zuen izan. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    luzanga (FlickrCC, judijasa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel