Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:09 am on 2012/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    haize erre 

    Haize bero eta lehorra.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    HAIZE ERRE (V, G), HAIZERRE (V-gip; A). Ref.: A (aize-erre); Iz ArOñ (aisé-erre, aizerria). Viento cálido. “Aisé-erre, viento cálido y seco. Aizeerria ibili da” Iz ArOñ. “El viento abrasador” Ib. Aixe erreak zeu [Gernikako aretxa] igartzerik / Iñoz ez eien jaritsi. AB AmaE 76. Ordu deungan onentzat / asi zan gudea / mats eldu eztanentzat lez / urrilgo aize errea. Azc PB 275.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es viento cálido y seco
    fr vent chaud et sec
    en hot, dry wind
    port vento cálido e seco

    Haize erreak gogor jotzen zuen arroiletan. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    haize erre (FlickrCC, by NidalM)

     
  • Maite 10:14 am on 2012/08/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    errepauski 

    adb. Behar adina asti hartuz, geldiro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘astiro’ begiratuta)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    errepauski. v. erreposki.

    erreposki (Chaho ® Lh), errepauski (H).

    Pausadamente. v. arraposki. Bere diskurtsa akhabatzen zuelarik, behatu zuen erreposki deputatu guzier. Elsb Fram 107. Berehala ohartzen naiz erreposkiago noala. Barb Sup 14. Poliki-poliki asi behar du, astiki, trankilki, erreposki. Lasterka ez da lan onik egiten. FIr 193. Orgetan ezarri zuen dena ere eta erreposki abiatu zen etxeari buruz, idien tankari jarraikiz. Lf Murtuts 34.

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [geldiro]
    apurka, astiro, astiz, baratz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, baratxe Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pausadamente, despacio, detenidamente, con tiempo
    fr lentement, posément, doucement
    en slowly, calmly; gradually; gently
    port detalhadamente, com tempo

    Errepauski! -oihukatu zion artzainak txakur bizkorrari. 

    arrapauski (GureGipuzkoa.net, Arzuaga, Jesus Mª)

     
  • Maite 10:07 am on 2012/08/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zedarritu 

    du ad. (Ipar.) Mugarriak ipini; mugatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar. jas.
    [mugarriztatu]
    mugarriztatu, mugatu, zedarriztatu Ipar., mugarritu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) poner mojones, amojonar, limitar, acotar (2) establecer, colocar
    fr (1) délimiter, borner, marquer, (2) placer, établir
    en (1) to mark off, to demarcate (2) to set up
    port (1) demarcar, delimitar (2) colocar

    Eskuinetara, pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000) or. 17 o] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Denek diote bakea nahi dutela, baina batzuek beraiek erabaki eta zedarritutakoa. [Hiruko, Itxaro Borda (Alberdania, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Nire asmoak ondo mugatu eta zedarrituak dauzkat (Elhuyar Hiztegia)

    zedarritu (FlickrCC, bara-koukoug)

     
  • Maite 10:12 pm on 2012/08/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    eztarri 

    iz. 1. Bizkarrezur aurreko lepo-zatia, faringeaz, trakeaz eta hestegorriaren goiko zatiaz osatuta dagoena. 2. (hed.) Eztarria, ahotsaren organotzat hartua. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua. • kontrako eztarri. (Heg.) Trakea; biriketako bidea. Kontrako eztarritik joan zaio ardo-tantaren bat eta ito beharrean dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sama]
    zintzur, kokor Ipar., sama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es garganta
    fr gorge, gosier
    en throat
    port garganta

    Hitzak nekez ekarri nituen eztarritik ahora. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eztarri (FlickrCC, MrClean1982)

     
  • Maite 12:47 pm on 2012/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    geltoki 

    iz. 1. Garraio publikoak (tren, autobus, taxi, etab.) gelditzen diren tokia, bidaiari, ekipaje eta merkantzien zerbitzurako instalazioez hornitua dagoena. 2. Ik. geraleku.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trenak-eta gelditzen diren tokia]
    gara Ipar., estazio Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) estación (2) parada
    fr station, arrêt, gare
    en (1) station (2)
    port (1) estação (2) ponto

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 5:06 pm on 2012/08/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    sosegu 

    iz. Urduritasun edo larritasunik gabeko egoera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [baretasuna]
    baretasun, lasaitasun, naretasun, deskantsu Ipar., jabal Ipar., jabaltasun Ipar., nasaitasun Bizk., donario Gip., trankiltasun g.e., sosegamendu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tranquilidad, sosiego, calma
    fr tranquillité, calme, repos, apaisement
    en calm, tranquility
    port sossego, calma

    Hemen dena dago soseguan, sekula ez zaio etortzen inor bakea haustera. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
    • Asier Sarasua 1:44 pm on 2012/08/25 Permalink

      Hizkera batzuetan berba jasoa da; Eibarren eguneroko hitz arrunta, baina beste adiera batekin. Adizlagun edo izenlagun bihurtuta, “sosiguz” (‘astiro’, ‘poliki’): http://bit.ly/NnjXOs Baita aditz bihurtuta ere: “sosiguztu” (‘mantsotu’)

    • Maite 10:04 am on 2012/09/10 Permalink

      Sosiguztu ez nuen ezagutzen. Ederra benetan… Mila esker! 🙂

  • Maite 9:29 pm on 2012/08/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    abegitsu 

    izond. Abegi on egiten duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [abegikorra]
    begitartetsu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es acogedor, -a; hospitalario, -a
    fr accueillant, -e ; hospitalier, -ère
    en welcoming, hospitable
    port acolhedor, -a; hospitaleiro(a);

    Abegitsu, bere ondoan esertzera gonbidatu ninduen. [Errotarria, Jokin Urain (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pilar abegitsu (Argazkian: Pilar eta Maite. 'A casa de Jose Saramago', Tías, Lanzarote)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel