Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:35 am on 2012/05/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    txandal 

    iz. Kirolean aritzeko nahiz eroso ibiltzeko, gorputzera lasaiki lotzen den galtza eta jakaz osatutako jantzi erosoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chándal
    fr survêtement
    en sweatsuit

    Gazteak dira, txandala dute jantzia eta kirol poltsa bana daramate eskuan. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Gabon hauetan familia bazkarian, Ruper Ordorikaren azken diskoko portada izan dugu hizpide. Harrituta geunden argazkiarekin. Ruper txandalean dago? izan zen gure eztabaida. [Ruper txandalean?, Leire Narbaiza  (Sustatu, 2010-01-13)]

    txandal (FlickrCC, Las razones de Cuba)

     
    • iñigo aranbarri 3:16 pm on 2012/05/18 Permalink

      Dena den, ez da urruti eguna Euskaltzaindiak onartu beharko duena vulgo TXANDARRA, gazte euskaldunen PISTINA bezalaxe…

    • Maite 10:10 am on 2012/05/19 Permalink

      Halaxe da, Iñigo! A ze barreak egin genituen Twitterren ‘txandarra’ aldaeraren kontura! Erabat orokortuta dago, egia esateko. Mila esker iruzkinagatik! 🙂

  • Maite 7:06 am on 2012/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    botxo 

    iz. (B) 1. Bertan ereiteko egiten den zuloa. 2. Haurrek beren jolasetarako erabiltzen duten zuloa. • BOTXOAN EREIN. Aurrez egindako zuloetan erein.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian: botxo (V-m ap. A), potxo (V-oroz-och-gip ap. A).

    “Boche, agujero que hacen los muchachos en el suelo para ciertos juegos” A. “Potxo, […] 3.º boche, juego de niños; […] 5.º hoyos para el sembradío” Ib. Cf. LzG: “Bocho. Agujero que se hace al sembrar alubias u otras legumbres, para ir colocando en él la semilla (Vitoria, Lagrán)”. v. botxi.

    Sinonimoak: iz. botxi, zulo.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) boche (2) boche, hoyo para ciertos juegos de niños
    fr bloquette

    Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria [Bilbo], besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, “Botxo” izen herrikoia eman diote. [Bilbo, Wikipedia]

    Botxotik ziberespaziora blogak 5 urte bete ditu. Zorionak, Iñaki!

    Botxotik ziberespaziora

     
  • Maite 8:05 am on 2012/05/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    mokordo 

    iz. (lgart.) 1. Gizakien eta zenbait abereren kaka lodi gogorra. Kaka-mokordoa. 2. Irain-hitza. Haur mokordoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [animalien kaka]
    gorotz, kaka, simaur, sats Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (lgart.) mojón, excremento (2) (lgart.) petardo, cargante
    fr excrément
    en excrement; turd (vulg)

    Zer da, ba, etxe aurrean agertu den kaka-mokordoa? [Zazpi orduak, Miren Agur Meabe (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    mokordo (FlickrCC, Pete Ashton)

     
  • Maite 6:36 pm on 2012/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    borrokalari 

    1. iz. Borroka batean esku hartzen dutenetako bakoitza. 2. izond. Borroka egiteko joera duena; liskartia. 3. iz. KIR. Borroka praktikatzen duen kirolaria. 4. iz. ZOOL. Eskolopazidoen familiako hegazti karadriformea, 29 cm-raino hazten dena eta urtaroaren eta sexuaren arabera desberdina den lumajea duena. Europako iparraldeko padura eta tundretan bizi da (Philomachus pugnax). (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:18 am on 2012/05/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    lore 

    iz. 1. Landare angiospermoetan, ugal-organo sexualak daramatzan egitura, sarritan kolore bizikoa eta usainduna izaten dena. 2. (hed.) Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. • BOT. disko-lore. Konposatuen kapituluan, erdiko diskoa osatzen duten hodi-formako loreetako bakoitza. || lore bikoitz. Bere espeziean normala den baino petalokopuru handiagoa duena. || lore-bildukin. Periantoa. || lore-diagrama. Lore-bertiziloen kokapenaren adierazpen grafikoa. Lore-bertiziloen zeharkako ebaketen proiekzioz irudikatzen da lore-atalen posizioen ordena eta plano berean dauden ala ez. || lore-elkarte. Infloreszentzia. || lore-hazkuntza. Loreak dituzten landareak, eta hedaduraz apaintzeko landareak, haztea helburu duen jarduera eta teknika-multzoa. || lore-hosto. Antofiloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lilia]
    lili Ipar.
    [zatirik ederrena]
    lili (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) flor (2) cogollo; lo mejor, lo más hermoso
    fr fleur
    en (1) flower (2) blossom

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 11:15 am on 2012/05/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    nazkante 

    izond. Nazkagarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Heg. beh.
    [gorrotagarria]
    gorrotagarri, hastiagarri, hastio, higuingarri, hastial Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asqueroso, -a, repugnante, repelente, detestable
    fr dégoûtant, -e ; répugnant, -e ; détestable
    en disgusting, repulsive

    Nazkante hutsa da -erran zion Anek-. [Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 1:08 pm on 2012/05/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    engara 

    iz. (B) Higuina, nazka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [higuina]
    higuin, gohaindura Ipar., narda Ipar., enpagu Bizk., susuma Bizk., gogait g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., naga g.e., hastiotasun zah., antoju Heg. beh., goihendura Ipar. g.e., hastio Ipar. g.e., nakaitz Ipar. g.e., nakaizdura Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asco, repugnancia, náuseas
    fr dégoût, répugnance, ennui
    en disgust, repugnance, repulsion, revulsion

    Sekulako engara sentitu zuen haren hitzak entzutean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel